Nortasun agiri musikala

Urtzi Iza

2018.09.10

Urtzi Iza naiz, Bilbon jaio eta hazitako musikari, irakasle eta teknikaria.

Egia esan, ez nago hedabideetan idaztera ohituta, bigarren lerroko lana burutu baitut Enkore den nire taldean. Musika, produkzioa, moldaketak… prozesu osoa zaintzea izan da nire funtzioa beti, abestiei gurasoek haien seme-alabei zor dieten miresmen eta dedikazio berbera eskainiz. Hala ere, hemen nauzue, Word orri zuri baten aurrean, musikari nahiz produktore bezala osatu nauten euskal talde eta bakarlarien zerrenda honi aurkezpentxo bat emanez.

Txikitatik mirestu ditudan taldeak, oholtzan ezagutu ditudanak, grabatu, ekoiztu ala sonorizatu ditudanak… Ez daude guztiak, baina kanpoko hamaika talderekin batera, guztiek izan dute berebiziko garrantzia nire identitatea garatzeko.

Dena den, bidaiaren hasiera baino ez da. Interesgarri aurki dezazuela espero dut.

Zuzenekoetan ikusiko dugu elkar!