Jon Gurrutxagak Arima Beltzablues&rock taldean eman zituen bere ibilbideko lehen pausoak, bateria jotzen eta abesten. Ondoren, UEK hirukotea osatu zuen Keu Agirretxea eta Mikel Arakistainekin. Luze gabe, Andrakan pop-folk taldearen lehen lana grabatu eta zuzenean defendatu zuen. 2010ean Jon & Sugramas jarri zuen martxan zeinean abeslari esparrura itzuli zen, eta azken urteetan bakarkako bidea egiten ari da.