Nostalgia punttu batekin

Ixak Arruti

2019.03.11

Inoiz ez nintzen halako egoera baten aurrean aurkitu. 10-12 kantuko zerrenda bat egin behar eta, nondik hasi ere ez nekien.

Orduan nire burua hustutzea erabaki nuen eta burura etortzen zitzaizkidan kantuak apuntatzen hasi nintzen.

Hauxe da atera zaidan zerrenda. Nostalgia punttu bat baduela ohartuko zineten. Beste zerrenda bat izan zitekeen arren, burura aurrena etorritako kantei garrantzia ematea erabaki dut. Gehiegitan korapilatzen garelako sortzaileok, ideia bati buelta eta buelta, benetakotasuna galtzeraino askotan.

Besarkada bat denoi!