Pop-rocka eta erromeria uztartzen zituen Bizkaiko Garilak 26 taldeak. 2011n hasi, eta disko bakarra kaleratu zuten, 2016an, Adrenalinaren zain izenekoa. 2024an desegin zuten taldea. Hamar urte bat baino gehiagoko ibilbide horretan, Euskal Herrian, Irlandan eta Alemanian jo zuten. Maria Redondok (ahotsa), Iker Alvarezek (gitarrak), Joanes Garmendiak (baxua), Maddi Elortzak (trikitia), Eneko Benitok (alboka eta albokotea) eta Ieltxu Gimenezek (bateria) osatzen zuten Garilak 26.