Badok » Lander Muñagorri

Trapa ere euskaraz egin dadin
Euskaraz kantatzen duten musikari ia denek erantzun behar izan diote uneren batean galdera honi: «Zergatik kantatzen duzu euskaraz?». Ohikoa baita hizkuntza hautu hori egiten denean horren inguruko azalpenak eskatzea sortzaileari. Atzo halakorik ez zuten erantzun beharrik izan Alex Sardui, Rafa Rueda eta Maria Rivero musikariek, baina hizkuntza hautuaren inguruko gogoetak izan zituzten hizpide Euskaraldiak antolatutako mahai inguruan: Musikariak euskaraz kantatzearen erabakiaz mintzo.

Alex Sardui, Rafa Rueda, Leire Palacios moderatzailea eta Maria Rivero. (Jon Urbe / Foku)

Hasteko eta behin, euskaraz kantatzearen zergatia eskatzeari buruzko hausnarketa egin zuen Ruedak: «Berlinen ziurrenik ez ligukete galdetuko zergatik kantatzen dugun euskaraz. Herri moduan oso barneratuta daukagu konplexu hori, hainbat urtez baztertuak izan baikara, eta, horren eraginez, normaltzat hartzen ditugu galdera batzuk». Horregatik, zehaztu zuen arazoa galdera egiten duenak daukala, eta ez hautu hori egiten duen sortzaileak. Riverok, hariari eutsiz, aipatu zuen euskaraz kantatzen duten musikariak ertzetik aritzen direla, eta ez dutela kantatzen beste hizkuntza batzuek eskaintzen duten erdigune hegemonikotik: «Erdigunean dagoenari ez diote galdetuko zergatik kantatzen duen modu batera, baina guri bai, aukera baitaukagu hizkuntza hegemoniko batean aritzeko». Galdera bakar batekin gauza asko galdetzen baitira.

Euskaraz kantatzeagatik kontuak eskatu ala ez, musikariek hizkuntza hautua egin egiten dute. Aukeraketa horrek, ordea, ikuspegi ezberdina izan zezakeen iraganean eta gaur egun. Ruedak hala esan zuen: «Sasoi batean euskaraz kantatzeak bazuen talde baten babesa; ikuspegi hori ez dut ikusten gaur egun, orain sakabanatuta gaudela uste dut». Ildo horretan sakondu zuen Riverok: «Nik hizkuntza hautua egin nuenean, herriari begira egin nuen, eta egun ez dut ikusten horrela egiten denik; hizkuntza hautua egiten da norberak bere buruari galdetuz zer kantatu nahi duen». Eta, horrela, askok hiru hizkuntzatan dauzkate diskoak.

Maria Rivero: “Nik hizkuntza hautua egin nuenean, herriari begira egin nuen, eta egun ez dut ikusten horrela egiten denik”

Baina zer funtziorekin egiten da hautu hori? Ikuspegi funtzional batetik, musikari batek profesionalizatzeko bidea hartu nahi duenean bi abiadura izan ditzakeela uste du Ruedak. Batetik legoke luze gaberako egiten den hautua: Euskal Herritik kanpoko merkatura salto egin nahi bada, gazteleraz kantatu eta Espainian entzun daitezke doinu horiek. Eta horrek luze gabe etekinak sor ditzake. Bestetik legoke luzera begirakoa, eta kasu hori euskarari estu lotuta legoke, etekinak iritsiko badira, geroago iritsi baitaitezke. Euskaraz aritzen diren taldeek beste merkatuetarako sarbide mugatuagoa baitaukate. «Zergatik behar dute bat-batekotasun hori? Ekonomikoki ez delako jasangarria apustuak luzera begira egitea». Hau da, euskaraz aritzea. Beraz, profesionalizatu nahi duen musikari batek luze gabe etekinak nahiko balitu, beste hizkuntza batera joko luke. Eta kasurik onenean euskaraz egingo luke bere kantutegiaren zati bat.

Presentzia bermatu

Euskarazko musikak behar duen ikusgarritasunean bat egin zuten hiru musikariek. Riverok hala aipatu zuen: «Euskara kanpoan entzungo bada, indarra behar dugu; eta hemen euskarazko ekoizpena ez bada erdigunean jartzen, kanpora ateratzea zailagoa izango da. Horretarako, politikak behar dira». Mahai gainean jarri zuten euskarazko kantuen presentzia bermatzeko kuotak ezartzearen ideia, eta hedabideetan zein supermerkatu handietako hari musikalean euskarazko doinuak egotearen garrantziaz hala zioen Sarduik: «Errepikapenaren errepikapenez, jendeak euskarazko kantuak ezagutu ditzake, eta talde asko ezagutarazteko aukera eman dezake horrek». Berekin dakartzan ondorioekin: belaunaldi berrientzako euskaraz arituko diren erreferentzialtasunak sortzea.Eta erreferentzialtasunik ezean, gerta daiteke belaunaldi berriek pentsatzea ezinezkoa dela trapa euskaraz egitea. Ruedak ikusi du hori ikastetxe askotan: «1980ko hamarkada inguruan esaten zenean ezin zela heavya euskaraz egin, bada, orduko antzeko fenomeno bat ikusten dut gaurko gazteen artean. Ez dute onartzen trapa euskaraz egin daitekeenik, nahiz eta egon badagoen». Egoera horri aurre egiteko euskaraz egiten den ekoizpena zabaltzeko kultura politikak egin behar direla azaldu zuen. Eta hor kuoten gaiak bere garrantzia izan dezakeela zioen.

Rafa Rueda: “Gaurko gazteek ez dute onartzen trapa euskaraz egin daitekeenik, nahiz eta egon badagoen”

«Inork planteatzen du euskarak ez duela laguntzarik behar? Argi dago hizkuntza gutxitu bat garela, eta normalizaziora iristeko babesa behar dugula», Ruedaren arabera. Izan ere, euskaraz kantatzeak errentagarritasun ekonomikorik izango ez badu, nekezagoa izan daiteke halako hautuak egitea. Sarduik aipatu zituen musikariek ordaindu behar dituzten zerga eta kuota guztiak. «Ez dago laguntzarik, kultura ez delako aintzat hartzen. Musika klasikoan badauzkate euren soldatak, baina guk gure enpresak sortu behar ditugu, zergak ordaindu, %21eko BEZa ordaindu… Ez daukagu babesik». Eta errentagarritasunik gabe, eta hedapenik gabe, jarraitutasuna are zailagoa izan daiteke.

“Egun, diskoetxeak, diskoetxe bezala, desagertu egin dira”
Hiru hamarkada pasa eman ditu Anjel Valdesek (Bilbo, 1958) musikagintzari lotuta. Perkusio latinoa jotzen hasi zen Mirotz taldean lehenbizi, M-ak taldean ostera, eta, Karibeko musikarako zaletasunak bultzatuta, Sonora Candelan, Sonora Cariben eta Tumbaiton ere aritu zen. Bere jardun nagusia, ordea, musika industriaren barrukoa izan da, ekoizle gisa. IZ diskoetxean hasi zen; Esan Ozenkiren sortzaile izan zen, eta, 1994az geroztik, Elkar diskoetxeko arduradun aritu da. Urtarrilean hartu berri du erretiroa.

Anjel Valdesek 30 urte eman ditu diskogintzan lanean. (Marisol Ramirez / Foku)

Anjel Valdes izena entzutean zaila da musikatik bereiztea. Horrela sentitzen duzu zuk ere?

Hori egokitu zait, bizitzan beste gauza bat egokitu ahal zitzaidan moduan. Nire ofizioa musika industriarekin lotuta egon da, eta historikoki zaila izan da artea eta industria nahastea. Olioa eta ura bezala dira. Uste dut musikariak adeitasunez tratatu behar direla, orekak bilatu behar direla, eta beste aldean dagoenaren larruan jartzen jakin behar dela.

Euskal musikagintzan garrantzitsuak izan diren hiru diskoetxetan jardun duzu. Nola begiratzen diozu iraganari?

Nire bizitzako pribilegioa izan da hori. Katalogo garrantzitsuekin lan egin dut, eta kantari garrantzitsuekin. Lan bakoitza kate bateko katebegi bat bezala izan da, eta saiatu izan naiz katebegi berriak gehitzen. Hala izan zen Elkarren aritu nintzenean, baita Esan Ozenkin edo IZn.

Disko asko zure eskuetatik igaro da. Historiaren parte izan direla ikusita, nola begiratzen duzu atzera?

Horiek ekoizten ari zarenean, ez dakizu zer ekarriko duen, denborak esaten dizu disko bakoitza non geratuko den. Prozesu horretan hondar ale bat besterik ez naiz izan, ekoizpen batean jende askok hartzen baitu parte. Tira, batez ere taldeak. Baina ni ekoizpenean aritu naizenean, lan egin izan dut katalogoaren ideiarekin, inportanteena ez baita disko bat, baizik eta horren ondoren beste bat egin ahal izatea bide beretik. Disko batek badauka istorio bat kontatzeko, baina katalogoek ere badute eurena.

Diskoren baten grabazioan sentitu duzu disko horrek bere arrastoa edo lorratza utziko zuela?

Hori ez dut inoiz pentsatu, baina izaten duzu intuizioa grabaketa batean zerbait berezia dagoela. Gogoratzen dut, esaterako, Negu Gorriak-en lehen urratsetan, han geundenok jabetzen ginela horretaz. Ez egiten zutenarekin bakarrik, baizik egiteko moduarekin ere bai. Hori erakutsi zuten Esan Ozenki sortu zenean: badaude hor mezu batzuk musikalak soilik ez direnak, jarrera batean ikusten direnak. Musikarien jarrera hori, hain zuzen, egiten duten musika bezain garrantzitsua da. Izan dira disko inportante gehiago ere: orkestrarekin egindako lehen disko hura, Benito Lertxundirekin grabatutakoa. Grabaketan zaudela hunkitzen zarenean ere, zerbait handia izaten da. Hori gertatu izan zait Ruper Ordorikaren grabaketa batzuekin, adibidez.

Esan Ozenkiren sorreran parte hartu zenuen 1991n; autoekoizpenean oinarritutako diskoetxea zen hura. Etorkizunean etorriko zen horren aitzindaria izan zen?

Denborarekin ikusi dut eredugarria izan dela jende askorentzat, eta pozten naiz. Badago lege bat hala dioena: «Ez utzi inoren eskuetan zuk egin dezakezuna». Nik ulertzen dut talde gazteek zergatik egiten duten hori. Lortu behar dugu sarean presentzia izatea, eta horretarako ondo dago lagun batekin gitarra hartu eta kantuak grabatzea. Baina hedapenaren kontua da konplikatua.

Esan Ozenkin biak hartzen ziren kontuan: autoekoizpena eta komunikazioa.

Hori da. Orain zaila da hori, beste garai batean baikaude, baina orduan diskoetxea aglutinatzailea izan zen, eta jende pila bat batu zen proiektuaren inguruan.

Zergatik erabaki zenuten garai hartan gisa horretako diskoetxe bat sortzea?

Ni orduan IZn nengoen, eta Kaki [Arkarazo] zen bertako teknikaria. Kortatu desegin ostean, Negu Gorriak oso modu sekretuan sortu zen, eta lehen diskoa grabatu zutenean hasi ziren negoziatzen batekin eta bestearekin, norekin argitaratu erabakitzeko. Azkenean, Oihukarekin atera zuten, baina ikusi zuten beste modu batean antolatu nahi zutela. Zerbait berria, musikariaren aldekoagoa.

Sortu eta hiru urtera utzi zenuen Esan Ozenki. Zergatik?

Uste dut nire garaia amaitu zela bertan. 1991tik 1994ra Zarautzen [Gipuzkoa] geunden, ni han bizi bainintzen. Baina diskoetxeak egitura handiagoa zeukan, hor baitzegoen Bertso Hop Irunen [Gipuzkoa], Ferminen [Muguruza] denda. Joera izan zen egitura dena leku berean jartzea: diskoetxea, denda, banaketa. Dena Irunera eramatea erabaki zen. Niretzat ez zen erosoa egunero Zarauztik hara joatea, eta uztea erabaki nuen. Bestalde, Esan Ozenkiren katalogoa musika gogorrarena zen, eta folklorean lan egitea nuen buruan.

Hori Elkarren topatu zenuen?

Erruz topatu nuen, bai. Folklorearen mundua niretzat aberasgarriena izan da musikalki, gure iragana ezagutzeko modu bat baita. Aurrera egin behar duzu, baina ezin duzu galdu jatorria; nora zoazen jakiteko atzera begira egon behar duzu. Nik uste kulturak aurrera egiten duela atzean dauzkan sustraiak begi bistan dituenean. Hori guztia Elkarreko katalogoak ahalbidetu dit.

Elkarren ikusi duzu musikaren industria nola aldatu zen goitik behera Interneten agerraldiarekin. Nola bizi izan zenuen?

Gai horretan ez geunden bakarrik, diskoetxe guztiek arazo bera izan baikenuen. Pentsatzen genuen legez kanpoko kopien arazoa zela guztia, eta asko kosta zitzaigun erabaki batzuk hartzea.

Zer erabaki?

Etxe osoari buelta eman eta hutsetik hastea bezala izan zen, ordura arte pentsatu zenuen guztiak ez baitzuen balio. Baina niri gehiago interesatu zaizkit iraunkorrak izan diren gauzak. Formatua aldatu da kaleratzeko garaian, baina, formatua edozein dela ere, grabaketa bat beti izan da garrantzitsua. Lehen, orain eta etorkizunean ere hala izango da. Orduan, jarraitu dugu kalitatezko ekoizpenak egiten, baina, horrekin batera, katalogo guztia berriz kokatu behar izan dugu, sare digitalean ikusgarri egon zedin.

2000ko hamarkadaren hasieran, legez kanpoko kopiak deabruaren pare ziren, baina orain diskoetxe guztiek jartzen dituzte euren diskoak eskuragarri.

[Kar-kar]. Nola aldatu diren gauzak! Dena den, ni ez naiz askorik fidatzen mundu horretaz, eta uste dut errazegi uzten ditugula gure bizitza eta gure sekretuak ordenagailuaren barruan, arinegi ematen ditugu gure datuak. Baita musikan ere. Zuk Spotifyn klik egin, eta entzuten duzunean Elkarreko kantu bat, diskoetxeak 0,0015 euro jasotzen du. Hori artistarekin erdi bana eginez gero, entzuten den abesti bakoitzeko artistak 0,0006 euro jasotzen du. Zenbat klik behar dituzu euro bat egiteko? Ezinezkoa da negozioa hor.

Hori ikusita, diskoetxea zertan geratu da?

Gaur egun, diskoetxeak, diskoetxe bezala, desagertu egin dira. Batzuen sostengua zuzenekoen kudeaketa izan da, baina nik uste diskoetxeen etorkizunak asko izango duela katalogoen kudeaketatik. Euren funts propioak kudeatzetik, hain zuzen. Musikariak, bestalde, bere musikaren alde egin behar du, eta bere modua bilatu beharko du horretarako. Baina horrek guztiak etorkizunean izan dezakeen arriskua bada katalogorik ez sortzea, inongo argitaletxek ez izatea batasun hori. Gaur egiten dena nola batu ahal izango da hogei urte barru?

Hori da etorkizuneko erronka?

Bai. Euskal Herrian momentu honetan egiten diren erregistroak duela 100 urte egiten zirenak bezain garrantzitsuak dira, eta erregistroak batu eta prest edukitzea garrantzitsua da.

Koronabirusak eragin duen osasun krisiak sektore ugari astindu ditu. Nola eragin dio egoera honek musika industriari?

Nik ditudan datuen arabera, salmenta digitalak ez dira asko handitu. Nik uste geldialdi batean dagoela, beste sektore askotan bezala. Musika industriak bilatuko du bere bidea. Nola izango den? Ez dakigu, baina zalantzarik ez daukat aurrera egingo duela.

Musika industria eta musikariak ura eta olioa bezala direla esan duzu hasieran. Zu bi aldeetan egon zara, ordea…

Niretzat abantaila izan zen hori, ekoizpenean hasi aurretik musika jotzen bainuen, eta horrek ahalbidetu zidan hobeto ulertzea beste aldean zegoenaren kezka. Nik txikitan kantari izan nahi nuen, baina kantari oso txarra naiz. Bizitzak aukera eman dit, ordea, abeslariengandik gertu egoteko.

Zenbait estilotako taldeetan aritu zara: folka, rocka eta saltsa.

Bai, saiatu izan naiz egokitzen eta eskura nituen aukerak aprobetxatzen. Perkusio latinoa hobeto konbinatzen da musika latinoarekin, saltsarekin edo antzeko beste estilo batzuekin, baina eskura izan dudanarekin egokitu naiz. Hainbat talderen diskoetan parte hartu izan dut: Negu Gorriak-ekin, Kaxianorekin, Oskorrirekin, Txomin Artolarekin, Tapiarekin, Gozategirekin…

Tira, esan daiteke estilo ugaritako musikariekin ondo egokitu zarela…

Garai hartan Euskal Herrian ez zegoen perkusio latinoa jotzen zuen musikari askorik, eta orduan behar zuenak deitzen ninduen eurekin jotzera.

M-aken aritu zinen, gaur egun askok miresten duten taldea; baina bere garaian ez zuen halako oihartzunik izan.

Bai, tira. Kakiren proiektua izan zen hori. Oso lagunak egin ginen, eta ondo moldatu ginen taldean. Ideiak eta kantak harenak ziren, baina nik oso ondo pasatzen nuen. Egun guztia musikaren bueltan ematen genuen: musikan jarraitu ahal izateko egiten genuen lan. Momentu horretan ez duzu uste zerbait sortzen ari zarenik;, ahal bezainbeste gozatzen saiatzen zara. Gure erronka ondo jotzea zen beti, ideiak sortzea, eta kontzertuak eskaintzea. Polita izan zen, baina ekoizten hasi nintzenean erabaki nuen taldeetan ez jotzea gehiago. Ez zen atsegina mahaiaren bi aldeetan egotea.

Ura eta olioa izatea, ala?

Hori da. Edo ura edo olioa, baina biak batera izatea zaila izaten da, eta erabaki nuen profesionalki ez aritzea taldeetan eta, era berean, ekoizpenean aritzea.

Ruper Ordorikaren 23 neguak
Gabonetako otorduak nola, Ruper Ordorika-ren kontzertua ezinbestekoa da Bilboko Kafe Antzokiaren egitarauan. Gabonetako ezinbesteko beste saio bat da ikusle askorentzat, eta hala da Ordorikarentzat berarentzat ere. Larunbatean 23 urte bete zituen aretoak, eta urtero egin du han emanaldiren bat; bere ibilbidean grabatu dituen bi zuzeneko diskoak ere bertako kontzertuetatik atera dira. Etxean bezala aritzen den seinale. Joan den asteburuan ere ez zion hutsik egin zitari, eta bi kontzertu eman zituen asteburuan —larunbatean bat eta igandean bestea—, bere egungo taldekideekin batera. Grabatu egin zituen emanaldi horiek, eta bere ibilbideko zuzeneko hirugarren diskoa izango denaren oinarri izango dira. Etxean eta etxekoentzat egindako emanalditik aterako da haren hurrengo lana.

Ruper Ordorikak hirugarren zuzeneko diskoa grabatu zuen Kafe Antzokian. (Monika del Valle / Foku)

Ikusleek bazekiten hori, eta, horregatik, urteroko saioa letra gorriz zuten idatzia egutegian. Goraino bete zen Kafe Antzokia bi kontzertuetan, baina larunbateko betekadarik ez zen izan igandean. Bere ibilbide luzeari errepasoa egin zion, eta garai ezberdinetako kantuak jo zituen. Igandean bi orduko emanaldia egin zuen, eta denbora tarte horretan 24 kantu interpretatu zituen. Betiko kantuak berriagoekin tartekatuta, egonkortuta daukan egungo taldearen lekukotza utziko du disko berriak. Arkaitz Miner, Lutxo Neira eta Hasier Oleaga-rekin osatua du taldea Ordorikak, baina grabaziorako David Soler musikari katalanaren laguntza ere izan zuten asteburuko emanaldietan —aurreko zuzeneko diskoan ere parte hartu zuen—.

Doinu klasikoekin abiatu zuen igandeko emanaldia. “Herdoiarena”, “Martin Larralde” eta “Hemen nago” kantuak bata bestearen atzetik iritsi ziren, eta, abesti horiekin, ikusleak berehala kontzertuan barneratu zituen Ordorikak. Doinu berriagoak iritsi ziren ondoren: “Esan gabeko arrazoia” eta “Zerutik gertu ez da ondo egoten”. Kantu berriagoak izanagatik ere, apurka betiko kantu bilakatzen ari diren itxura eman zuten. Ordorikaren taldeak halako batasun bat ematen baitie kantu denei, eta abeslariaren ahotsean aire hori are gehiago nabarmentzen baita.

Baina musikak besteko garrantzia dute hitzek, eta bizipozaren aldeko alegoriarekin jarraitu zuen kontzertua, “Hargiñenean” abestiarekin, honela kantatuz: «Kantu bat goiz berriarendako/ Kantu bat bizipozaren alde/ Esaidazue, non ninteke hobeki?/ Hemen jo dezaket neure musika ozenki». Gozamen horren ifrentzua iritsi zen ondoren, “Belauniko”-rekin: «Gizon bat bakarrik/ Jendetzaren erdian/ Gizon hura/ Belauniko eta negar batean». Eta ikusleekin batera kantatu zuen ondoren Ordorikak Ene begiekklasikoa: «Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua/ Lekua besterik ez izan, hurrin deritzan aberrian».

Kontzertua lehen zatiaren erdialdera iritsi zen horrela, eta azken hamarkadan argitaratutako diskoetako kantu ugari jo zituen taldeak: “Zure etxera noa”, “Ahots urrunak”, “Lera zakurren balada”, “Beltzarana”, “Argia”, “Hamar negu” eta “Nirekin geratu”. Ikusleen artetik lehen oihuak ere entzun ziren: «Aupa Ruper!», «Eskerrik asko, Ruper!». «Milesker» batekin erantzun zuen Ordorikak, eta Hiru Truku-ren “Zazpi nobio” jo zuen jarraian. Lehen atsedenaldia hartu aurretik, “Bizitza eder denean” kantagarria eta “Zaindu maite duzun hori” kantatu zituen, jendearekin batera.

Labexomorrorik ez
Txaloak eta beste kantu bat jotzeko eskaerak aldarri bihurtu ziren musikariak atseden hartzera joan zirenean. Itzuliko zirela bazekien jendeak, ordea. “Hiriak” ederra, “Ez da posible” kantagarria eta “Egia da” dantzagarria izan ziren lehen bisak. Berriz ere atseden hartzera, eta berriz ere txalo zaparrada. Baina Kafe Antzokian, etxean, ezin zuen Ordorikak “Berandu dabiltza” kantatu gabe joan. Hala eskatu zion bederen entzule batek, «beste bat!» oihuak ozen entzuten baldin baziren ere. Irribarretsu itzuli zen Ordorika taula gainera, eta kasu egin zion entzule hari, baina aurretik “Fas fatum” jo zuen. Amaiera usaintzen zen, eta, azken urteetan ohiko bihurtu den gisara, “Labexomorro” joko zuela pentsatu zuten askok. Eta errituala beteko zela pentsatuz, beste norbaitek ere hala eskatu zion. Baina oraingoan jaramonik ez: Bob Marleyren “Redemption Song” euskaratuta kantatu zuen trukean.

Kontzertu amaierako txalo zaparradari burua makur eta esker ona adieraziz eutsi zion oñatiarrak. Gitarra lurrean bermatuta eta bi eskuak bertan jarriak zituela. Gustura zegoen, eta emandako kontzertu goxoarekin gertuko disko bat, etxekoa, argitaratuko den irudipenarekin atera ziren ikusleak Kafe Antzokitik. Hurrengo urtean Gabonak gerturatzen hasten direnean, berriz errepikatuko da errituala, baina, hala ere, badaezpada, Ordorikak honela esan zien Kafe Antzokiko arduradunei: «Trikitilariek esaten zuten moduan, deitu bueltan».

Berlin pixka bat Bilbon
Fermin Muguruzak berak onartua du The Suicide of Western Culture bikotearekin argitaratutako B-Map 1917 + 100 diskoa mugarri bat izan dela. Pisu handikoa dela bere ibilbide luzean. Soinu gogorretara itzuli da diskoarekin, Dut hirukoarekin Ireki ateak lana argitaratu eta hogei urtera. Baina azken lanean soinu elektroniko eta industrialera jo du, orain arte landu gabeko bide batera. «Zaila ere izan daiteke jarraitzen nauten batzuentzat», onartu zuen egunkari honi eskainitako elkarrizketan. Eta disko hori jende aurrean aurkeztearen erronka eduki zuen estreinakoz, ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian. Atzo Gasteizko Jimmy Jazz aretoko taulara igo zen, eta Irungo musikariak beste sei emanaldi dauzka aurretik.

Fermin Muguruzak ‘B-Map 1917+100′ diskoa aurkeztu zuen Bilbon. (Marisol Ramirez / Foku)

Erronka zaila zuen aurrez-aurre, eta Bilbon begi bistan geratu zen, Muguruzak berak onartu bezala, diskoa zaila egin zaiela haren ibilbidearen jarraitzaile diren askori. Ez ziren sarrerak agortu, baina, hala ere, 400 ikusle inguru bildu ziren lehen emanaldira. Eta ikusleek izan zezaketen zailtasun hori ere agerian geratu zen kontzertua hasi eta berehala, abestiak bata bestearen atzetik joan baitziren, eta harrera epela lortu zuten. Amaieran berotu zen giroa ikusle eta musikarien artean, ordurako kontzertua amaitzen ari zela. Denera ordu eta erdi inguruko emanaldia egin zuten.

Kontzertuko lehen hiru abestiak The Suicide of Western Culture (TSOWC) kataluniarren eskutik iritsi ziren. Miguel Unamuno bilbotar idazleak eta Jose Millan-Astray militar frankistak Salamancako (Espainia) unibertsitatean izan zuten eztabaida ekarri zuten gogora agertokiaren atzean zegoen pantailako irudiek. «Gora heriotza, hil dadila adimena!» hitzak azaldu ziren pantailan behin eta berriz, Unamunoren eta Millan-Astrayren argazkiak tartekatuz. TSOWCek aurrera egin zuen beste bi abestirekin, baina lehen doinu horiekin batera garbi geratu zen kontzertuan garrantzi berezia izango zuela agertokiaren atzeko aldean zegoen pantaila hark.

Muguruza atera zen ostera taulara, eta atzetik Karlos Osinaga Txap iritsi zen, gitarra soinean zuela. Haren gitarren ekarpenak beste osotasun bat eskaini zien doinu elektronikoei. “Barcelona – Sant Andreu” kantua izan zen lehen kolpea, eta agertokiko pantailan abesti horrentzako propio egindako bideoa proiektatu zuten. Muguruzak bideo bat egina dauka B-Map 1917 + 100 diskoko kantu bakoitzarentzat, eta Youtubeko bere kanalean daude ikusgai. Bada, bideo horiek denak azaldu ziren pantailan, diskoko abesti guztiak interpretatu baitzituzten taularen gainean.

Hasierako abestietan, Muguruza bera lotuta bezala azaldu zen taula gainean, eta horrela joan ziren diskoko abesti indartsu ugari: “Belfast – Zuhaitzak”, “Belgrad – Hiri zuria” edo “Buenos Aires – Gernika Jai Alai“. Baina musikari eta ikusleen arteko lotura atzera begirako abesti batekin iritsi zen. «Nostalgia ez zait gustatzen, baina adina izateak hori dauka», azaldu zuen. Gogora ekarri zuen Negu Gorriak taldearen Borreroak baditu milaka aurpegi diskoak 25 urte bete berri dituela, eta horko kantu baten berrinterpretazio bat eman zuten. “Itxoiten” kantuarekin solteago azaldu zen musikari irundarra, eta hortik aurrera gorantz egin zuen kontzertuak. Ikusleek berarekin batera kantatu zituzten abestiaren pasarteak, eta giroa berotzen hasi zen.

“Bilbao – Manifestazioa” eta “Baton Rouge – Black is beltza” iritsi ziren gero, eta mikrofonoa eskuz aldatu zen. Joan den uztailean Badajozeko espetxean hil zen Kepa del Hoyo euskal presoaren semea igo zen taula gainera, eta kartzelako bisita batetik itzultzen ari zela idatzitako kantua abestu zuen. Bidaia horien kronika rap doinuan, hain zuzen. Erruz txalotu zuten ikusleek haren ekarpena, eta Muguruzak berriz atzera begirako kantu bat berreskuratu zuen. Oraingo honetan, Kortaturen “El estado de las cosas” izan zen, Aljeriako gudako irudiak pantailan ikusten zirela. Kontzertuaren lehen zatia amaitzeko, “Brazzaville – Egun on Kinshasa” dantzagarria iritsi zen, eta kontzertua goian utzi zuten hor.

Kepa del Hoyo kartzelan hildako presoaren seme Peruk rap bat abestu zuen. (Marisol Ramirez / Foku)

Bisetan beste bi abesti ekarri zituzten: “Zu atrapatu arte” mitikoaren bertsio industriala, eta azken diskoko “Berlin – Ulrike Meinhof” ezaguna. Doinu horiekin amaitu zen B-Map 1917 + 100 diskoaren lehen emanaldia. Epel hasi zena berotzen asmatu zuten, elektronikako kontzertu bat zaila izan zitekeen arren Muguruzaren jarraitzaile askorentzat.

Aurretik, ordea, La Furia rap abeslari nafarra igo zen taula gainera. Muguruza eta TSOWCen emanaldiaren aurreko giroa berotzeko ardura zeukan, eta baita hori egin ere. Abestien hitz zuzenek eta haren jarrerak lagunduta, ikusleek berehala egin zuten bat berekin. Feminismoaren aldarrikapenak eta patriarkatuaren aurkako kontsignak behin eta berriro errepikatu zituen. “Crisis S.A.” edo “Pena” kantuetan agerian geratu zen hori.

“Nik nire bidea egingo dut, nahiz eta egurra jaso”
Ilusioa eta indarra berreskuratuta dabil azken urteetan Iñaki Garitaonandia Gari musikaria (Legazpi, Gipuzkoa, 1963). Konfort gunetik atera da, eta hor indartuta sentitu da. Rocka konfort gune horietako bat zen harentzat, eta alboratu egin du azken diskoan: Estutu (Elkar). Talde berria ere badu, Maldanbera, eta gogotsu dago berriz ere talde batean aritzeagatik. Finean, prozesu berri batean murgilduta dabil. Astelehenean Donostiako Viktoria Eugenian zuzenean ariko da, eta publikoak bertan ikusi eta entzun ahal izango du Gariren etapa berria.

Maldanbera taldearekin grabatu du Garik ‘Estutu’ lan berria. (Aritz Loiola / Argazki Press)

Rocketik urruntzeko gogoa zenuela azaldu zenuen diskoaren aurkezpenean. Zergatik?
Bide hori nahiko jorratuta nuelako. Azken zortzi urteetan talde barik jardun dut, bikote formatuan eta gauza asko frogatuz. Azken bi diskoak ere esperimentalak izan dira. Garbi daukat dagoeneko ez naizela gustura sentitzen entsegura iritsi, anplifikadorea piztu, bolumena igo, eta zarata horretan. Ezin dut. Gero eta urrunago nago espazio horietatik, eta diskoan ere hori ageri da.

Disko honetan, kutsu barnerakoiagoetara jo duzu.
Niretzat apustu bat izan da; mugak nola gainditu, horretan aritu bainaiz. Gainera, nire konfort guneetatik aldentzen naizenean, gero eta ilusio handiagoa sentitzen dut. Konfort guneetan mugitu izan naizenean, ez da ezer pizten nire barnean. Azken urteetan ilusio hori piztea lortu dut. Ez bakarrik Gari moduan, baita beste proiektuetan ere. Konfort guneetatik aldenduta datorkit sorkuntza eta indarra.

Ez da amaiera diskoarekin, behintzat, zerikusi gutxi du disko honek.
Disko hori zoroagoa izan zen. Lan horretan, beste ideia batekin sartu nintzen estudioan, kantuak itxi gabe baitzeuden, eta estudioan bertan itxi nituen. Diskoa amaitu bezain pronto konturatu nintzen bide hori amaitu nuela, eta beste prozesu bat hasi behar nuela handik aurrera. Prozesu horren abiapuntua taldea izan zen, eta ondoren ideia bat: hurrengo diskoan kantak izango zirela protagonista. Kanta itxiak, borobilak. Orain arte prozesua alderantziz izan baita. Kanta irekiak argitaratu, eta zuzenekoetan kantuen bertsioak egin.

Alegia, kantu horien bertsioak aurretik egin dituzula orain.
Hori da. Kantuak idaztera joan, eta etxeko lan moduan egin dut. Nire bakardadeko espazio horretan probatu ditut bertsio guztiak. Kontuan izan, era berean, kantuak zuzenean probatu ahal izan ditugula Iñigo [Astiz] eta Oierrekin [Larrañaga] prestatutako Gaizki moldatzen dira ikuskizunari esker. Horrek beste ikuspegi bat ematen dizu. Badakizu kantak funtzionatzen duen, ala ez.

“Nire konfort guneetatik aldentzen naizenean, gero eta ilusio handiagoa sentitzen dut. Konfort guneetan mugitu izan naizenean, ez da ezer pizten nire barnean. Azken urteetan ilusio hori piztea lortu dut”

Abestietako hitzetan askotan zuri buruz hitz egiten duzu: «Naizena eta nintzena/ gaizki moldatzen dira». Hala da?
Bai, gaizki moldatzen dira. Nola ez? Jonek ere [Benitok] tonu ironiko batekin jokatzen du testuan, eta tonuan ikusten da kezkarik eza. Eta hori asko gustatzen zait. Diskoak, nahiz eta grabetasun puntu bat izan, ez da grabea. Baina asmoa hori zen, lortzea halako puntu bat. Maldanberarekin ere lotzen dut hori guztia. Zenbait urte infernuetan eta tontorretan ibili ondoren, maldan behera zoazen heinean, gauzak beste modu batean ikusten dira: lasaiago, kezkarik gabe.

Tontorretik jaisten ari zara orduan?
Bai, baina ez espiritualki bakarrik, baita fisikoki ere. Norberak duen adinarekin, gainera. Nolabaiteko errepaso puntual bat egiten jartzen zarenean… Baina errepaso puntuala, zeren bestela nostalgian oso erraz erortzen baikara. Eta nostalgiatik edozein indar jasotzea oso konplikatua da. Nik, nolabait esateko, baditut motiboak atzera begiratzeko eta nostalgia ukitu hori besarkatzeko, baina ez dut halakorik nahi.

Zu beti izango baitzara Hertzainak-eko abeslari ohia. Noiz utziko dio Garik Hertzainak-eko abeslari ohia izateari?
Niretzat hori ez da zama bat. Abizen bat bezala erabiltzen da, eta ez dauka zentzurik. Tira, aspalditik ez dauka zentzurik, baina niretzat ez da zama bat. Nahiz eta herri txikia izan, badago publiko bat euskal kulturatik kanpo dagoena.

Publiko horrengana iristeko balio dizu abizen horrek?
Baina niri Hertzainak-en abizen horrek gaur egun ez dit ezer onik ematen, ezta txarrik ere. Halako abizen neutro bat bihurtu da. Denbora pasatu ahala, gauzak beste modu batera ikusten dira. Ez bakarrik protagonistek, baita gizarteak ere. Bere garaian Hertzainak-en sorrera garrantzitsua izan zen, baina gaur egun difuminatuta dago.

Diskoan denboraren iragana ere hainbatetan aipatzen duzu: «Iragan oker batetik nator/ Eta gaur nor naizen ere ez dakit». Hutsetik hasi, berriz ere?
Bai, beti. Hutsetik hasi, edo abentura berrietan murgildu. Nire kasuan, gauzak okertu zirenean, neure buruari galdera bat egin nion: Non nago? Espazio fisiko honetan? Ados, bada, has dezagun beste abentura bat hortik abiatuta. Horri eutsi diot, eta hor sentitzen naiz indartsu. Egia da, hala ere, azkeneko urte hauetan hainbat proba egiten aritu naizela eta, horren guztiaren ondoren, nire espazioa difuminatu egin dela. Publikoak ez du ulertu zertan ari naizen.

“Niri Hertzainak-en abizen horrek gaur egun ez dit ezer onik ematen, ezta txarrik ere. Halako abizen neutro bat bihurtu da. Ez da zama bat”

Publikoak ez du ulertzen zer egiten ari zaren?
Ez. Nik uste dut Estutu joera hori apurtzera datorrela. Desoreka horretatik dator, desoreka hori baretzeko eta orekatzeko. Eta publikoak eskertu du. Azken urteetan bikote moduan azaltzen ginenean gure makina eta proiekzioekin, ikusleen erantzuna sumatzen nuen. Inor ez zen ausartu diskoa gustatu zitzaion ala ez esatera. Disko horrekin ia ez nuen elkarrizketarik egin. Oso isilean igaro zen. Pentsatu nuen akaso eszenatik kanpo geratu nintzela, artista batzuei gertatu zaien bezala.

Eta disko honekin elkarrizketa gehiago egin dizkizute?
Zalantzarik gabe. Feedback-a handiagoa izan da. Atentzioa emateko ere egin dut; helburu hori ere banuen. Nahiz eta ibilbide luzea eduki, jendea harritzeko gaitasun hori erakutsi nahi nuen. Eta nabarmena da hori gertatu dela. Hedabideetan sumatu dut erantzuna.

Berriz ere itzulera bat izan dela esan daiteke orduan?
Bai. Orain arte zuzeneko bat bakarrik eman dut, eta jendeak errazago onartzen du proposamen hau.

Bikote izan ostean, orain talde bat duzu. Nola bizi duzu hori zuzenekoetan?
Ez da erraza. Jendea jasatea ez da erraza, eta alderantziz. Baina zuzenekoei buruz… Herri honetan ez daukagu egiturarik; hainbat arazo dauzkagu. Kulturan bi mundu ditugu Euskal Herrian: bata da ezker abertzaletik datorrena, eta bestea eskuin abertzaletik datorrena. Gero, konstituzionalistak daude, gure kulturarekiko ezer gutxi egin dutenak. Ezker abertzaleak zer egiten du? Martxa eta borroka kanpaina bat egiten dute, euren apustua, euren ideia eta euren ezaugarri bereziak ezarriz. Eta eskuin abertzaleak? Erakundeetatik diru banaketa bat. Trikitia egiteagatik honi ematen diogu diru guztia. Ez da serioa. Azkenean, zer nahi dugu? Gure musika ispilu izan dadin kanpotik etortzen direnentzako? Horretarako ofizioa landu behar da, eta horretarako egitura behar duzu.

Erakundeek ez dutela behar adina egiten, alegia.
Kultura ordezkariak beti izan dira kulturaren mundutik kanpo dauden pertsonak. Baina tira, horrek berdin du. Herri guztietan, udaletxe guztietan, badugu kultura sail bat, eta kultura ordezkari bat. Gaur egun, edozein herritan gure kulturarekin lotura dauzkaten ikuskizunak programatzea ez da hain zaila. Baina ez da egiten. Akaso denek bildu beharko zuten programa bat osatzeko, musikariok ez daukagulako gure profesioa nola garatu.

Programatzaileek programatzeari utzi diote?
Gero gaztetxeak daude. Hainbat gaztetxek ordezkari publiko horien lekua hartu dute. Ados, leku hori hartu duzuela garbi dago, baina orain hartu behar duzue euren dirua. Sekulako programazioa egiten duzuelako, bai, baina baldintzak ez dira hobetu.

Gaztetxeak kritikatzen ari zara horrekin?
Tira, ni oso kritikoa izan naiz beti. Zentzu batean, oso ondo iruditzen zait euren jarrera eta egiten duten lana, baina kontraesan izugarria azaltzen da momentu horretan. Benetan ez dagoela autokritikarik?

Prekarietateari buruz ari zarela, Txuma Murugarrenek, Argia astekariari eman dion elkarrizketa batean, esan du kontzertuak emateari uztea pentsatzen ari dela. Baldintza eskasez kexu da, eta horrela ezin dela talde bat mantendu…
Ez talde bat, baina ezta pertsona bat gitarra batekin ere. Ofizioa landu beharra daukagu.

Zuk pentsatu duzu halakorik?
Ez, nire ustez hori amore ematea litzateke, eta ni ez nago horretarako. Alderantziz. Nik nire bidea egingo dut, nahiz eta egurra jaso. Esaterako, Enkarterrietan jo nahi baldin badut, ez dut itxaroten deitu nazaten, nik deitzen dut.

Estutu diskoarekin hainbat kontzertu itxita dauzkazu dagoeneko. Azken urteetan herri txikietan jotzeko apustua egin duzu.
Azken urteetan nire asmoa hori izan da, herri txikietara inguratzea. Garbi dagoelako hirietan espazio gutxiago dagoela. Gaur egungo gizartea su festa artean bizi dela iruditzen zait. Bilbon BBK Live daukate, eta Donostian Kutxa Kultur edo Jazzaldia. Ekitaldiak dira. Eta horietan zer azpimarratzen da? Musika? Ez. Ikuskizuna, festa. Elkartzeko leku bat da, eta bertan txatxi sentituko zara ziurrenik. Baina herri txikietan zer gertatzen da? Ikuskizun gutxi izaten diren herri txiki horietan zure kontzertua beste gauza bat bihurtzen da.

Zer?
Garesen [Nafarroa] izan naiz orain dela gutxi, udaletxeak daukan areto batean. Ikusleen artean hiru belaunaldi zeuden eserita: 60 urtetik gorakoak, 30 eta 50 urte artekoak, eta gazteak. Momentu horretan gustura sentitu nintzen. Niretzat publiko hori momentu horretan esperientzia bat jasotzen ari zen. Halako lekuetan hirietan baino gehiago jasotzen dugu artista guztiok. Bizkaian, Bilbotik Gipuzkoara bidean, badaude leku asko jo ahal izateko. Ados, baina Enkarterrin zer gertatzen da? Ez dago euskal kulturako eskaintzarik. Aretoak badaude, aurrekontuak ere bai, baina borondate politikorik ez.

(Berria egunkarian, 2016ko abenduaren 24an argitaratutako elkarrizketa)