Zerrenda legendarioa

Ander Pikowsky

2019.10.29
Sarrera - Negu Gorriak(Musika: Negu Gorriak)
play_button
add_button
9 zulo - Kortatu(Musika: Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza-Hitzak: Mikel Albisu)
play_button
add_button
Denok gara Malcolm X - Negu Gorriak(Hitzak: Anton Reixa-Musika: Kaki Arkarazo)
play_button
add_button
Zalaparta - Oskorri(Musika: Bixente Martinez-Hitzak: Jon Sarasua)
play_button
add_button
Tumatxa - Niko Etxart(Hitzak eta musika: Niko Etxart)
play_button
add_button
Zain - Guk(Hitzak: Beñat Sarasola-Musika: Pier Paul Berzaitz)
play_button
add_button
Nazio ibiltaria naiz - Fermin Muguruza(Hitzak: Fermin Muguruza-Musika: Aztlan Underground)
play_button
add_button
Hertzainak * - Hertzainak(Hitzak: Josu Landa-Musika: Josu Zabala)
play_button
add_button
Titaniozko sudurrak - Zazkel(Hitzak eta musika: Zazkel)
play_button
add_button
Baga, biga, higa (Lekeitio 2, 1969) - Mikel Laboa(Hitzak: Herri olerkia-Musika: Mikel Laboa)
play_button
add_button
Attrezzo - Eneritz Furyak(Eneritz Furyak)
play_button
add_button

Egin egunkariarekin euskaraz abestutako kanta magnetiko asko ezagutu nituen. Igandero nire aitak Egin egunkariarekin zetorren CDa erosten zuen bilduma osoa bete arte eta ni igandea heltzeko irrikan nengoen, ea zein talde berri ezagutu nezakeen. Garai horretan Negu Gorriak deskubritu nuen, nire anaiak zeukan walkman-a lehenengo aldiz hartu nionean; NGren lehenengo diskoa zeukan jarrita, guztiz adiktiboa zen. Nire anaiak esan zidan NG baino lehen Muguruza anaiek Kortatu sortu zutela eta gogoratu nuen etxean zegoela Euskadi Internazionalista izeneko binilo bat eta kanta guztien artean Kortaturen abesti bat zegoela. Jarri nuen biniloa momentu horretan eta "Bederatzi zulo" abestiko gitarraren akorde zorrotzak eta baxuaren melodia entzutean erotu egin nintzen. Egin egunkarian Niko Etxart, Guk, Hertzainak, Mikel Laboa eta hainbat musikari liluragarri deskubritu nituen. Zerrendan musika entzuten hasi nintzenean nigan eragin handia izan zuten abesti guztiak  sartu ditut. Egin egunkaria, Euskadi Internazionalista izeneko biniloa eta nire anaia izan ziren nire soinu-bandaren sorreraren inspiratzaileak. Hor doa nire zerrenda legendarioa.