Lotuta

Ilargi Agirre

2019.10.29

Kantu eta musikari batzuen lanak menpekotasun moduko bat sortzen dute, eta behin eta berriz jotzen duzu haiengana. Gorputzak eskatzen dizu inolako arrazoi argirik gabe hainbestetan entzun duzun melodia hori berriz ere aditzea, edo jadanik buruz eta akatsik gabe memorizatuta duzun letra enegarren aldiz abestea. Haiei lotuta gelditzen zara nolabait.

Hamabi abesti hauek aukeratu ditut menpekotasun eta lotura eder hori sortu izan didatelako noizbait musikari hauek, baina izan zitekeen zerrenda erabat ezberdina ere.