Deiedra Ibaizabalen ezkerraldeko talde bat da, herri musika, irlandar eta eskoziar folka eta eskola zaharreko estatubatuarra nahasten dituena. Jai giroan murgiltzeko, tabernako kantuak, balada indartsuak eta pubetan egin ohi diren saioetako abestiak jotzen dituzte kontzertuetan. The Dubliners, Wolfe Tones, Irish Tones eta The Pogues taldeak aipatzen dituzte inspirazio iturrien artean, eta punk ukitua ere badu haien musikak.