Nola erabili Badok musika entzuteko

 

11.000-tik gora kantu entzungai

BADOK-ek apustua egin du musika erabiltzaileen belarrietara eramateko. Hori lortzeko, streaming bidezko musika iturri ezberdinak baliatzen ditu BADOK-ek.  Plataforma digital garrantzitsuenetan dagoen euskarazko musika ekartzen dugu BADOK-era, entzuleak goza dezan eta, nahi badu, elkar banatu dezan. Kontuan hartu behar da BADOK berriaren garapena nahiko berritzailea dela, eta ondorioz hasieran proba garaian izango dela. Player edo erreproduzitzailearen funtzionamendua ahalik eta egokiena izan dadin, BADOK-ek Chrome nabigatzailea erabiltzea eta Deezer plataforman kontu bat (doan) izatea gomendatzen du.

BADOK-ek honako plataformak erabiltzen ditu:  Youtube, Bandcamp, SounCloud, Deezer eta Spotify. Bakoitzak bere berezitasunak ditu:

youtubeYoutube interneten bidez bideo eta audio digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da, Google-k sortua.  Erabat doakoa da eta zerbitzuan konturik izan gabe erabil daiteke bideoak ikusi, audioak entzun eta elkar banatzeko. Google-n kontu bat izanez gero, erabiltzaileak aukera gehiago ditu Youtuben: kanal bat ireki, zerrendak osatu, eta abar. BADOK-ek musikarien eta diskoetxeen kanalak erabiltzen ditu musikaren iturri gisa. Youtube-tik datorren musika zuzenean sartzen da BADOK-en. Bideoa bada automatokiko leiho bat ireki eta ikusten da.

imagesBandcamp artistek euren musika entzungai eta salgai jartzeko plataforma bat da. Bandcamp-era artistek beraiek igotzen dute musika. Bertan entzugai dagoen musika entzutea erabat doakoa da eta entzuteko ez da konturik behar. Bandcamp-etik datorren musika zuzenean sartu eta entzun daiteke BADOK-en.

soundcloudSoundCloud soinuak argitaratu eta elkar banatzeko plataforma bat da. Zenbait musikarik euren musika ezagutarazteko eta horren inguruan komunitate bat sortzeko erabiltzen dute. Musika entzuteko ez da behar konturik irekitzea. SoundCloud-en dagoen musika zuzenean entzun daiteke BADOK-en.

deezerDeezer streaming bidez musika erreproduzitzeko plataforma da. 30 milioi kantuko katalogo bat eskaintzen du. Mugarik gabe entzuteko, kontu bat ireki behar da Deezer-en. Doako kontu batekin katalogo osoa entzun daiteke. Kontu bat irekitzea Deezer-en erraza da, besteak beste, Facebook-en bidez ireki daiteke. Deezer-ek eskaintzen duen musika entzun daiteke trabarik gabe BADOK-en (konputagailuan), Deezer-en kontu bat izanez gero.

spotify-bSpotify streming bidez musika erreproduzitzeko aplikazio bat da. Aplikazio bat denez, deskargatu eta insatalatu behar da ordenagailuan edo telefonoan edo tabletean. Dena den, ordenagailurako web bertsio bat eskaintzen du, aplikazioa deskargatu gabe. Spotify-k miloika kantuko katalogoko musika doan entzun daiteke, baina horretarako beharrezkoa da kontu bat izatea plataforman. BADOK-en Spotify-ren musika entzun daiteke, plataforman kontu bat izanez gero, baina erabilera ez da erabat zuzena (ikusi erreproduzitzailearen erabilera).

Laburbilduz, BADOK-en aukera eta eskaintza guztiak baliatzeko komeni da doako kontu bat izatea Deezer eta Spotify plataformetan.

Nola erabili BADOK-en erreproduzitzaile edo playerra

BADOK-ek player bat erakusten du orrialdearen behekaldean. Ohartarazi behar da tresna hau nahiko berritzailea denez beta bertsioan dagoela eta entzuleen erabileraren arabera doituz eta hobetuz joan beharko dela. Kasu batzuetan segundu batzuk itxoin egin behar dira kantua entzuten hasi arte. Hona hemen aholku batzuk BADOK-en playerra erabiltzeko.

 

azken kantuak

  

   Play botoiak martxan jartzen du kantua.

   + botoiak pilatu egiten du kantua entzuteko zerrendan.

 

Nola erabili BADOK mugikorrean

la fotoBADOK ataria kontsultatu daiteke telefono mugikorretan eta tabletetan nabigatzailearen bidez, badok.info helbidean. Bi euskarri hauetan, responsive diseinuaren bidez egokitutako bertsio bat eskainiko da. Dena den, BADOK-en erabilera telefono mugikorretan eta tabletan ordenagailuan baino mugatuagoa da. Musika iturriaren arabera portaera ezberdina da. Bandcamp eta SounCloud plataformetatik datorren musikaren kasuan, kantu edo disko baten ondoan dagoen play botoia ikutzean beheko playerrean kargatzen da eta playerreko play botoian sakatu behar da entzunaldia abiatzeko. Iturria Youtube bada, bideo lehio bat irekitzen da eta bertako play botoian ikutu egin behar da kantua abiarazteko.

Deezer eta Spotify plataformetatik datorren musika entzun ahal izateko, telefonoan edo tabletan Deezer eta Spotifyren aplikazioa eduki behar da (kontu bat eskatzen dute aktibatzeko). Aplikazio hauek doan deskargatu daitezke (Apple-ren App Store edo Google Play-n). Beraz, Deezer eta Spotifyren iturria duten kantuen kasuan, diskoaren ondoko play botoia ikutzean aplikazioen logotipoa azalduko da BADOK-en playerrean. Aplikazioaren lotgoaren gainean ikutuz  aplikazioa irekiko da eta bertan entzun ahal izango da aukeratutako musika.