Badok » Saioa Baleztena

“Banden Lehia irabaztea sekulako bultzada izan zen”
Gaztea irratiak urtero antolatzen duen izen bereko maketa lehiaketan entzuleen saria irabazi zutenean, 2010. urtean, eman zituen Lemoako Larregi taldeak ibilbide oparo baten lehen urratsak. Gertatu ohi den bezala, taldeak aldaketak izan ditu 2008ko abenduan sortu zenetik, eta egun Iñigo (baxua eta koruak) eta Unai Santos anaiek (gitarra eta ahots nagusia), Jokin Uriartek (gitarra eta koruak) eta Markel Atutxak (bateria) osatzen dute. Larunbat honetan, Banden Lehiaren saria kobratu asmoz, Bartzelonako Razzmatazz aretoan joko du Larregik, Governors taldearekin batera. Ibilbideaz errepasatzeko solastu gara Unai Santoekin.

Larregi taldea, punk-rock eta pop-rockaren artean.

Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehiak bigarren aldiz bidali du saria Arratiara, entsegu lokal berera gainera. Zer du zuen bailarak musika taldeen loraldia gertatzeko?

Arratia bezalako bailara txiki bateko rock talde bik sari hori irabazi eta BBK Live jaialdian jo izana oso gauza esanguratsua dela uste dugu. Orain dela 10 bat urte ez zegoen apenas musika talderik hemen, ezta musika mugimendurik ere. Gaur egun, ordea, bagara dozena bat talde eta gehienak Igorreko Udalak utzitako lokaletan entseatzen dugu. Eskualde honetan eszena txiki moduko bat sortu da eta “Arratia” izena, eta gure kasuan “Lemoa”, musikazaleen mapan kokatzeko ahalegina egiten gabiltza. Eta hori, gure ustez, harro egotekoa da.

Pantomima diskoa (Baga Biga) kaleratu duzue, sariari esker, baina beste bi sari potolo ere jaso dituzue: BBK Live eta EH Sona jaialdietan jotzea. Zenbaterainoko garrantzia du Kataluniako hitzorduak taldearentzat?

Euskal Herritik kanpo eskainiko dugun lehenbiziko emanaldia da, eta gainera non eta Katalunian. Ilusio berezia egiten digun hitzordua da eta kontzertu horren xehetasun guztiak gogotsu prestatzen aritu gara. Lehenik Gironan joko dugu, ostiralean, bertako beste talde birekin, eta larunbatean Razzmatazz areto mitikoa zapalduko dugu Governors taldearekin batera. Ezin dugu gehiago eskatu!

EH Sona lehiaketa Banden Lehiarekin bateratu ostean saritutako lehen taldea izan zarete. Zein iritzi duzue bi lehiaketa hauek bat egitearen inguruan?

Bai bata zein bestea kriston lehiaketak dira eta, gainera, aurrerantzean elkarren eskutik badoaz, are izugarriagoa da lortzen duzuna. Zentzu horretan, Euskal Herriko musika taldeak pribilegiatu batzuk garela uste dugu, izan ere, neurri horretako sari bikoitz bat lortzeko aukerak salbuespen hutsa dira.

Solastu gaitezen zuen diskoaren inguruan. Oraindik entzuteko aukerarik izan ez duenari nola laburtuko zenioke, hitz guttitan, disko berria?

Punk-rock eta pop-rockaren artean dagoen eremu zabal horretan kokatzen diren bederatzi abesti dira. Laburrak eta zuzenak. Melodiari garrantzia handia ematen diotenak eta une oro doinu itsaskorrak lortzen saiatzen direnak.

Rockaren estilo desberdinak ukitzen dituzue. Zein dira zuen talde erreferenteak?

Lau taldekide gara eta nahiko erreferente ezberdinak dauzkagu. Dena dela, esan gabe doa, rocka dela komunean daukagun genero nagusia, eta bide horretatik badaude talde batzuk denon diskografian agertzen direnak: Metallica, Rise Against, Green Day, Su ta Gar edo Berri Txarrak, adibidez.

Gitarra riffei baino garrantzia handiago ematen diozue ahotsari. Zergatik?

Txiki-txikitatik ahotsak eta koruak asko zaintzen dituzten taldeak jarraitu izan ditugu. Hori horrela, gure musikan joera hori islatu egiten da kantak konposatzeko orduan. Horregatik, balio gehiago ematen diogu buruan iltzatuta geratzen den lelo bati, gitarra riff ikusgarri bati baino.

Hipokresiaz hitz egiten duzue anitz diskoan. Gizartearen isla egin nahi izan duzue?

Bai, zalantzarik gabe. Bide horretatik doa disko honek biltzen duen kontzeptua, izenburuan zein azalean… Gure eguneroko bizitzan itxurakeria eta gezurrez inguratuta bizi gara. Berdin da kalea, lagunartea, lantokia, politika… Zintzotasuna eta egia salbuespena izaten dira gehiegitan. Ondorioz, maskara batekin jantzita ibili ohi gara. Batzuetan norbere burua defendatzeko, eta beste askotan erakutsi nahi ez dugun aurpegi bat ezkutatzeko.

Oker ez banago hitzen ardura zeurea da. Hala da?

Bai, betidanik gustatu izan zait idaztea eta musika talde batean aritzea zaletasun hori praktikan jartzeko aukera paregabea da. Norbere buruan bueltaka dabiltzan ideiak doinu jakin batzuekin lotu eta abesti batean islatuta ikustea oso gauza aberasgarria da.

Lehen diskoa duela hiru urte argitaratu zenuten. Zein aldaketa bizitu duzue bi lanen arteko sortze eta grabazio prozesuan?

Gure aurreko diskoak 2012an ikusi zuen argia, eta zoritxarrez handik gutxira taldekide bik Larregi utzi behar izan zuten lan eta ikasketa kontuak tarteko. Egoera horrek nabarmen kaltetu gintuen eta ondorioz talde erdia ordezkatu behar izan genuen. Ia zerotik hasi behar izan genuen. Pixkanaka-pixkanaka burua zulotik ateratzea lortu genuen eta Banden Lehia irabaztea sekulako bultzada izan zen guretzat. Hala, pasa den abendutik hona, buru-belarri ibili gara esku artean dugun disko honen xehetasun guztiak lotzen.

Datozen asteetan non ikusiko zaituztegu?

Azaroaren 28an Usansoloko jaietan joko dugu eta abenduaren 6an Durangoko Liburu eta Disko Azokan izango gara Pantomima Ahotsenean aurkezten. Abenduaren 11n Mungiako Moonrock aretora abiatuko gara. Hortik aurrerako emankizunak lotzeke ditugu oraindik.

Etorkizunera begira, zein dira zuen helburu eta erronka nagusiak?

Pantomima ahalik eta toki gehienetan aurkeztea. Gaur egun hori ez da gauza batere erraza izaten eta modurik duinenean egiten saiatuko gara. Horrekin batera, 2016an bideoklip berriren bat grabatuko dugu eta talde bezala modu aktiboan aurrera egiten jarraituko dugu. Orain arte bezala, gure helmuga bidea bera baita beti.

Adin nagusira heldu da
Benito Lertxundiren emanaldia 2008ko EH Sona jaialdian. (Igotz Ziarreta)

Euskal kultura Bartzelonan zabaltzeko asmoz, euskal musikaren jaialdia sortu zuten 1996an Bartzelonan, eta jaialdia garapenaren eta iraunkortasunaren adibide argia izan da Katalunian. EITBko berriemailea Bartzelonan Elisabet Zunzunegi izan zen EH Sonaren sortzaileetako bat. 1990eko hamarkadan Bartzelonan zeuden euskaldunak elkartuta konturatu ziren Euskal Herriaz «informazio gutxi» zegoela bertan; Zunzunegik dioenez, «gehienetan politikari eta ETAri estuki lotua».

Testuinguru hartan, beraz, De bat a bat aldizkaria sortu zuten, eta aldizkariaren lehen zenbakiak argitaratzearekin batera konturatu ziren ikusmina bazegoela Euskal Herriko kulturarekiko. «Horrela sortu zitzaigun musikaren bitartez Euskal Herriko kultura zuzenean Bartzelonara ekartzeko ideia», gogoratu du Zunzunegik.

Gerora Euskal Etxeko lehendakari izango zen Aitor Karasatorre eta bertze hainbat kiderekin batera gorpuztu zuten lehen Euskal Herria al CAT jaialdia, 1996ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra. «Baliabide eskasiari aurre eginez», Euskal Etxeko kide haiekin elkarlanean aritu ziren ere De bat a bat aldizkaria eta 1993az geroztik Kataluniako musika tradizionala sustatzen duen CAT aretoa.

«Ilusioz beteriko garaia» izan zela onartu du Zunzunegik, «Euskal Herriarekin lotura mantentzeko modu bat ere bazelako euskal musikaren jaialdia Bartzelonan». Hainbertze urteren ondoren eurek sortu zuten jaialdiak hemezortzigarren aldia abian duela ikusita Euskal Etxearen lana txalotu du orain Zunzunegik.

Urte bakarreko isilaldia
1996az geroztik egin dute Bartzelonako euskal musikaren jaialdia, baina jaialdiaren ibilbidea gertutik ezagutzeko ahalegin honengatik jakin ahal izan da urte bateko hutsunea izan zela, jaialdiaren sortzaileen eta egungo antolatzaileen harrigarri.

Euskal Herria al CAT izenarekin jaio zen jaialdia, eta Bartzelonako Gracia auzoan dagoen Tradicionarius aretoa izan zuen agertoki lehen lau urteetan. «1996tik 1999ra, De bat a bat aldizkariaren eta aretoaren elkarlanaren bitartez antolatzen genuen udazkenero euskal musikaren jaialdia», adierazi du Jordi Fabregas CAT aretoko zuzendariak.

Artikulu honetarako aztertutako dokumentuek erakusten dutenez, aldiz, 2000. urtean ez zen jaialdirik antolatu, eta gerora Bartzelonako Euskal Etxeak berreskuratu zuen, gaur egun arte. «2001ean laugarren aldiz antolatu zuen Euskal Etxeak Euskal Herria al CAT, eta 2002an, Euskal Etxeko zuzendaritza taldearen aldaketarekin batera, EH Sona bilakatu zen», gogoratu du Fabregasek.

Izen aldaketak, era berean, Bartzelonako euskal musikaren jaialdiaren aro berri bat ekarri zuen: musika estilo gehiago uztartzeko apustua egin zuten, eta jaialdia Bartzelonako areto gehiagora zabaldu zen.

2002az geroztik, nabaria izan da EH Sonaren garapena, jaialdiaren antolakuntzan parte hartu duten lagunei esker, eta sortu zeneko helburuak mantentzen dituen bitartean testuingurura egokitzen jakin du. Egun, Bartzelonako musika aretorik erranguratsuenetan jotzeko aukera dute euskal taldeek, eta urtetik urtera erronka berriak betetzen ditu.

Lisabök 2012. urtean hartu zuen parte EH Sonan. (Jordi Borràs)

Hemezortzigarren urteurrenaz baliatuta, berrikuntzak ekarriko ditu aurtengo jaialdiak. Hasteko, kontzertu berezia antolatu dute azaroaren 7an Salamandra aretoan,  Glaukoma eta Vendetta euskal talde eta At Versaris talde katalanarekin. Izan ere, Ekaitz Garate Euskal Etxeko kultura arduradunak BERRIAri jakinarazi dionez, «hasierako helburu bikoitzari helduta eta euskal taldeak ekartzeaz haratago, datorren urtetik aurrera bi kulturak uztartzeko asmoa baita».

Bertzetik, jaialdiak Bartzelonako mugak zeharkatuko ditu La Bisbal de l’Empordako L’Alternativa aretora jauzi eginez, eta jaialdian parte hartzen duten hainbat taldek bigarren kontzertu bat emango dute han.

Azkenik, AlterEHSona egitasmoa sortu dute musika aretoetatik haratago zabaltzeko asmoz. Horren barruan, hitzaldi bat eta Bartzelonako bi ibilbide antolatu dituzte, eta, era berean, haurrentzako Txo! ekitaldia sendotu.

2015EKO EH SONA-REN EGITARAUA:

Urriak 30: Oskorri, CAT aretoan.

Urriak 31: Trikipoteo eta Kolpatu, Euskal Etxean.

Azaroak 5: Ion Andoni del Amoren hitzaldia: Party & Borroka.

Azaroak 6: Haurrentzako txalaparta ikastaroa (Txo!), Euskal Etxean. Libe, Born pasealekuan.

Azaroak 7: Glaukoma, At Versaris eta Vendetta, Salamandra aretoan.

Azaroak 13: Joseba B. Lenoir Gang, Euskal Etxean.

Azaroak 14: Munlet (Txo!), Euskal Etxean. Governors eta Larregi, Razzmatazz 3 aretoan.

Azaroak 20: Jabier Muguruza, Euskal Etxean.

Azaroak 21: BSO Raval ibilbidea.

Azaroak 22: Korrontzi, CAT aretoan.

Azaroak 27: Patrol Destroyers, Euskal Etxean.

Azaroak 28: La Gràcia de la rumba ibilbidea. Anari, Apolo aretoan.

(Berria egunkarian, 2015eko urriaren 30ean argitaratutako artikulua)

“Unea bizitzeko ideia azken muturreraino eraman dugu”
Euskal Herriko metal taldeen oihartzunaren aldeko borroka bizirik dagoen honetan elkarrizketatu dugu DAMA laukotea. Donezteben (Nafarroa) dute kanpamendu nagusia, Ramontxo Etxebeste bateria jolearen aitaren baratzeko txabolan, eta bertan landu dituzte, orain arte kaleratu dituzten bi lanak. Lehena Ostikoa muturrean izendatu zuten eta 2013ko azaroan ikusi zuen argia, eta urtebete geroago, erlojuari atsedenik eman gabe, eskuartean izan zuten bigarrena: Hil baino lehen. Otsailaren 7an Ondarroako gaztetxean abiatuko dute zuzeneko bira.

DAMA taldea 2008an sortu zen Donezteben.

Nafarroatik ateratzen da DAMAren orroa, baina noiz eta nola hasi zineten?

2008an, Jon Esteben Agara –gitarra– eta Ramontxo Etxebeste –bateria– ideia bat garatzen hasi ginenean. Argi geneukan gauza bakarra gogor astinduko genuela zen, eta horri ekin genion. Bi urte beranduago Txomin Piztia –ahotsa– eta Iker Plaza –baxua– barkura igo zirenean hasi zen proiektua sendotzen.

Taldekideak, hala ere, hainbat taldetan aritu zarete aurretik. Zertan desberdintzen da DAMA aurrekoekin?

Errugabe, Himen, Saiak eta Su Etena bezalako taldeetan arituak gara, eta talde horietan izandako bizipenek dinamika hobeago bat izaten lagundu gaitu, esperientzia irabaziz. Musika estilo aldetik, desberdintasun nabarmenenak indarra eta gordintasuna lirateke seguruenik.

Erritmo bizia daramazue eta lehen diskoaren lehen urteurrena ospatzeko kaleratu zenuten bigarrena. Oraindik entzuteko plazera izan ez duenak zer aurkituko du bertan?

Bi diskoak bikainak dira, motzak, biziak eta elkarren artean estuki lotuak. Bigarren lan hau, hala ere, Ostikoa muturrean lehen diskoaren eboluzioa da: gure estiloa mantenduz, ekoizpen lan xamurragoa izan du prestakuntza hobeagoarekin sartu ginelako estudiora. Hitz guttitan, lan borobil eta sakonagoa dela erran genezake.

Hil baino lehen izendatu duzue. Zergatik?

“Hil baino lehen” abestia konposatzez bukatu bezain laster erabaki genuen horixe izango zela gure hurrengo diskoaren izena. Momentua bizitzeko ideia muturreraino eraman nahi izan dugu, beldurrak eta konplexuak albo batera utzi, zoriontsu egiten gaituenari ekin, eta sekula damutu gabe!

“Bi diskoak bikainak dira, motzak, biziak eta elkarren artean estuki lotuak. Bigarren lan hau, hala ere, borobil eta sakonagoa dela erran genezake”

Zer moduzko harrera izan du?
Ona, baina oraindik zabaltze lan handia egitea falta zaigu. Disko osoa sarean dago, eta bertan erantzun polita izaten ari da, baina guk garrantzia handia ematen diogu zuzenekoari, eta espero dugu hurrengo emanaldietan jendea guregana hurbiltzea.

Disko indartsua da, baina piztiaren orroak baretzeko Petti handia aukeratu duzue.
Esperientzia hagitz polita izan da. Anitz miresten dugun musikaria da, eta guretzat ohore handia izan da berarekin lan egitea. Gainera, proposatu genion lehen momentutik baiezkoa eman zuen… Bereziki eskertzen dugu bere konpromisoa!

Zer bilatzen zenuten bere ekarpenarekin?

Musikalki oso tinkoak edo konpaktuak gara, eta disko honek arnasaldi ttiki bat izan zezan nahi genuelako prestatu genuen Pettiren zati akustikoa. Emaitzarekin hagitz kontent gelditu gara!

Bigarren diskoan Pettiren kolaborazioa izan du DAMAk. Argazkian, Jorge Mariñelarena soinu teknikariarekin.

Kontatu, nola joan zen grabaketa prozesua?

Alde batetik, ideia argiagoa genuen, eta ondorioz prestaketa hobea izan dugu. Bertzalde, material hobearekin egin dugu lan, eta horrek gauzak anitz erraztu ditu, soinua bilatzerako orduan, batez ere.

Zenbat denbora behar izan zenuten?

Grabaketarako hiru asteburu eman genituen Jorge Mariñelarena teknikari eta lagunarekin. Ezin hobe ulertu ginen eta bere familiaren baserri zahar batean, irri artean igaro genuen grabaketa prozesua. Noski, lan serioa eginez… Kar-kar.

Zein da taldean abestiak sortzeko jarraitzen duzuen lan dinamika?

Hitz gehienak Txominek egiten ditu. Batzuetan bertzeok ere parte hartzen dugun arren, guztion artean kantak osatuz. Lan dinamikari dagokionez, entseguetan kanta zerrenda jotzen dugu lehenik, eta ondoren, dauzkagun ideia berriak lantzen hasten gara. Jon Estebenek ekartzen ditu normalean ideiak, eta denon artean finkatzen joaten gara. Nahi duguna argi dugunez ez dugu arazorik izaten konposizioan.

Non elkartzen zarete?

Donezteben, Ramontxoren aitaren baratzaren txabolan. Badakigu talde anitzek alokairua ordaintzen dutela entsegatu ahal izateko, eta hortaz, abantaila izugarria da guretzat musutruk izatea. Eskerrak ematen dizkiogu hemendik! Hari esker sortu baikenuen 2013an, gainera, Baratzekill zigilua…

Azken bilduma irekitzen duen lehen abestian (“Odola irakitan”) argi uzten duzue Nafarroatik mundu osora zabaldu nahi duzuela DAMAren garrasia. Zuzenekoetan ere Euskal Herritik kanpo jotzea aurreikusten duzue?

Ez da gure helburu nagusiena. Noiz edo noiz aukeraren bat izan dugu, baina konpromisoak tarteko, ezinezkoa izan zaigu orain arte. Hala ere, prest gaude Euskal Herritik kanpo jotzeko, eta baditugu zenbait ideia eskuartean…

“Herrietako taldeok zailtasun gehiago izaten ditugu hedapenari dagokionez, hirietakoekin alderatuz gero. Gaur egun, hala ere, sarearen bitartez norberak bilatu behar du bere oihartzuna”

Momentuz kontzertu biran murgilduta zaudete, behintzat. Nola baloratzen duzue metalaren egoera Euskal Herrian?

Jakina da dagoeneko, metalak gainontzeko hainbat estilo baino eszena murritzagoa duela orohar, eta Euskal Herria ez da salbuespenik. Hala ere, publikoa badagoela uste dugu; publiko horri heldu nahi diogu eta kontzertu anitz jotzea da modu bakarra.

Bertako taldeek nahikoa oihartzun duzuela errango zenukete?

Herrietako taldeok zailtasun gehiago izaten ditugu hedapenari dagokionez, hirikoekin alderatuz gero. Gaur egun, hala ere, sarearen bitartez norberak bilatu behar du bere oihartzuna, eta horri garrantzia ematen diogu.

Zein da gakoa?

Gure kasuan, promoak eta bideoak egiteak laguntzen gaitu, Facebook, Youtube, Bandcamp eta gisa honetako euskarriak funtsezkoak baitira edozein musikarirentzat.

Promozio lan handiagoa behar al du metalak zentzu honetan?

Bertze estiloek baino babes gutxiagoa dugu, noski. Dena den, Euskal Herritik kontzertuak emanez dezente mugitu gara, eta harrigarria da zenbat talde makarra dauden hortik! Hortaz, metala gustoko duen jende anitz badago, eta elkarrizketa hau adibide bat izan daiteke, babes hori izateko.

Metal taldeen lana sustatzeko ekimenak badira gaur egun, nagusiena bertzeak bertze, Herriko Burdina webzinea. Zein iritzi duzue egiten duen lanaren inguruan?

Eurekin oraindik parte hartu ez dugun arren ezagutzen dugu, eta izugarria iruditzen zaigu egiten duten lana, funtsezkoa baita gure gisako taldeentzat!

Baratzekill zigilua sortu du DAMAk bere diskoak argitaratzeko.

Tira, goazen zuen lanen diseinuari erreparatzera. Izan ere, bereziki zaintzen duzue. Lehen diskoan Xabi Sagastaren marrazkiak erabili zenituzten, eta oraingoan Mikel Larratxerenak…
Hala da bai, irudiari garrantzia ematen diogu, bertze guztiari bezala… Sobera ez dakigun gaietan, horrelako adituen laguntza izatea luxua da guretzat!

Emaitzarekin pozik gelditu zarete?

Noski! Biak lan izugarriak dira, genituen ideien garapen bikaina egin dute. Euren lana egiteko askatasuna eman genien artista hutsak baitira, eta meritu latza dute. Guretzat garrantzitsuena biek gurekin lan egiteko zuten motibazioa izan da, proiektua asko gustatu zaie, eta erabat murgildu dira…

Mikel Larratxek egin du ‘Hil baino lehen’ diskoaren azala.

Etorkizunari begira zein dira zuen erronka nagusiak?

Lehendabizi Hil baino lehen zabaldu eta kontzertuak jo nahi dugu, eta momentuz ez dugu bira amaitzean gertatuko denean pentsatu. Auskalo! Orain indartsu sentitzen gara eta zuzenekoetan jarriko ditugu indar guztiak, baina seguru gaude etorkizunean ere lan berriak iritsiko direla!

Amaitzeko, datozen egunetan non ariko zarete?

Otsailean abiatuko dugu kontzertu bira, eta orain agenda betetzen ari gara. Otsailaren 7an Ondarroako gaztetxean, otsailaren 21ean Bilboko Rozzalino Rude aretoan, eta martxoaren 6an Berako Kaxerna gaztetxean ariko gara. Edonola ere, gure kontzertuen berri izan nahi duenak sartu dadila gure Facebook orrira!

“Gutxienez, beste 17 urte egin nahiko nituzke”
Hamazazpi urte bete dira aurten Zea Mays ezagutu genuenetik. 1997an hasi zen, bertzeak bertze, Bilboko laukotearen ibilbidea, eta Euskadi Gaztea irratiak antolaturiko maketa lehiaketa irabazi zutenean aditu zen lehen aldiz haren oihartzuna. Urtebete igaro da Dave Allen ekoizlearekin grabaturiko Da diskoa kaleratu zuenetik, eta horretaz eta orain arteko ibilbideaz hitz egin dugu Aiora Renteria (Bilbo, 1976) abeslariarekin. Abenduaren 26an Errenteriako (Gipuzkoa) Niessen aretoan joko du Zea Maysek.

Zea Mays, azaroan EH Sona jaialdiaren barruan Bartzelonako Razzmatazz aretoan eskaini zuen kontzertuan. (Jordi Borràs)

Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazita hasi zineten ezagun egiten, eta orain, aldiz, lehen musika kolpeak ematen ari diren talde berriek zuekin jotzea dute sari, EH Sonaren kasuan bezala.

Ez pentsa, arraroa egiten zaigu! Izan ere, oraindik oso ondo gogoratzen dugu zer den lehiaketa batean parte hartzea!

Baina dagoeneko hamazazpi urte pasa dira garai haietatik. Atzera begiratuta, nola deskribatuko zenuke zuen ibilbidea?

Luzea, emankorra eta momentu, kontzertu, abesti eta esperientzia onez betea. Pribilegio bat da hainbeste urtetan pertsona berberen babesa izatea, pozik jarraitzea eta luze irauteko asmoa izatea. Niretzat urte bereziki politak izan dira, eta gutxienez, beste 17 urte egin nahiko nituzke.

Zertan aldatu da taldea hasi zinetenetik?

Noski, esperientzia handiagoa dugu orain, eta konplexu gutxiago. Nahi duguna hobeto dakigu orain, eta askatasun osoz dihardugu musikaren mundu honetan, gure erritmora eta gure erara.

“Esperientzia handiagoa dugu orain, eta konplexu gutxiago. Askatasun osoz dihardugu musikaren mundu honetan, gure erritmora eta gure erara”

EH Sonaren aurtengo ekitaldian, egitarauko kontzertu nagusian jo zenuten Razzmatazz aretoan, Kasernarat EH Sona lehiaketako talde irabazlearekin batera.

Sekulako giroa zegoen, eta oso ondo pasa genuen! Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunek asko eskertzen dituzte gisa honetako bisitak, eta hori nabaritzen da. Gainera, Razzmatazz bezalako toki mitikoetan jotzea oso polita da.

Oker ez banago, Bartzelonak bada zuentzat kontzertuak emateko toki kutuna.

Bai, hiri oso interesgarria da eta bertan jo dugun guztietan bikain pasa dugu. Gainera, ate bat da beste hainbat tokitara zabaltzeko, eta taldeontzat oso garrantzitsua da, ohiko txokoetatik at jotzea, oxigenatu eta oinak lurrean izaten jarraitzeko.

Euskaraz abesten duzue, baina Euskal Herritik kanpoko aretoak betetzeko gai zaretela erakutsi duzue. Nola baloratzen duzu egun euskal taldeen zirkuitua, Euskal Herritik at?

Konplexua da, baina badira euskal musika taldeontzat ateak zabaltzen dituzten hainbat toki. Pausoz pauso egin behar den bide luzea da, eta horretan jarraitzen dugu guk ere.

Aiora Renteria eta Iñaki Imaz. (Jordi Borràs)

Orain urtebete kaleratu zenuten Da, zuen zazpigarren lana, eta oraindik biran ari zarete. Disko berezia da, nolakoa izan da zuentzat Dave Allenekin lan egitea?

Aukera izugarria izan da! Gure musika beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera eman digu Dave Allenekin lan egiteak. Hasieran oso urduri geunden, orain arte ez baitugu sekula ekoizle batekin lan egin, baina gero esperientzia brutala izan da, errepikatzeko modukoa, zalantzarik gabe! Diskoak soinu berezia badu Alleni esker izan da…

Zaila al da maila honetako ekoizleengana iristea?

Guk argi genuen ekoizle batekin lan egingo genuela. Irailean norekin egin aukeratzen ari ginela ezagutu genuen Dave Lekeitioko jaietan. Egia esan, kasualitate hutsa izan zen, eta bera ezagutu bezain azkar, gure diskoa ekoizteko prest zegoen galdetu genionean baiezkoa eman zigun, eta lanean hasi ginen. Guretzat oso erraza izan zen!

Orain arte kaleratu dituzuenen artean, seguruenik, diskorik anitzena da azken hau. Errango zenuke jendeak harrapatu duela diskoaren mamia?

Pertsona bakoitzak bere erara ulertzen du gure musika, eta ez da zertan mamira heldu behar. Azken finean, disfrutatzea da garrantzitsuena, eta argi dut jende askok Da diskoarekin asko gozatu duela.

“Berlinen eman genuen kontzertua oso berezia izan zen guretzat. Jende jatorra ezagutu genuen eta berriro ere itzultzeko irrikan gaude…”

Zer da urtebeteko bira honetan bizitakotik azpimarratuko zenukeena?

Oraindik bira asko gelditzen da, baina Berlinen eman genuen kontzertua oso berezia izan zen guretzat. Jende jatorra ezagutu genuen eta berriro ere itzultzeko irrikan gaude…

Da birari bukaera datarik jarri diozue dagoeneko? Zertan ariko da Zea Mays datozen hilabeteetan?

Kontzertuekin jarraituko dugu, eta lokalean ere gauza berriak probatzen hasiko gara, teknologia berriak erabiltzen, lokalean ditugun katxarro guztiekin. Lanean jarraituko dugu, beti bezala, baina oraindik asko dugu emateko, eta egia esan, ez dugu Da bira noiz bukatuko dugun pentsatu…

[Elkarrizketa egin ondoren jakin dugu 2015eko Bilbao BBK Live jaialdian joko duela Zea Maysek]

Amaitzeko, etorkizunari begira zein dira Aiora Renteriaren erronka nagusiak?

Lana eta taldea ondo eramaten jarraitzea, biek denbora gehiegi hartzen baitute eta zaila izaten da erritmo bera mantentzea…

“Joera dago disko kopuruaren arabera baloratzeko ibilbidea”
A9ko galdeketarako orduak bertzerik falta ez zirenean, azaroaren 7an, Mutxikontrapàs emanaldia eskaini zuen Herrikojak taldeak Bartzelonan, Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona jaialdiaren baitan. Carles Belda (Sabadell, Herrialde Katalanak, 1972) dugu talde horretako kide. Datorren ostegunean, hilak 13, Badok.info-ren aurkezpen ekitaldian hartuko du parte, 20:00etatik aurrera, Euskal Etxean.

Carles Belda. (Jordi Borràs)

Nolatan iristen da Sabadellgo musikari bat Zugarramurdira?

Familiak erakarrita, indar berezia baitu honek. Duela 11 urte inguru iritsi nintzen Zugarramurdira, Sabadellen bizitza osoa eman ondoren…

Talde erranguratsuekin aritu izan zara, baina solastu gaitezen orain gaurkoaz. Nola sortu zen Herrikojak?

Duela hainbat urte, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen enkargu bat jaso genuen Javi P3z-ek eta biok, elkarteak antolatzen zituen jardunaldietan parte hartzeko. Baldintza bakarra zen kontzertuak trikitia eta teknologiaren ingurukoa izan behar zuela, eta ardura hartu genuen. Horrela hasi zen guztia…

Javi P3z ezagutzen zenuen ordurako?

Noski. Berak zituen hamaika proiektuen artean, Sports taldean jotzen nuen nik. Kantu batean trikitia sartzen zuten eta tarteka nik jotzen nuen. Garai hartan iritsi zitzaigun Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen enkargua…

Zeintzuk osatzen duzute Herrikojak taldea?

Javi P3zek, Jon Lonberak eta hirurok osatzen dugu taldea, baina rock kontzertuak egiten ditugunean Oriol Flores katalanak bateria jotzen du gurekin. [P3z eta Flores Triz3ps taldeko kideak dira]

Eta zein da taldearen mamia?

Kantu herrikoiak jotzen ditugu, kontzertuaren testuingurura egokituz, beti. Adibide gisa, Intxaurrondo Kultur Etxean jo genuen Manel taldearen aurretik. Kontzertu hura prestatzeko, Manelen kontzertuetan nagusi den giroari buelta pare bat eman ondoren, argi izan genuen habanerak izan behar zutela gure kontzertuko protagonistak. Manelen estiloagatik batetik, eta bertzetik, Katalunian habanera anitz daudelako, Euskal Herrian bezala. Guztira, 45 minutuko kontzertua egin genuen.

“Kantu herrikoiak kontzertu bakoitzaren testuingurura egokitzen ditugu. Manelekin jo genuenean, garbi genuen habanerak izan behar zutela protagonista”

Ortziralean muxikoak eta kontrapasa uztartu zenituzten, aldiz, Bartzelonako Centre Artesà Tradicionarius aretoan. Nola joan zen?

Jendea dantzan jartzea lortu genuen, eta ez dago gaizki! EH Sona jaialdirako Euskal Herriko eta Kataluniako kulturak bereizgarritzen dituzten ezaugarrietan pentsatu genuen. Prozedura horretan jabetu ginen Katalunian geroz eta gehiago erabiltzen dela kontrapasa, eta Euskal Herrian muxikoak franko nagusi dira. Hortxe topatu genuen lotura eta Mutxikontrapàs ikuskizuna sortu dugu. Kontrapasaren zein muxikoen kutsu primitibo hori dantzagarri bilakatu genuen, diskotekeroago bihurtuz.

Zein da taldearen dinamika?

Jon Lonbera eta Javi P3z Donostian bizi direnez, han elkartzen gara, gehienbat. Hala ere, gu ez gara ohiko talde bat. Gure afera da ditugun proiektuei, edo jasotzen ditugun enkarguei, forma ematea eta halakorik dagoenean bakarrik elkartzen gara. Kontzertutik kontzertura guztia aldatzen dugu, arropak, musika eta gaia. Are gehiago, mantentzen dugun bakarra, aldaketa bera, eta jarrera eta iturria dira.

Zein dira bereizgarritzen zaituzten jarrera eta iturria?

Iturria, musika herrikoia bera da, eta jarrera, aldiz, musika hori bereganatu, desegin eta berregitea. Hori da gure afera, guztia desegitea, ondoren gure erara berriz eraikitzeko.

Herrikojak-en emanaldia EH Sona jaialdian. (Jordi Borràs)

Musikari bezala duzun ibilbide luzean hainbat taldetan parte hartu duzu, baina bakarlari gisa ere bi disko atera dituzu….

Lehendabizikoa 2006an kaleratu nuen, Zugarramurdin, etxean, grabatu ondotik, eta aurten bigarrena plazaratu dut. Kasu honetan La Garrigan (Herrialde Katalanak) grabatu nuen lagun baten etxean. Bi diskoekin dinamika berdina izan dut, grabatu, hainbat ale argitaratu, kontzertu batzuk lotu eta bertan saldu.

Hala ere, susmoa dut, diskoek baino gehiago zuzenekoek dutela zuretzat lehentasuna.

Noski. Joera gehiegi dago musikarion ibilbidea kaleratutako disko kopuruaren arabera baloratzeko, eta nire erritmoa behintzat, ez da hori. Badira urtero disko bat kaleratzeko erronka duten taldeak, baina bagara, era berean, zuzeneko kontzertuetan buru-belarri aritzea helburu dugun bertze anitz ere. Izan ihauteriak, poesia errezitaldiak zein jaialdiak. Izaera hori ezin da diskoekin bakarrik neurtu.

Jarrera kontua…

Musikari gisa mugimenduan egoteko hainbat modu daude, eta nik zuzenekoak aukeratzen ditut, bertzerik gabe.

“Musikari gisa mugimenduan egoteko hainbat modu daude, eta nik zuzenekoa aukeratzen dut”

Gaur egun, zenbateraino da posible musikatik bizitzea?

Urte asko daramazkit honetan eta ez dut uste orain aurreko sasoiekiko desberdintasunik dagoenik, zentzu horretan. Zuhurtasunez erranen dut, baina nire ustez, afera da zer nolako bizitza eraman nahi duzun. Bertzalde, musikatik bizitzeko dituzun baliabideak aztertu behar dira, talde bakarra izatea edo proiektu desberdinetan parte hartu nahi den ikusi, aukera desberdinak bilatu… Musikatik bizitzea gainontzeko ogibideetan bezalakoa da.

“Afera da musikari bezala nolako bizitza eraman nahi duzun”, dio Beldak. (Saioa Baleztena)

Aurrerantzean zein dira zure erronkak nagusiak?

Momentuz, bakantzak behar ditut, pausatzea garrantzitsua da, bai indarra hartzeko, baita aspertzeko ere. Ilusioa berreskuratzeko modu bakarra tarteka atsedenaldiak hartzea da.

A9rako bi egun gelditzen direnean egiten ari gara elkarrizketa hau. Ezin dugu amaitu Kataluniaz galdetu gabe. 2012an CUPeko zerrendetan egon zinen. Nola bizi duzu Katalunian gaur egun gertatzen ari dena?

Aski kontent nago. Gizartea ernaturik dago, eta hori itzela da. Izan ere, bi aukera genituen: bizirautea edo desagertzea. Eta azken urteetan indartu den giza mugimenduari esker aurrera atera gara. Sekula ez nuen pentsatu Katalunia testuinguru honetan murgilduko zenik, eta A9a, zalantzarik gabe, gertakizun historikoa da. Katalanok gugan sinisten dugu eta hori da libre izateko lehen urratsa. Altxor bat dugu eskuartean.

“EH Sonak jendarte katalana erakartzeko indar berezia du”
Hamazazpi urte pasa dira Bartzelonan lehen aldiz EH Sona antolatzen hasi zirenetik, eta krisiak kultura gogor zigortzen duen unean, sekula baino indartsuago dator jaialdia. Bihar hasiko da aurtengo ekitaldia, Lou Topet taldeak Passeig del Bornen eskainiko duen doako emanaldiarekin, eta abenduaren 6ra bitarte iraungo du. badok.info atariak ere parte hartuko du, azaroaren 13an Euskal Etxean egingo duen aurkezpenaren bidez. Guztia prest dutenean, Bartzelonako txokoan izan gara Ekaitz Garate kultura teknikariarekin solasean.

Ekaitz Garate, Bartzelonako Euskal Etxeko kidea.

Aurrekoetan ez bezala, aurtengo ekitaldia Mercat de la Música Viva de Vic (MMVV) azokan aurkeztu duzue. Zer moduzko harrera izan du?

Eusko Jaurlaritzatik eta MMVV azokatik aurkezpena Vic-en egiteko proposamena heldu zitzaigun eta aurrerapauso interesgarria izan da guretzat. Katalunian dagoen azoka garrantzitsuena da, Kataluniako musikari eta ekoizlerik hoberenak biltzen dituelako batetik, eta euskal musikari tartea egiten diolako bestetik…

Aurkezpen hari esker zabalkunde gehiago izan duzue Bartzelonatik kanpo. Praktikan nabaritu al duzue?

Hamazazpi urte hauetako lanaren ondoren, MMVV azokan EH Sona aurkeztu ahal izatea erakusleiho garrantzitsua izan da. Uste baino jende gehiago gerturatu zen, ate asko zabaldu dizkigu eta, noski, urtero bezala aurkeztu izan bagenu lortuko ez genituzkeen inputak jaso ditugu dagoeneko!

Egitarauari dagokionez, aurreikusten al duzue etorkizunean Bartzelonako mugak hausteko aukera?

Momentuz ez dugu erabaki zehatzik hartu baina, Euskal Etxean orain arte egin dugun bezala, pausoz pauso hedatzen jarraitzea da gure asmoa. Euskal Herritik kanpo dagoen euskal musika jaialdirik handiena da EH Sona eta horregatik, kontu handiz joan behar dugu. Aurten sail berriak gehitu ditugu, eta datorren urtean aurtengoa sendotu eta Bartzelonako mugak hausteko aukerak aztertuko ditugu.

Zein dira bihar abiatuko den edizioak ekarriko dituen berrikuntzak?

Hasteko, orain arteko ekitaldiak aztertuta konturatu ginen familiei zuzendutako proposamenak falta zirela, eta haurrei zuzendutako TXO programa estreinatuko dugu. Bi tailer egingo ditugu, birziklatutako instrumentuena bata, eta Dj munduan murgiltzeko ikastaroa, bestea.

Haurrentzako kontzertu berezi bat ere antolatu duzue, oker ez banago.

Hasieran tailerrak egitea aurreikusi genuen bakarrik, baina azkenean kontzertu interesgarri bat lotu dugu. Dues Princeses Barbudes talde katalanak disko bat kaleratu du euskaraz eta bilduma berriaren estreinaldia egingo dute gurean.

Txikientzako ikastaroez aparte helduei zuzendutako beste bat ere antolatu duzue.

EH Sonako programazioa partaidetzaren bitartez dibertsifikatu nahi izan dugu eta tailerrak txertatzea erabaki dugu horretarako. Txikienek bi ikastaro izango dituzte eta Ainara LeGardonek musikari profesionalei zuzendutakoa eskainiko du. Modu horretan, ohiko kontzertuetatik harago, familiei eta musikari profesionalei zuzendutako espazioak sortu nahi ditugu.

“EH Sona lehiaketak eta Banden Lehiak bat egingo dute. Hemendik aurrera Banden Lehiaren saria izango da EH Sonan jotzea”

Azken urteetan arrakasta berezia izan duen EH Sona lehiaketa, aldiz, mantentzen duzue. Parte hartzeak goraka jarraitzen al du?

Lehiaketa urtetik urtera handituz doa, eta aurten errekorra gainditu dugu! Guztira, 31 taldek parte hartu dute eta emaitzarekin oso pozik gaude. Cesk Freixas eta Miquel Gil musikari katalanek osatu dute epaimahaia, eta azken momentura arte borrokan ibili dira irabazlea erabakitzeko.

Epaimahaia katalana izateak zein helburu du?

Zinemaldian jarraitzen ditugun irizpideak barneratu ditugu EH Sona lehiaketan. Orain arte musikarekin lotura zuten eta Bartzelonan bizi ziren euskaldun eta katalanen arteko bilera baten bitartez aukeratzen genuen irabazlea, baina aurten, musikariekiko distantzia mantentzeko asmoz, artista katalanen esku utzi dugu azken erabakia.

Azken urteetan bezala, saridunak – Kasernarat taldeak– EH Sonako kartelburuarekin —Zea Mays— Razzmatazz aretoan jotzeko aukera izango du. Hitzordurik arrakastatsuena al da hori?

Orain arte oso ongi funtzionatu du. Irabazleentzat sari polita da, sona gutxiago duten taldeek Estatuko aretorik garrantzitsuenetako batean jotzeko aukera izaten dutelako, eta ikuslearentzat ere erakargarria da. Lehiaketaren irabazlea ezagutzeko jakin-minak batetik, eta kartelburuak berez duen indarrak bestetik, jendetza erakartzen du.

Kasernarat taldeak irabazi du aurten EH Sona lehiaketa.

Aurreko edizioetako irabazleekin solastuta bereziki eskertzen dute EH Sonak eman zien bultzada.

Helburu horrekin sortu zen. Talde askorentzat, baliabide urritasunagatik, ezinezkoa litzateke beste modu batean Bartzelonako Razzmatazzen jotzea. Zoritxarrez, gaur egun oso zaila da Euskal Herriko mugak zeharkatzea eta, horregatik, gure apustua da zailagoa duten taldeei bultzada hori ematen jarraitzea.

Razzmatazz garrantzitsua den arren dagoeneko areto sare interesgarria hartzen du EH Sonak.

Batetik, betidanik borrokatu dugu Euskal Etxeko aretoaren balioa aldarrikatzeko, baina hortik kanpo Apolo, Razzmatazz, Harlem eta Tradicionàrius aretoetan kontzertuak egin ahal izatea bikaina da guretzat. Azken finean, talde bakoitzarentzat aretorik egokiena topatzea izan da gure betiko erronka, eta orain lortzen dugu. Estilo bakoitzaren arabera osatzen dugu programa osoa.

“Talde bakoitzarentzat aretorik egokiena topatzea izan da gure betiko erronka, eta orain lortzen dugu”

Bartzelonan bizi garen euskaldunok gustura hartzen dugu EH Sona, baina jendarte katalana erakartzeko erronka bete al duzue?

Zalantzarik gabe! Kontzertuaren arabera aldatu daiteke, baina badira publikoaren gehiengoa katalanek osatzen duten kontzertu asko eta asko. Izan ere, Euskal Etxearen zorionerako, EH Sonak jendarte katalana erakartzeko indar berezia du: bertakoek badakite hilabete eta erdiz euskal talde asko ezagutzeko aukera dagoela Bartzelonan eta jakin-minez gerturatzen dira…

Datorren urtera begira aldaketak izango ditu lehiaketak. Zer gertatuko da zehazki?

EH Sonaren eta Banden Lehiaren arteko elkarlana sustatuko dugu. Orain arteko edizioak aztertuta konturatu gara oso antzekoak ziren bi ekimen antolatzen genituela, eta iaz gainera, talde berak [Eskean Kristö] irabazi zuen han eta hemen. Horregatik, Azkue Fundazioarekin hitz egin ondoren erabaki dugu indarrak batzeko ordua iritsi dela.

Zuen lehiaketa desagertuko da orduan?

Ez, bi lehiaketek bat egingo dute. Orain arte talde berberek parte hartzen zuten bietan eta horregatik, lehiaketa bakarra egin eta sendotzeko asmoz, hemendik aurrera Banden Lehiaren saria izango da EH Sonan jotzea.

Bide batez, zuen eredua jarraituta, Euskadi Suena jaialdia antolatu dute aurten Madrilen lehen aldiz. Ohore bat izango da zuentzat, ezta?

Egia esan, udaberrian deitu ziguten Madrildik EH Sonaren eredua hartuta antzeko jaialdi bat egiteko baimena eskatuz. Guretzat pozgarria da han, New Yorken zein Caracasen, EH Sona eredu hartuta, antzeko ekimenak antolatzeko interesa pizten dela jakitea. Oso berri ona da euskal kulturarentzat: batetik, gure musikarekiko interesa dagoela esan nahi duelako, eta bestetik, kulturaren zabalkundea ziurtatzen dugulako horrela. Euskaldun ororentzat luxu bat da Euskal Herritik kanpo bizi eta euskal kultura gertuan edukitzea.

Lou Topetek zabalduko du EH Sona.

Zailtasunak zailtasun, kultura zigortuta dagoen momentuan, geroz eta indartsuago dago EH Sona…

Garai txarrak dira eta guretzat oso zaila da EH Sona aurrera ateratzea, Euskal Etxeak urtean zehar antolatzen dituen 150 ekitaldiak antolatzea zaila den bezala. Seguru asko, jaialdiaren arrakasta Euskal Etxeak ibilbide osoan zehar izan duen koherentzian datza. Duela 17 urte, lehen aldiz EH Sona antolatu zutenean asmoa hori baitzen, baliabide ekonomikoekin baino gehiago Euskal Etxean elkartu zen jendearen ilusioaren bitartez euskal kultura Katalunian zabaltzea. Aurrerantzean ere, krisiak jartzen dizkigun mugen gainetik, horrela jarraitu nahiko genuke: koherentzia horren baitan kuantitatiboki baino, kualitatiboki hazten.

Amaitzeko, Bartzelonan bereziki garestia da musika zirkuitua, eta zuek joera horretatik ihesi egiten duzue. Baina, nola?

EH Sona guztion eskura jartzea da gure erronka nagusia eta kontzertuetako sarrerak 30 eurotan salduko bagenitu ez genuke inor ekarriko. Prezioak ahalik eta baxuen jartzen saiatzen gara beti, eta aurten berrikuntza bat ere gehitu dugu: Euskal Etxeko kontzertuak sustatzeko asmoz, eta bazkideen fideltasuna saritzeko, batez ere, euskal musikaren prototipotik erabat aldentzen diren bost proposamen bildu ditugu 20 euroko bono baten truke. Interesa duenak, Mursego, Tania de Sousa, Goienetxe Anaiak, Revolutionary Brothers eta Balerdi Balerdi taldeen kontzertuak ikusi ahal izango ditu 20 euroren truke, kontzertu bakoitzeko edari bat barne.

Egitarau osoa ikusteko: http://www.ehsona.com