Badok » Juan Luis Zabala

«Transmisioak etenaldi bat izan du Ipar Euskal Herrian»
“Badira kantu tradizionalak, folk estiloan eta kantugintza tradizionalean, eta beste batzuk rockeroagoak», azaldu du Aguxtin Alkhatek (Heleta, Nafarroa Beherea, 1982), Haizeen meneko (Elkar) diskoa aurkezteko. «Hastapenean, kantu aski tradizionalak egin nituen, gitarra akustiko batekin, Iparraldeko tradizioari jarraitzen diotenak, eta gero taldeak lagunduta musika modernoago batekin nahastekatu ditugu». Julien Labat (gitarra elektrikoa eta akustikoak), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria eta perkusioak) izan ditu taldekide Aguxtin Alkhatek (gitarra elektrikoa eta akustikoak, harmonika eta ahotsak) diskoa grabatzerakoan. Elkar Estudioa Sesioak programan parte hartu eta gero, Elkar diskoetxearen gonbitari erantzunez grabatu du Haizeen meneko, bigarren diskoa bere ibilbidean. Lehena, Ihes egin (Usopop), sei kantuz osatua, 2013an argitaratu zuen.

Xan Bidegain eta Aguxtin Alkhat, diskoaren aurkezpenean. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Berak idatziak dira Alkhaten diskoko hamar kantuen hitzak, eta haietan gai askori heldu die. «Hunkitzen nauten gaiak dira, gehienetan grabeak», komentatu du. «Alaitasunari ez diot asko kantatzen. Badira alaitasunari ni baino askoz hobekiago kantatzen diotenak, Ruper [Ordorika] adibidez. Nik ez dut hobekiago eginen; beraz, gai bereziki grabeak aukeratzen ditut. Edozein izaten ahal dira. Pertsonalak ere izan daitezke, baina pertsonalak direnean saiatzen naiz orokortasun bat ematen, entzuleak nire kantuetan bere burua ere ezagut dezan, bere bizitzaren parte bat ere islatuta ikus dezan».

“Haizeen meneko” kantuan, «transmisioaren gaia» ageri da; «aitarengandik jaso dudan transmisioa zehazki». Ernest Alkhat bertsolaria (Iholdi, Nafarroa Beherea, 1951-Armendaritze, Nafarroa Beherea, 2008) zuen aita Aguxtin Alkhatek. «Uste dut biziki inportanta dela mezu hori pasaraztea, bereziki Ipar Euskal Herrian, transmisioak izan duelako etenaldi bat». Diskoko azken kantuan —“Zenbat galde”— alabek egiten dizkioten galderei buruz mintzo da kantaria, haiei erantzun egokia emateko zailtasuna agerian utziz.

«Gai sozialek ere hunkitzen naute, gizarte moderno honen akatsek eta alde ilunek», adierazi du kantariak. «Nafarroari buruz ere ari naiz ["Odol ixurien lurra" kantuan]. Baxenabartarra naizenez eta nire familiak badituenez sustraiak Nafarroa Garaian, inportantea atxematen nuen idaztea gutxienez kantu bat Nafarroari buruz».

Talde izaera
Kantuak Aguxtin Alkhatek sortuak izan arren —“Hasperen” kantuaren kasua da salbuespena, Julien Labat baitu kantu horrek musikaren egile—, hala diskoa nola zuzeneko emanaldiak «talde baten istorio» dira, Xan Bidegain baxu jotzailearen ustez. «Kantu batzuek, sinpleak direnez, gitarra eta ahotsarekin aski dute», azaldu du Bidegainek. «Saiatu ginen horiek lantzen eta ez genuen lortu. Beste batzuek bazuten indar bat, eta gitarra elektrikoak, baxuak eta bateriak indar hori handitu dute. Dena oso modu naturalean egin dugu. Ez gara behin ere samurtu eta giro onean aritu gara. Ez da beti horrela izaten».

(Berria egunkarian, 2015eko martxoaren 13an argitaratutako artikulua)

https://youtu.be/FFIdmvYI7pw

Egunsentitik gauera arteko hots, erritmo eta doinuak
Egunsentian hasi eta gauean lotaratu artekoak, egun oso bati dagozkion hotsak, erritmoak eta doinuak jaso ditu Juan Mari Beltranek (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1947) Hots-larretan diskoa (Syntorama) osatzen duten 18 piezetan. Eguna argitzear zela Oiartzungo Ergoien auzoan (Gipuzkoa) grabatutako txori kantuekin hasten da diskoa —”Egunsentia” izenburua duen piezan daude jasoak—, eta “Neska laguntzea” eta “Lo-ametsetan” piezekin amaitzen da, tartean egun osoko giroak jasotzen dituzten piezak tartekatuta.

Juan Mari Beltranen zazpigarren diskoa da ‘Hots larretan’. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Donostiako Musika Hamabostaldiaren enkarguz joan den abuztuan San Telmo museoko klaustroan eskainitako ikuskizunerako prestatutako material musikala jasotzen du funtsean diskoak. Hotsekin eta erritmoekin batera, errepertorio tradizionaleko doinuak grabatu ditu Beltranek, oinarri nagusitzat hezurrezko flauta harturik, baina, horrez gain, beste hainbat tresna ere erabiliz —hala nola txistua, burrunak, zintzarriak, xirolarrua, dultzaina, txalaparta…—, eta hainbat musikagileren laguntza jasota: Pello Ramirez txelo jotzailea; Errege Belda akordeoi jotzailea; Ander Barrenetxea txalaparta, atabal, txaramela, bonbo, tronpa, danbor, pandero eta bateria jotzailea; Andoitz Antzizar trikitilaria; Aitor Beltran ahoko soinu, tupinutsi eta txalaparta jotzailea; Iñigo Monreal txalapartaria; Gema Ines gitarra jotzailea; eta Mikel Irazoki baxu jotzailea.

Diskoko hainbat piezatan, gitarra jotzeaz gain, diskoaren ekoizpen lanaz ere arduratu da Suso Saiz. Araiz-Beteluko Gaintza auzoko Perueneko bordan (Nafarroa) eta Andoaingo Garate estudioan (Gipuzkoa) grabatua da diskoa, aurtengo urrian.

Kukai dantza konpainiako Urko Mitxelena eta Eneko Gil dantzarien eta Andoni Salamero poeta eta errezitatzailearen laguntzaz egin zuen Hamabostaldiko emanaldia Juan Mari Beltranek. Diskoan ikuskizunaren alderdi musikala jaso du, baina, horrez gain, Salameroren poemak irakur daitezke diskoaren liburuxkan. Datorren asteko ostiralean, abenduaren 19an, Oñatiko Santa Ana aretoan entzun ahal izango dira diskoko soinuak, erritmoak eta doinuak, Donostiako Hamabostaldian bezala, Kukai konpainiako bi dantzarien eta Andoni Salamero poeta eta errezitatzailearen laguntzarekin. 2015eko maiatzaren 9an berriro egingo dute emanaldia Donostian, Kursaaleko kubo txikian.

Izturitzekoen gisako txirula
Beltranek diskoan darabilen hezurrezko flauta Izturitzeko leize-zuloetan (Nafarroa Beherea) aurkitutako duela 25.000 edo 30.000 urteko putre-hezurrezko txirulen kopia bat da. «Musika ez da berdina; baina hotsa eta notak, bai; eskala, bai, garai hartako bera da», azaldu du musikariak. Diskoaren azalean Beltran hezurrezko flauta hori jotzen ageri da. Zeelanda Berrian antzeko flautak aurkitu dituzte, garai bertsukoak, baina putre hezurrez eginak izan beharrean albatrosen hezurrez eginak.

Musika Hamabostaldiak iazko martxoan egindako enkarguari erantzuteko, artxiboetan gordeta zeuzkan materialetara jotzea erabaki zuen Beltranek. «Hotsen festa bat egitea pentsatu nuen; hotsen topaketa, hotsen elkartzea, hotsen arteko jolasa, hari nagusitzat egun bat hartuta, egunsentitik gauera arte». Emanaldirako pentsatu zuen egitura aldatu eta moldatu egin behar izan du diskoaren beharretara egokitzeko.

Diskoan jasotako piezetako bat, “Artzainzuloan” izenekoa, Astitz herriko Mendukilo leize-zuloan (Nafarroa) arduradunen enkarguz 2008ko martxoan egindako bisita musikatuan egindako grabazioaren zati bat da, Andoni Salameroren Egutera poeman aipatzen diren taupadekin bat egiten duena, Beltranen iritziz.

Diskoko beste pieza bat, “Udako solstizioa Chillida Lekun” izenburua duena, Hernaniko Txillida Leku museoan (Gipuzkoa) 2005eko ekainaren 21ean grabatua da. Egun hartan, jendaurreko emanaldi bat eginez, Iñigo Monreal eta Juan Mari Beltran Eduardo Txillidaren Aholkua espazioari VII metalezko eskulturaren barruan sartuta aritu ziren, bina mailurekin, eskultura txalaparta balitz bezala jotzen, hainbat herritan elizetako kanpaiek, eguzkia sartzean, gazteak etxeratzeko egiten zuten deia oinarritzat hartuta. Grabazio haren emaitzarekin oso gustura geratu zen Beltran, eta horrek bultzatu du diskoan ere sartzera.

Txanbela eta Azala taldeekin eta Euskal Herriko soinu tresnak sailean egindako grabazioak alde batera utzita, beste sei disko nagusi ditu grabatuak Beltranek Hots-larretan disko berriaren aurretik: Egurraren orpotik dator (NO-CD Records, 1993, Joxan Goikoetxearekin); Beti ttun-ttun (NO-CD Records, 1999, Joxan Goikoetxearekin); Arditurri: gogoaren bidezidorretatik (Elkar, 2002); Orhiko xoria (Elkar, 2006); Amasatik Arratera (Herri Musika Zaleak, 2007, Luis eta Jose Mari Astiasaranekin); eta Xirolarrua (Syntorama/Soinuenea, 2012, Fernando Jalonekin). Azken disko horretan izenburuan aipatzen den tresna berreskuratzeko eta dultzainarekin historikoki izan duen lotura berpizteko asmoa izan zuen gidari.

(Berria egunkarian, 2014ko abenduaren 12an argitaratutako artikulua)

«Bakarkako bideari esker, musika egiten jarrai dezaket»
Bere bakarkako lehen diskotzat du Jon Gurrutxagak (Elgoibar, Gipuzkoa, 1978) Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak). «Aurrekoa, Jon & Sugramas izenarekin ateratakoa, nire proiektu bat izan zen, eta nik egindako kantuak ziren denak, baina, hala ere, talde forma eman nion. Disko honetara ekarri nauen zubi baten modukoa izan zen hura». Egilearen ustez, «rock disko semiakustikoa» da Hitz lauz. «Gitarra akustikoak presentzia handia dauka, baina esentzian nik uste dut rock musika dela, nahiko lasaia eta intimoa izan arren». Ahotsenean ariko da gaur Jon Gurrutxaga disko berria aurkezten, 17:40an.

Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarra. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Nolakoa izan da diskoa sortzeko prozesua?

Hasieran disko xumeagoa argitaratzeko asmoa neukan, sei bat kanturekin edo, guztiz akustikoa. Mikro bat erosi eta grabatzen hasi nintzen, baina grabatzen ari nintzela kantu berriak sortu nituen, konturatu barik, eta kantu horiek janzten hasi nintzen… Hemen gitarra elektrikoa, hemen bateria… Azkenean, kantuak beste forma bat hartzen hasi ziren, eta erabaki nuen estudio batera joatea eta kantu gehiago grabatzea. Hamar kantu sartu ditut diskoan.

Kantu bakoitzari bere musikariak bilatu dizkiozu: Miguel Laguna, Keu Agirretxea, Gorka Eskauriaza, Patxi Zabaleta, Iñigo Gorritxategi, Mikel Azkargorta…

Bai. Lagunei fabore edo laguntza eske hasi nintzen. Diskoa jende gutxiagorekin egiteko asmoa nuen, baina jende guztia lanpetuta dabil. Eskerrak lagun musikari asko dudala, eta lana banatu ahal izan genuela gehiagoren artean.

Jon & Sugramasen diskoan ez bezala, honetan hitz guztiak euskaraz daude. Hiru kanturenak zeuk idatziak dira; gainerakoak Xabi Lasa, Iñaki Gurrutxaga eta Uxue Agirrerenak.

Jon & Sugramasen diskoarekin gustura geratu nintzen, emaitzari begira, baina jabetu nintzen ez zuela oihartzun handirik izan. Batek baino gehiagok esan zidan ingelesez kantatzen nuenean, kantuek ez zutela berdin betetzen. Orduan pentsatu nuen bakarkako lehen disko honetan dena euskaraz grabatzea. Horrez gain, ni euskaltzalea naiz, eta euskaraz egiten dut eguneroko bizitzaren zati handi bat. Ez zait arrotza egiten euskaraz kantatzea. Hitz batzuk neuk egin ditut, baina denbora gutxi nuenez hitzak egiteko, lagunei eskatu nizkien, eta oso gustura nago egin dutenarekin eta izandako harremanekin.

Bakarka jarraituko duzu aurrerantzean?

Talde batean parte hartzeko denbora eta dedikazio handiagoa behar da, eta adin batera iritsita zaila da talde bat osatzeko denbora izatea. Bakarkako bideari esker, musika egiten jarrai dezaket. Aukera gehiago eskaintzen dit musika munduan jarraitzeko, eta nik musika munduan jarraitu nahi dut hau delako nire pasioa. Hala ere, ez diot uko egiten talde batean jotzeko aukerari.

(Berria egunkarian, 2014ko abenduaren 7an argitaratutako elkarrizketa)

«Mikel Laboa, arlo askotan, haize kontra aritu zen beti»
“Pertsona berezia zen», dio behin baino gehiagotan Mari Sol Bastidak (Donostia, 1938) Mikel Laboa bere senar zenaz (Donostia, 1934-2008) hitz egiten duenean, harekiko beti izan duen mirespena agerian utziz. Mende erdiko elkarbizitzak eta konplizitateak zapuztu ez zuten mirespen bizia, Mikel Laboa hil zenetik igarotako bost urte eta erdiei ere indarrik batere galdu gabe eutsi diena. «Espresatzeko modua oso indartsua zuen, oso ausarta eta oso desberdina. Bide asko ireki zituen. Beste artista batzuek bide bat daukate, eta hari jarraitzen diote, baina Mikelek batzuetan deskolokatu egiten zintuen, beste batzuetan hunkitu… Unibertso berezi bat zen Mikelena». Hala ere, ez da inolaz ere hagiografia bat, Mikel Laboaren alderdi intimo gatazkatsuenen berri emateko erreparorik ez duen liburua da Mari Sol Bastidaren Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat (Elkar). Jatorriz gaztelaniaz idatzia, Koro Navarrok euskaratua eta bi hizkuntzetan argitaratua, gertuko ezagutzaren eta urte askotako lan arduratsuaren fruitu eta ondorio da liburua. Mikel Laboa kantari, musikari eta eszena gaineko artistaren ibilbide profesionala zehaztasunez errepasatzeko eta Mikel Laboa gizonaren izaera gertutasun handiz ezagutzeko aukera ematen du liburuak, idazkera landu eta orekatu baten bitartez eta argazkiz ere oparo lagunduta (aldameneko orrialdekoa, adibidez).

Mari Sol Bastida. (Gorka Rubio / Argazki Press)

Liburuan diozunez, hil baino hilabete batzuk lehenago Mikel Laboak «liburua bukatuko duzu, ezta?» esan zizun, memoria liburuaz ari zela. Hitzaurrean ere azaltzen duzun moduan, azken urteetan idatzi duzun arren, aspaldikoa zenuen liburu hau idazteko asmoa.

60ko hamarkadaren lehenengo erdian hasi nintzen dokumentuak jasotzen, Mikel hobeto eta modu intimoagoan ezagutzen hasi nintzenean, eta Mikelek egiten zuena benetan baloratzen hasi nintzenean. Hori da, behintzat, orain neure buruari ematen diodan azalpena. Mikelen lan artistikoarekin zerikusia zuten era guztietako dokumentuak biltzen nituen: elkarrizketak, kritikak, grabazioak, diskoak, eskuprogramak… 1984an, Mikel berriro ere kontzertuak ematen hasi zenean, Iñaki Salvadorrekin-eta, jaialdi guztien datuak apuntatzen hasi nintzen. Baina, horrez gain, beste era bateko apunteak ere idazten hasi nintzen, gure bizipenei eta gure esperientziei buruzkoak, gure konplizitateari buruzkoak, gure haurtzaroari buruzkoak… 70eko hamarkadan ekin nion lan horri, 80ko hamarkadan ohar gehiago hartu nituen eta 90ekoan askoz ere gehiago… Nahiz eta Mikelen ekimen artistikoa izan ardatza, beste mila istorio ere jaso nituen, eta Mikelek ezagutzen zituen ohar haiek.

Eta nahi zuen zuk, material hura oinarritzat hartuta, memoria liburua idatz zenezan. Hartaz galdetzeko izan zuen moduagatik, hala pentsa daiteke behintzat.

Bere ibilbide profesionalean Mikelek beti hartzen zituen arriskuak, eta kasu honetan ere arrisku horri aurre egiteko prest zegoela uste dut. Lagunekin-eta horretaz hizketan, Mikelen hitzen interpretazio desberdinak egin daitezkeela komentatu dugu. Batzuen ustez, Mikelek pentsatzen zuen memoriak idazteak entretenitua egoten lagunduko zidala; [Jose Luis] Zumetak, berriz, esan zidan: «Mikelek pentsatuko zuen proiektu on bat izango zela eta zuk ondo egingo zenuela». Ez dakit. Zumetak esan dit irakurri duela eta asko gustatu zaiola. Sinesten diot, eta poz handia hartu dut.

Kontu intimoak kontatu dituzu; zuen arteko krisiak eta gatazkak, adibidez. Liburu ausarta da alde horretatik begiratuta.

Ezin dituzu kontatu bakarrik alderdi politak eta atseginak. Gure bizitza ederra izan dela uste dut, eta posible izango banu, bere krisiekin eta guzti, berriro biziko nuke gustura. Gainera, hasiko nintzateke hor, liburua hasten dudan unean, 1950eko udaberrian, eta ibilbide osoa egingo nuke, krisiak ere sartuta, dudarik gabe. Baina ezinezkoa da, konturatzen naiz horretaz, eta dagoen aukera bakarra da idaztea eta irakurtzea. Eta niretzat, horregatik, ederra izan da liburua idaztea. Nik nire bizitzan arlo profesionaleko beste kontu batzuen inguruan idatzi dut, baina hau zailagoa zen, oso barruko kontuak zirelako.

Idazterakoan, argi zenuen liburua argitaratuko zela?

Ez. Nik ez nuen oso garbi publikatuko nuenik. Idazten nuen, eta idaztea, neurri batean, niretzat dena berriro bizitzea zen, baina ez neukan batere garbi idatzitakoa publikatuko nuenik. Orain dela lau hilabete beldur izugarria sentitu nuen, eta liburua argitaratzeko asmoa bertan behera uztea ere pentsatu nuen. Baina gero, hainbat arrazoirengatik, argitaratzea erabaki nuen. Beti pentsatu izan dut historia oso tresna garrantzitsua dela, gizarte guztiek dutela beren iragana ezagutzeko beharra, eta, neurri batean, liburu honek ekarpen bat egin dezake alde horretatik, gure testuinguru soziokulturalarekin oso erlazionatuta dagoelako kontatzen dena. Gure esperientzia beste batzuei pasatzea ez dagoela gaizki uste dut. Hori pentsatzen dut behintzat animatuta nagoenean. Mikel eta haren lana dira liburuaren ardatza, eta beti saiatu naiz oso serio kontatzen dudana beste lekukotasun batzuekin berresten, eta, alde horretatik, liburuak ekarpen txiki bat egingo balu gure historia hori ezagutzeko, niretzat oso garrantzitsua litzateke.

Hasieratik erakutsi zuen Mikel Laboak kantu tradizionalen inguruko interesa, eta horiek berreskuratzeko ahalegin handia egin zuen, modan ez zeuden arren.

Bai. Mikel, arlo askotan, haize kontra aritu zen beti, korronte nagusiaren kontra, eta kantu tradizionalekin hasi zenean ere halaxe aritu zen, nahiz eta gero Ez Dok Amairuren barruan ia-ia obligazioa bihurtuko zen kanta tradizionalak kantatzea. Zeruko Argia-n 1965ean egin zioten elkarrizketan, kazetariak galdetu zion ea zergatik kantatzen zituen kantu tradizionalak, harrituta, hori ez baitzegoen inondik ere modan orduan.

60ko hamarkadan hasi zen Bastida Laboari buruzko dokumentazioa biltzen. (Gorka Rubio / Argazki Press)

Berak sortutako kantuen hitzetarako poemak hautatu zituen ia beti, eta oso zorrotza zen hautaketa horretan. Zer eskatzen zion poema bati hura musikatzeko?

Normalean, lehenbizi hitzak aukeratu, eta gero haiei musika jartzen zien. Baina ez beti. Badaude gutxienez bost kanta —lekeitioak eta instrumentalak kenduta— lehenbizi musika sortuz osatutakoak. Mikelek beti esaten zuen berarengan eragina izan zuten lehen kantariak Atahualpa Yupanqui eta Violeta Parra izan zirela, nahiz eta seguru asko beste eragin batzuk ere izango zituen. Eta Mikelentzat Yupanqui eta Parraren kantuetan hitzak ere oso garrantzitsuak ziren. Alde batetik, hitzak oso garrantzitsuak ziren Mikelentzat, eta baita hitzak musikara nola egokitzen ziren ere, eta nola espresatzen ziren kantuan. Baina, beste alde batetik, Mikelentzat musikaren barruan sartzen zen hizkuntza, eta dialektoen musika: musikaren parte bat zen hori. Kantatzen hasi zenean, zoragarri kantatzen zuen Duerme, duerme, negrito kanta tradizionala, Yupanquik kantatzen zuena. Hitzak euskaratu zizkioten arren, ez zuen inoiz euskaraz kantatu, eta kantatzeko beste hizkuntza batetik hartzen zituen poemak jatorrizkoan kantatzen zituen. Mikelentzat traizio bat zen kantua itzulita kantatzea, Nemesio Etxanizek proposatzen zuen bezala. Ez zegoen besteek hori egitearen kontra, baina berak ezin zuen hori egin. Hizkuntzaren doinua, eta dialektoaren doinua, musikan sartuta zegoen Mikelentzat. Gaixo egon zenean, mundu osoko irratiak entzutea gustatzen zitzaion, hizkuntzak ez ulertu arren. Harentzat hori musika zen.

Mikel Laboaren alderdi esperimentalaz aritzean, diozu ez zela esperimentazioaren bila aritzen, hori barrutik ateratzen zitzaiola.

Koldobika Jauregik esan zuen hori, Euskadi irratian egin zioten elkarrizketa batean. Mikelek beti esaten zuen lekeitioen hazia haurra zenean, gerra denboran, Gardatan egon ziren bederatzi hilabete haietan zegoela, entzundako bonbardaketetan, eta abarretan. Baina bere zaletasunak eta bere izateko moduak ere eraman zuen horretara, bere behar bat zen gauza desberdinak egiten arriskuak hartzea.

Adiskideek garrantzi handia izan zuten beti Mikel Laboaren bizitzan. Eta bere adiskideen artean idazle, musikari eta artista plastiko asko izan du beti.

Literatura oso inportantea zen Mikelentzat, haren kantuetan argi ikusten da hori. Medikuntza eta psikologiako gaiez aparte, poesia ere asko irakurtzen zuen. Bertolt Brecht, adibidez, oso garrantzitsua izan zen berarentzat, arrazoi askorengatik, eta gero, 80ko hamarkadan, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiaren poemak lantzen hasi zen… Baina artista plastikoekin oso harreman handia izan zuen beti. Ez dakit zergatik, baina seguru asko hor bada zerbait. Artista plastikoek asko maite zuten Mikelek egiten zuena: Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoik, Rafa Ruiz Balerdik, Gabi Ramos Urangak, Juan Gorritik… Eta Mikelek ere oso maiteak zituen denak. 60ko hamarkadan ere, nahiko minoritarioa zenean, Mikelen jarraitzaileen artean artista plastiko asko zegoen.

Belaunaldi askotako entzuleak liluratu dituen musikaria da Laboa. Zuk hasieratik jarraitu duzu, oso gertutik, haren ibilbidea. Zer bilakabide izan zuen Laboaren arrakastak?

60ko hamarkadan Mikel nahiko minoritarioa izan zen. Arrakasta handiena Lourdes Iriondok eta Benito Lertxundik zeukaten garai hartan. Hala ere, gutxiengo garrantzitsu batekin konektatu zuen, bai Euskal Herrian eta bai Katalunian. Kantu tradizionalak, hasieran, harrera hobea zuten Katalunian hemen baino. 70eko hamarkadan jarraitzaile gehiago izan zuen, eta Europatik ere deitzen hasi zitzaizkion. Lortu zuen itzal bat. Eta 80ko hamarkadetan frontoiak eta antzokiak bete egiten zituzten. 1985ean edo 1986an egin zioten lehen omenaldia, Usurbilen, Urte asko ziren jada Mikel hasita zegoela. Txeroki [Txeroki. Mikel Laboaren kantak disko kolektiboa, 1990] baino lehenago ere lortu zuen, nire ustez, jende gazte askoren interesa eta miresmena. Nik uste dut Mikel bigarren eta hirugarren belaunaldietara ailegatu dela, agian, lehenengo belaunaldiarengana baino gehiago. 90eko hamarkadako azken urteetan izugarri ezaguna eta laudatua izaten hasi zen, baina hura laudatzen zuten askok ez zuten haren kantu bat baino ezagutzen, edo ezta hori ere, eta hori ez zitzaidan gustatzen. Eta orain ere horren kontra nago. Berari ere ez zitzaion gustatzen, baina umorez buelta ematen zion.

(Berria egunkarian, 2014ko ekainaren 22an, argitaratutako elkarrizketa)

«Marko estetikoaz gain, bizitzeko marko bat ere sortzen du musikak»
Pop musikak —hitzaren adiera zabalean harturik, kantagintza, punk musika, rock musika eta abar barnean hartuta— azkeneko 50 urteetako Euskal Herrian nazio identitatearekin eta gizarte eraldaketarekin izan dituen harremanak aztertu ditu Josu Larrinaga EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakasle eta ikerlariak (Sodupe, Bizkaia, 1964) Ttakun eta scratch. Euskal pop musikaren hotsak. Nazio-identitatearen birdefinizioak eta disidentzia kulturalak euskal gizartearen eraldaketan doktore-tesian. Iñaki Barcena izan du tesi zuzendari, eta urtarrilaren 31n egin zuen tesiaren defentsa EHUren Leioako campusean (Bizkaia), arrakastaz egin ere.

Josu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea, bere bulegoan. (Gorka Rubio / Argazki Press)

Hasteko, zehaztu behar da izenburuan pop musika aipatzen duzunean ez zarela soilik poperoadeitzen den estiloaz soilik ari, esparru zabalago bati buruz baizik.
Bai. Izenarekin beti izan dugu zalantza hori, baita UEUn gaiaren inguruan antolatu ditugun ikastaroetan ere. Musika popularraren zentzuan erabiltzen dut pop musika. Ez da herri musika edo musika tradizionala, baina bai hortik abiatzen den guztia. Mixel Labegerierekin eta Ez dok Amairurekin hasita Euskal Herrian egin den musika popularra.

Izenburuarekin jarraituz, zergatik ttakuna eta scratcha?
Azken unean esan zidan Iñakik [Barcena] izenburu bat pentsatu behar nuela, eta di-da etorri zitzaidan burura hori. Txalapartarena bitxia da. Euskal pop musika aztertzen hasi nintzenean, jabetu nintzen Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarrak Euskal Herrian egin zituen grabazioetan ez dela txalaparta agertzen; tobera bai, baina txalaparta ez. Baina gero Ez dok Amairurekin sortzen den mugimendu teluriko handiaren sinbolo argia da. Batetik, arkaikoa da, edo arkaikotzat jotzen da behintzat; bestetik, modernoa, Artze anaiek musikari abangoardistekin jo eta grabatu baitzuten txalaparta. Scratcha, berriz, pop musikaren barruan elementu garrantzitsu bat da 90eko hamarkadan: rapa, hip hopa, Negu Gorriak…

Ttakunaren eta scratcharen artean kokatzen duzun musika horrek, tesian diozunez, lotura estua du «etnogenesi kontrakulturala» deitzen duzunarekin.
Antropologian, soziologian eta historian etnogenesia hitza erabiltzen da, etnia eta etnizidade kontzeptuekin lotuta, nahiz eta hemen, Euskal Herrian, ez den hitz hori asko erabiltzen, eta Espainian ere ez. Etnizitatea identitate nazionala edo antzeko zerbait izango litzateke. Etnogenesia da identitate etniko edo identitate nazionalak sortzea edo birsortzea. Hemen 60ko hamarkadan gertatu zena etnogenesi bat da, eta nik esaten dut etnogenesi hori kontrakulturala dela.

Zergatik?
Kontrakultura, herri kultura, pop kultura… Horretan ere sekulako saltsa terminologikoa dago. Theodore Roszak historialariak zabaldutako hitza da kontrakultura, eta, nire ustez, badu bere pisu zientifikoa ere. Nik uste dut 60ko hamarkadan hasi eta ia-ia gaur arte irauten duen mugimendu hori esplikatzeko baliagarria dela hitz hori, kultura ofizialaren zutabe asko kolokan jartzen saiatu delako: genero sistema, sexuari buruzko ikuspegi itxia… Kontrakotasunaren eta intsumisioaren loraldi handi bat izan zen.

Labegerie, Ez dok Amairu eta gisakoen ostean, punk mutazioa deitzen duzunak indartu zuen etnogenesi kontrakulturala; paradoxa badirudi ere, kontra eginez indartu.
Honelako fenomeno kulturalak ikuspegi epidemiologiko batetik ikertzeko proposamena egiten dute hainbat teorialarik, mutazioen bidez indartzen eta birsortzen direlako. Egoera sozial gogor bat egokitu zen 80ko hamarkadaren hasieran, eta orduan musikari punk bilakatzea zegokion, eta punk bilakatu zen. Ez dok Amairuren ondoren, hasieran, kantautoreak, Pako Aristik esan zuen moduan, «txanpinoiak» bezala ugaldu ziren. Baina horrekin batera, folk taldeak ere agertu ziren, eta baita rock sinfonikoa edo rock progresiboa egiten zutenak ere. Egia da talde gehienak —Itoiz izan zen salbuespen nagusia— ibilbide laburrekoak direla, baina oso fenomeno interesgarria dira, oso gutxi ikertua. Instituzionalizazioak ere izan zuen beharbada zerikusirik horrekin. Elena Lopez Agirrek dioenez, 1983an euskal musikako oso disko gutxi argitaratu ziren. Urte haietan Espainiako kultura alternatiboan CTari buruz hitz egiten zen, Trantsizioaren Kulturaz, eta horrek ere izan zuen oihartzunik eta eraginik hemen. Baina gero agertu ziren Hertzainak eta denak jarri zituzten dantzan.

Punk taldeekin batera izan zen besterik ere, pop musika gisa ezagutzen denetik gertuagokoa…
Bai. Hemen egon da musika hori, eta egon da, gainera, mainstream moduko bat, baina zentzu onean. Pop hori beti mantendu zen. Itoiz oso indartsu zegoen urte horietan. Arrakasta betean zela desegin ziren, nahi izan zutenean. Jotakiek ere indarra izan zuen garai hartan, eta Fran Iturbe, Jotakien ibili eta gero, Bide Ertzean taldearekin aritu izan da… Eta Ruper Ordorikak ere hor kokatu du bere ibilbidea neurri batean, batzuetan folkiago, besteetan rockeroago… Eta Hertzainak taldekoek ere popera jo zuten neurri handi batean…

“Etnogenesi kulturalaren agente izan den mugimendu sozial zabal eta plural horren egoerak gaur egungo egoera islatzen du”

Gizarte aldaketa prozesu horrek guztiak «kemena eta bultzada» galdu ditu azken urteetan, tesiaren sarreran diozunez, eta baita pop musikak harekin zuen harremanak ere.
Bitxia bada ere, egoera ekonomiko anker hori —industria pikutara doa eta lana betiko izateko ustea galtzen da— gainditu zenean, egoera ekonomikoa aldatu eta lana sortzen hasi zenean —pop musika bera ere lanpostuak sortzen hasi zen—, eta azken 20 urteetan bizi izan dugun kontsumismoaren eztandan sartu ginenean, mundu osoko pop musikan eztanda hedonista bat gertatu zen. Egia da hip hopak mantentzen duela bestelako jarrera bat, afroamerikarren artean behintzat, zentzu kontrakultural bat, baina hip hopa ere gangsta-rap bilakatzen da askotan… Oro har, pop musika diskotekako musikarekin, technoarekin eta housearekin nahasten da… Azalean berniz edo margo kapa borroka edo kontrakultural bat baldin badu ere, musika ospatze hedonista bat bilakatzen da. Hitz egiten da krisiari buruz, gizarte gaiei buruz, baina funtsean azpitik dagoena hedonismoa da. Munduan zehar rave kultura zabaldu zenean, hemen txosna kultura zabaldu zen. Badira fenomeno indartsu batzuk, hala nola Bidehuts zigiluarena adibidez, baina oro har hor galtzen da nik irekiera sinbolikoa deitzen dudana. Musikak berriro ere islatzen du, nire ustez, gizartean gertatzen dena. Etnogenesi kulturalaren agente izan den mugimendu sozial zabal eta plural horren egoerak gaur egungo egoera islatzen du.

Gizartearen egoera eta aldaketa sozialak islatzeaz gain, pop musikak batzuetan egoera horretan «performatu» ere egin duela diozu, «aurreikusi, erraztu, bideratu, moldatu…».
Musikak marko estetiko eta kultural bat sortzen du, baina bizitzeko marko bat ere bai, egoteko, izateko eta identitate kolektiboa eratzeko marko bat. Horregatik, batzuetan ez dago argi esaterik pop musikak hemen gertatu diren aldaketa sozial batzuk islatu egin dituen edo performatu.

Jon Juaristiren «Nuestros padres mintieron» esaldia («Gure gurasoek gezurra esan zuten») gezurtatu egiten duzu; zuk diozu: «gure gurasoei harrotu gintzaizkien, horixe da dena».
Nik uste dut Jon Juaristik dioena gezur biribila dela. Hemen gertatutakoa belaunaldi kontu bat zen, eta gazte jendearen mugimendu bat zenez izan zen izan zen bezalakoa: telurikoa, milenarista, irrazionala ere bai neurri batean… gaztaroaren ezaugarri guztiekin.