Badok » Xabier Crehuet

“Musika urbanoa hemen dago eta hala dela onartu behar da”
Iruñea aldera egin dugu bidaia. Bertan, Ibil Bedi taldearekin elkartu gara labetik atera berri duen bigarren lana dastatzeko intentzioarekin eta, espero bezala, ez gatoz damuturik. Oso denbora gutxi igaro da 2019an talde nafar honek bere lehen proiektua kaleratu zuenetik, Berandu baina garaiz izenburupean. Oraingoan, bilduma baten parte izatera bideratutako abestiak mimo handiz elikatu dituztela diote Ibai Osinaga (gitarra eta ahotsa), Areta Senosiain (biolina eta teklatua), Eder Escalera (bateria), Javier Larrañeta (baxua) eta Amets Aranaguren (saxofoia, teklatua eta ahotsa) taldekideek, eta non mimatzen da hobeto musika norberaren etxean baino? Horrela grabatu baitu boskoteak bere azken lana: Beltxarga beltza. Pazientzia, pandemia eta lana lagun, Ibai Osinagaren etxeko estudio xumea taldearen pelegrinazioaren meka bilakatu zen hilabete luzez. Pare bat mikrofono eta oinarrizko tresneria arruntarekin munduari bira eman diezaiokete hauek, baina eskerrak ez direla urruti joan, oraingoz behintzat…

Areta Senosiain + Javier Larrañeta + Amets Aranguren + Ibai Osinaga + Eder Escalera = Ibil Bedi.

Ibai, zurekin hasiko naiz. Altxatu punk-rock taldeko sortzailea zaitugu. Oso gazte hasi eta Euskal Herrian dezente nabarmendu zineten. Orain, urte batzuen ondoren, pop estilo ireki batean murgildu zara. Zerbait desberdina sortzeko grina urteekin etorri zaizu edo zugan betidanik egon diren beharrak asetzen jarraitzen duzula esango zenuke?

IBAI OSINAGA: Musikari askori pasatzen zaien zerbait dela esango nuke eta guztiz positiboa gainera, bestela desfasatuta geratzeko arriskuan zaude. Nire kasuan, oso gazte hasi nintzenez, aldaketa lehenago gertatu zait eta naturalki, bilatu gabe. Izan ere, Altxaturen musika hartzen badugu, hiru diskoetan dagoeneko aldaketa bat antzeman daiteke, gauza berriak egiteko gogoa edo. Adin kontua dela uste dut. Urrutira joan gabe, Euskal Herriko izen mitiko bat hartzekotan, Gari adibidez, Hertzainak taldean egiten zuen musikatik oraingo musikara aldaketa hori ikusi daiteke.

Popa beti presente egon da orduan.

I.O.: Gogoan dut Altxaturen lehen diskoarekin herriko batek komentatzen zidala: “qué putos poperos!”. Nik orduan oso gaizki hartzen nuen, niretzat Altxatu garai hartan zegoen gauzarik makarrena baitzen, baina denborarekin ohartu naiz agian hura disko popero bat zela. Popa, egunean, momentu horretan eramaten den musika bezala ulertzen badugu. Musika popularra.

Eta zuen pop musikan, lasaitasuna da nagusi. Saxofoia, biolina, pianoa. Talde erreferenteren bat izan duzue?

Ez, eta gutxi hitz egiten dugu honen inguruan. Gure artean musika elkarbanatzen dugu, noski, eta batzuok komunean ditugun gustuko taldeez aritzen gara ere, baina besterik ez. Physis Versus Nomos taldearen abestiak moldatu izan ditugu adibidez, eta talde formazioaren aldetik Katamalorekin antzekotasun batzuk ditugula komentatu izan dugu.

Beltxarga beltza, taldearen bigarren diskoa,  lan aberatsa da, aniztasun handia biltzen du instrumentu eta ahotsen aldetik, hauen protagonismoa tartekatuz. Zer gai ukitu eta landu nahi izan dituzue?

Bildumaren gaia lanean hasi eta denbora batera zein zen ohartu ginen. Hau da, lanari kontzeptu bat eman genionean piezak bat etorri ziren. Aurreko diskoak galera batetik sortutako gaiez hitz egiten duen bitartean, arazo bati konponbidea emateko ideiarekin edo, disko berrian aurreko arazo horri buruz kanpotik ikusita kantatzen dugu, barruan egon gabe.

Ikuspegi bitxia, izenburuaren pareko…

Bai. Beltxarga beltzaren kontzeptua Nassim Taleb libanoarrak asmatu zuen eta espero ez duzun zerbait gertatzen denean ematen da. Garai urrun batean beltxarga guztiak zuriak ziren eta hori normaltasunarekin lotzen zen, beltzik ez zegoelako. Baina behin beltz bat agertzen denean, horri erantzun logiko bat ematera behartuta sentitzen zara. Horretara nola iritsi zaren jakiteko beraz, atzerapausoak ematen hasten zara. Hori da ideia: espero ez ditugun gauzak gertatu zaizkigu, hor daude eta ezin dugu ezer egin; beraz, horri azalpen bat bilatzen saia gaitezen.

“Aurreko diskoak galera batetik sortutako gaiez hitz egiten zuen, arazo bati konponbidea emateko ideiarekin edo; disko berrian arazo horri buruz kanpotik ikusita kantatzen dugu”

Zein esango zenukete izan dela aldaketarik nabarmenena aurreko diskoarekin alderatuz?

Oraingo hauek kantu landuagoak dira, disko batean sartzeko pentsatuak, orain arte ez bezala. Lehen diskoan ez genuen asko ezagutzen elkar, harremanak oraindik lantzeko zeuden eta talde bezala ez geneukan kontzertu esperientziarik. Bigarren lan honetarako, ordea, disko lau bat egin nahi genuen, abesti landuagoekin, sendoagoekin. Gure erdigunea zein den finkatuta, hortik abiatuz.

Grabaketa prozesua ere desberdina izan da, oraingo honetan etxean egin baituzue.

Bai. Kantak independenteki eta oso lasai grabatu ditugu, mimoz. Bai kantak sortzeko prozesua eta bai grabatzekoa desberdinak izan dira, banan-banan landu baititugu eta horrek abesti bakoitzari independentzia eman dio. Grabatzeko prozesua luzea izan da, baina emaitza polita lortu dugu. Bi mikrofono, portatil bat eta soinu txartel batekin dena egin dugu. Masterizaziorako Josu Erbitirengana jo dugu.

“Hiraeth” abestian erakutsi duzuen bezala, ahots sintetizatzaileekin ere ausartu zarete. Etorkizunean, trap-a, rap-a, musika elektronikoa edo bestelakorik lantzen dituen Ibil Bedi bat ikustea posible litzateke?

Hemendik urte batzuetara agian bai. Eboluzio normal bat da, azken finean. Autotunea heldu da, hemen dago eta konplikazio askorik gabe erabili daiteke. Askok eskuak burura eramaten dituzte, baina instrumentu bat da, musikarako tresna bat. Musika urbanoa edo gailu elektronikoekin egiten den musika hemen dago eta talde gehienek hala dela onartu behar dute.

Autotunea eta instrumentu akustikoak, a ze fusioa!

Abesti honek daukan gauza polita hori da, oso moderno ikusten den autotunea biolin eta gitarra akustikoarekin lotzen dituela. Askotan bereizketa bat egon beharko lukeela pentsatzen dugu, baina ez.

Zuzenekoetan, zein testuinguru duzue nahiago? Leku irekiak, areto itxiak, jendetsuak…

Pandemia honek ez gaitu asko eragin zentzu horretan. Eman ditugun kontzertuak eserita izan dira eta agian gu eserita ikusteko talde bat izan gaitezke. Akustikoki burutu ditugun sesioak oso ederrak izan dira, mikrofonorik gabe jotzen baitugu, baina ekipo konplexu eta onekin antolatutako kontzertuak ere maite ditugu.

“Egurrezko eskuotan” kantan Anari izan duzue lagun. Zer transmititu nahi izan duzue haren bitartez?

Kanta osoan “ez nazazu kanta inori” esaldia errepikatzen du. Abestia sortu genuenetik garbi genuen Anari izan behar zela hori esaten zuena, abestia horrela pentsatuta zegoelako. Berak esango balu bezala bere kantak inori ez kantatzeko. Bera izatea beharrezkoa zen, ez lukeelako beste pertsona batekin funtzionatuko.

Kolaborazioen ildotik jarraituz, noizbait planteatu al duzue musikari edo artista zehatz batekin lan egitea?

Kontutxo batzuk aipatzearren: Chill Mafia. Elkar ezagutzen dugu eta gure abesti batekin egindako base bat bidali ziguten. Azkenean haiek ere popa egiten dute, musika popularra. Gaur egungo popa hori izan daiteke. Ez gara estilo berekoak baina lan egiteko antzeko modua daukagu. Hala ere, ez gara kolaborazioak bilatzen dituen talde bat. Talde batek beste baten abestian kolaboratu partez, bi taldeen artean musika egitea ideia interesgarria litzateke; adibidez, bilduma txiki bat edo EP bat ateratzea.

“Autotunea heldu da, hemen dago eta konplikazio askorik gabe erabili daiteke. Askok eskuak burura eramaten dituzte, baina instrumentu bat da”

“Beltxarga beltza I” eta “Beltxarga beltza II” abestien inguruko azalpen bat eskatzera behartuta nago. Zein da mezua?

Lehen aipatu dugun beltxargaren kontzeptuarekin lotua dago. CDko liburuxka hartzen baduzu, oin-zenbakien ordez, beltxargaren origamizko irudiak agertzen dira; irudi oso batetik hasi eta orriak pasa ahala atzerako pausoak ikusten dira, desegiten doa irudia. Lehen orrian beltxargaren irudi osoa topatzen duzu eta azkeneko orrialdean laukia. Diskoa, atzerantz doan lehen abesti horrekin hasten dugu, “Beltxarga beltza I” kantarekin, eta “Beltxarga beltza II”-rekin amaitu, abesti bera baina formatu normalean esan dezagun.

Ibai, elkarrizketa batean irakurri dizut euskal musikan, askotan, musika guztia ontzat hartzen dela, kritika zentzudunik ia egin gabe. Jakina da euskaraz kaleratzen diren lanek pauso handi bat suposatzen dutela euskararen zaintza eta sustatze prozesuan eta horrek, batzuetan, kritika musikala alde batera uzten duela. Nork eta nola bideratu beharko luke kritika hori?

I.O.: Elkarrizketa egin nuenetik askotan pentsatu izan dut nola egin litekeen hori. Euskal musika eta musikarientzako erakusleiho ugari ditugu, baina agian ez litzateke plataforma horien bitartez bideratu behar. Beste zerbait sortzea ez legoke gaizki. Musikan espezializatzen den aldizkari edo egunkari batetik egin liteke adibidez, edota BADOKen kasua den plataforma digitalaren eremu berri batetik. Musikari taldeari baino garrantzi handiagoa ematen dion adar batetik, hori seguru.

Zure hitz horiek zer nolako harrera izan zuten?

I.O.: Sare sozialetan polemika pixka bat sortu zen, baina batzuen komentarioak eta besteen erantzun ezak ikusita, agian hausnarketa bat egiteko balio izan zuen. Noizean behin ondo etortzen zaigu gure artean horrelakoak ere botatzea. Seguru nago musika munduan lan egiten duten eta iritzi sendo bat duten pertsonen artean inkesta bat egingo balitz Euskal Herriko musika kalitate kaxkarreko taldeak identifikatuz eta arrazoituz, aipatuko ziren talde horietako asko gaur egun irratian entzuten direnak izango liratekeela.

Ildo beretik jarraituz, zer du limatzeko euskal musikaren esparruak, zuen ustez?

Egun irratian fundamentuz sonatu ahal izateko filtro bat pasa behar izaten duzu. Euskal Herrian filtro horiek, oraindik behintzat, diskoetxeak dira. Altxaturekin hala pasa zitzaigun. Momentu hartan diskoetxe batekin geunden eta irratiarekin zuen harreman ona zela-eta, asko jarri gintuzten, top zerrendetan luze mantenduz. Orain Ibil Bedirekin hori ezinezkoa litzateke. Egia da ez dela gure helburua irratian gure musika entzutea, baina filtro zehatz batzuk pasatuz soilik lortu ahal duzu irratia den plataforma publiko eta musikarekiko aberats honetan fundamentuz azaltzea. Limatzeko, beraz, izen handiak limatzea ez legoke gaizki, behar ditugun arren. Talde handiak limatu beste talde guztiei lekua emateko, nolabait.

Eta zer du primerakoa?

Talde asko dagoela, geroz eta gehiago eta beraien artean oso ezberdinak. BADOK-eko azken kantuen atalean ikusi daiteke. Azkena, trikitilari bat, metal talde bat, Chill Mafia edo gu izan gaitezke. Abaniko oso handia dago eta hori da positiboena.

Bukatzeko, zein da Ibil Bedik musikaren eremuan parte hartzen duten ekintzaile guztiei bidaliko liekeen mezua?

Batzuetan, musikaz gozatzeko lana egin behar da. Oso guai da dena eskura izatea, baina deskubrimenduak egin behar dira, taldeen inguruan. Harribitxiak topatzeko bilaketa sakonagoa egin behar da. Kultura denontzat da eta zerbait popularra izan behar dela badakigu, baina aldi berean zuk ere esfortzu bat egin behar duzu horretaz gozatzeko, ulertzeko. Kulturaren beste arloetan ideia hau barneratuago dago agian, literaturan, zineman… Musikarekin fast kontsumoa ematen da. Talde batek disko bat ateratzen duenean, horretara jarri beharko ginateke, denbora hartuz.

DATOZEN KONTZERTUAK

Martxoak 13, Iruñeko Katakrak

Martxoak 26, Irunberriko Klaustro plaza

Martxoak 27, Lekunberriko Printza

Apirilak 9: Iruñeko Geltoki

Apirilak 10, Bergarako Seminarixoa

Apirilak 17, Lakuntzako Kultur Etxea

Apirilak 18, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea

Maiatzak 29, Zaldibar

Ekainak 12, Erriberriko Euskararen Eguna

Ekainak 19, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoria

“Talde gisa lortu dugun heldutasuna soinuan nabarmentzen da”
Urte kaotiko hau aukeratu du Tenpora taldeak bere hirugarren lana kaleratzeko, Berriro asma nazazu; gaur egungo egoeraren harira datorren primerako mezua iragarri duela esan dezakegu. Ibilbide luzeko proiektu honen esentzia, besteak beste, musika lantzeko prozesuan topatzen dugu, hori baita azal berritzen doan boskote honen hilezkortasuna bermatuko duen funtsa. 2012an elkar ezagutu eta 2013an talde bezala hasi ondoren, hasierako entseguek maketatxo batzuk grabatzera eraman zituzten Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Beñat Barandiaran (gitarra), Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa, teklatuak) eta Elene Arandia (ahotsa) tenporizatzaileak, ibilbide desberdinetako musikariak guztiak. Euri asko egin du geroztik, eta lan urte dezente igaro dira Tolosaldeako taldearentzat. Horretaz eta lan berriaz jarduteko asmoz Elene Arandia eta Juantxo Zeberiorekin elkartu gara.

Itsaso Etxebeste + Beñat Barandiaran + Hasier Oleaga + Elene Arandia + Juantxo Zeberio = Tenpora.

2010eko hamarkadan hasi eta bi disko bizkarrean izanik, orain hirugarrena etorri da. Talde soinu sendoaren bila hasi zineten duela 10 urte. Ideia hori eraldatzen joango zen agian, baina zer topatu duzue bilaketa horretan?

ELENE ARANDIA: Oso modu natural batean bildu ginen, ez zen all star formatuko elkarketa bat izan, hau da, artista profesional edo ibilbide luzeko artisten bilketa, ez. Juantxok Benito Lertxundi eta Maddi Oihenartekin zebilenean sortutako abesti dezente zituen formatu ezberdinetara bideratuak, eta horiei irteera emateko talde dinamika bat sortu nahi zuen, bere abesti edo besteonekin. Argi geneukan kanta formatu batzuei irteera emateaz gain, lan egiteko modu zehatz bat sustatu nahi genuela, prozesu hori elkarrekin biziz. Hasierako entsegu haietatik atera ziren maketen emaitzek argi erakusten zuten gure funtzionamendua. Abesti horiek ikasi, gorpuztu eta landu egin genituen, tenporizatu nolabait esateko, prozesuan zehar ikasiz. Musikari bakoitza bere instrumentuaren soinuaren trataera bat egiten joan gara. Hasieratik argi geneukan ez zela egun batetik besterako ospea lortuko zuen proiektua izango. Estrofa-leloa-estrofa abesti motatik harago joango zen zerbait izango zela bagenekien eta orain, zortzi urteren ondoren, denborak arrazoia eman digu eta gure bidea egiten jarraitzen dugu.

Berriro asma nazazu. Berriro asmatu behar, zergatik?

E.A.: Azken aldian jendea asko hitz egiten ari da kontzeptu horren inguruan, berrasmatu, reinventarse gazteleraz. Ez gara oportunistak izan, konfinamenduaren aurretik diskoa egina baikeneukan. Izenburuak Tenpora zer den ongi deskribatzen, identifikatzen, islatzen du. Berrasmatzen goaz, bai gutako bakoitza, bai taldea oso batean. Ez gaude hemen dakigun hori behin eta berriz errepikatzeko, ez dakigun horretan lan egiteko baizik. Eginda dagoena jendeak egin eta errepikatuko du, baina gu ordea, berrasmatze prozesuan murgildurik gabiltza. Ez dakiguna, gai ez garena eta egin nahi duguna Tenporaren bitartez islatzen saiatzen gara, eta horrek beti aldaketan egotera bultzatzen gaitu.

Berrasmatze horrekin loturik dago azalaren diseinu aproposa.

JUANTXO ZEBERIO: Gure mezuarekin bat datorren lan paregabea Malen Amenabarrek eginiko diseinuan topatu daiteke, bai. Izenburua bakarrik eman eta berak sortu zuen guztia. Sugearen berraldatze, berrasmatze hori. Sinpleki, paregabea. Testurik gabe ere, irudi batek ere zer indarra duen. Sare sozialetan inkesta txiki bat egin genuen honen inguruan, izenbururik gabeko irudia erakutsi eta ea izenburua asmatu zezaketen. Orokorrean, ez ziren oso urruti ibili.

Partaide eta lagun musikarien ekarpenak izan dituzue: Et Incarnatus hari hirukotea, Ruben Salvador, Gonzalo Fernandez de Larrinoa… besteak beste. Konta iezadazue nola izan den.

J.Z.: Egia esan, beti zaindu dugu gehiegizko kolaborazioak ez izatea. Azken finean, ibilbide luzeko musikariak izanik jende asko ezagutzen dugu eta erraza izango litzateke bilduma kolaborazioez betetzea, baina Tenpora Tenpora da. Defendatu beharra daukagu, bai diskoan, bai zuzenekoetan. Soinua gurea da eta kolaborazioak abestiek eskatzen dituztelako daude, modu leun eta minimalista batez tratatuak. Asko gustatu zitzaizkigun, adibidez, Xendarineko Ahizpekin grabatutako ahotsak “Mahatsa hazten den lekua” abestian. Oso ahots folkia dute eta Elenek duen ahots garaikideagoarekin batera primeran enpastatu zuten. Gainera, Harkaitz Canoren hitzak ere paregabe gelditu dira; bazkalostean ardo kopa bat eskuan abesteko kanta da, dudarik gabe.

“Abestien iraupena luzatzeko askatasun osoa daukagunez, kantuak eskatzen digunaren eskuetan jartzen gara, presiorik gabe”

Grabaketetarako ere “tenplu” desberdinak erabili dituzue: Katarain eta Mamia estudioak Azkaraten, Aitor Etxebarriaren Bilboko estudioa… profesional asko saltsan. Zer onura ekarri dio diskoari lan prozesu horrek?

J.Z.: Musika, oinarria, eta ahotsak Azkaraten grabatu ditugu eta pianoak berriz, Aitor Etxebarriarekin Bilboko estudioan, grabaketa prozesua Jonan Ordorikaren zuzenpean egonik. Prozesua orokorrean oso sinplea izaten da dakiguna argi izaten dugulako, baina jakinik gauzak birgrabatu egiten ditugula, noski. Beste kolore batzuk azaleratzen dituzten soinuak bilatzen saiatzen gara ostera, apropos ikusten ditugunak. Pianoaren kasuan adibidez, lanketa sakonago bat egin nahi izan dugu. Pianista batentzat zaila izaten da batzuetan bere instrumentuaren bitartez bilatu nahi den soinu apropos horrekin topo egitea, pianoa piano izatea azken finean, baina kasu honetan beste instrumentuekin enpastatzea lortu dugu. Horrek pianoaren soinua ez hain garbia izatea ekarriko duela? Bai. Ez al da gauza bera pasatzen gitarrekin, hiru edo gehiago grabatzen direnean eta modu xume batean? Geruzen lanketa bat ematen da, beheko geruza horiek gainekoei luzitzeko aukera ematen diete. Hemen pianoak helburu hori dauka, instrumentu bat gehiago izan eta guztia enpastaturik geratzea.

Bilduma honetako abestietatik bat aukeratu beharko bazenute, zein eta zergatik?

E.A.: “Maleta zaharra” entzun eta entzun eta kantatzen nabil azken aldian, baina zaila egiten zait aukeraketa. Lagun, ezagunen eta lankideen partetik ere gauza desberdinak jaso ditut, bakoitzak bere interpretazioa bilatzen duelako. Baina ez naiz ohitzen nire burua entzutera, beti perfekzioa bilatzen hasten naiz eta…

J.Z.: Nik ere ez ditut nire lanak asko entzuten etxean. Baina kanpoko batek aukeratzen duenean, desberdina da. Nahasketa prozesuak dakartzan epealdi ilunen ondoren, iritzi desberdin, duda eta bilaketa zailen ondoren hain zuzen ere, elkarrizketak datoz, aurkezpenak. Elkarrizketa batean ari ginela irratian, abesti bat aukeratu eta entzutean pentsatu nuen “aizu, zeinen ongi dagoen hau”. Horrelako egoeretan zure obraz gozatzeko aukera izaten duzu, bestela lortzen ez duzun modu batez agian. Nire kasuan behintzat. Pertsonalki, bi abesti aukeratuko nituzke, “Berriro asma nazazu” eta “Denborak badaki”.

Gustuak eta gustuak daudela badakigu eta eskerrak.

J.Z.: Bai. Tenpora agian ez da entzule batek lehen entzunaldi baten ostean itsutuki besarkatuko duen talde bat, jartzea eskatzen du. Edozein jarduera artistikotan gertatzen den modura, best-sellerrak dauden bezala badaude beste lan batzuk ahalegintxoa eskatzen dutenak. Disko bat entzutea liburu bat irakurtzearekin konparatu daiteke. Irakurri, entzun, ulertu. Horretara jarri behar zara.

Literatura irakurtzeko modua ez da horrenbeste aldatu agian, baina diharduenak horretan jarduten du. Arteaz gozatze horretan musikak aukera desberdinak eskaini ditzake, baina horietako batzuk galtzen ari dira. Demagun bilduma oso bat hartu eta entzuteko ohitura berreskuratzen dugula…

J.Z.: Tenporak hor gehiago irabazten du. Entzuten jarri beharra dago, ez musika jarri eta listo, baizik eta horretan jardun. Askotan denok kantu solteak jarri eta entzuten ditugu Spotifyren bitartez adibidez, ni barne, eta primeran dago, baina kasu batzuetan egon ere egin behar da.

E.A.: Juantxok arrazoi du. Entzule aktiboari artearekiko konpromiso bat eskatzen zaio, ezagutzarekiko konpromisoa, konplexutasun hori josteaz gain kuriositatea landu dezan. Gaur egun, geroz eta gauza luzeagoetara jotzen ari garela uste dut, abesti luzeagoetara. Kantuetan momentu desberdinak daude eta guk egoera hauen aurrean sortzen den inpazientzia horren aurka egiten dugu. Musika benetan entzuten jartzea defendatzen dugu. Kantuek gauza desberdinak eskatzen dituzte eta hori gure errepertorioan argi ikusten da. Abestien iraupena luzatzeko askatasun osoa daukagunez, kantuak eskatzen digunaren eskuetan jartzen gara, presiorik gabe.

Kritikaren aldetik hitz indargarriak jaso dituzue.

E.A.: Musikalki eta talde bezala oso horizontalak garela nabarmendu dute kritikariek. Taldearen elkar arteko ezagutza horrek eman duen enpaste hori. Talde askotan abeslariak izan ohi du talde bateko pisua nolabait esateko, baina Tenporan ez da hori ematen, talde sentitzen gara. Hor dago horizontaltasuna.

Albumera bueltatuz, dudarik gabe azken lan honetan level upgrade bat sumatu daiteke. Landua, elegantea, heldua.

J.Z.: Bigarren eta hirugarren lanak hartzen baditugu adibidez, instrumentuen soinu-trataeraren prozesu garbia argi ikusten da. Oraingo honetan ahotsari ere arreta berezi bat eman diogu, taldekide guztien presentzia izan baitugu ahotsen lanketa eta grabaketetan, xehetasun horiek ere landuz. Azkenean, talde bezala lortu dugun heldutasuna soinuan nabarmentzen da.

“Txikitatik ukitu daitekeena baloratzen irakasten digute eta ez ukiezinak diren gauzak. Baina zenbat balio du, ideia edo musika batek, zenbat poztasunak? Hori da bizitza”

Bukatzeko, zerbait eskatu edo esan behar bazeniete euskal musikaren parte diren ekintzaileei, artistei, kultura sustatzaileei, antolatzaileei, entzuleei… zer izango litzateke?

J.Z.: Paradigma aldaketa bat behar dugula. Klima aldaketaren gaiaren antzera, noiz aldatuko dugu txipa? Olatuak gure etxe parean aurkitzen ditugunean. Kultura eta musikarekin berdin. Noiz arte egongo gara pentsatzen merkatuan dauden gauzak direla bizitza honetako ondasun garrantzitsuenak eta ez pertsonen ongizatea, edo Benitok [Lertxundi] askotan esaten duen bezala, arimaren elikagaia? Txikitatik pisatu, ukitu daitekeena baloratzen irakasten digute eta ez ukiezinak diren gauzak. Zenbat balio du ideia edo musika batek, zenbat poztasunak? Hori da bizitza. Deskribatu ezin den hori da benetan pertsona egiten gaituena. Ikusiko bagenu beste alor profesionaletan nola bizi diren eta nola bizi garen gu, lotsagarria da. Prekarietatea izugarria da, baita 30 urteko ibilbidea duten izeneko musikarien artean. Aldez aurretik argi daukazu disko bat kaleratzeak zulo bat utziko dizula; batzuk horri aurre egin diezaiokegu, baina jende asko atzean geratzen ari da, srmen aldetik ekarpen izugarriak egin ditzakeen jendea. Eta horrek garrantzia dauka, edo ez? Hemendik hogei urte aurreragoko Xabier Lete gaur hemen dago eta seguraski honetatik ezin du bizi. Kultura, jendea esnatzeko tresna garrantzitsua eta beharrezkoa da, bai ekonomia aldetik eta, zer esanik ez, izpiritualtasun edo arimaren partetik, baina era berean gizartea ez dago prest. Esango bazenit zure herriko udalak ez dakit zenbat diru gastatuko duela musikan, ziur herritar askok ez luketela ondo hartuko. Gizartea politikarien isla da azken finean. Gastu horiek benetan gastu direla pentsatzen jarraitzen dugun bitartean eta ez inbertsioak, oso konplikatua izango da. Txikitatik gauzak birplanteatzen eta hezkuntzaren aldetik balio gehiago ematen hasten bagara, agian etorkizun batean fruituak ikusten hasiko gara.