Badok » Jon Eskisabel

‘Eta hutsa zen helmuga’, Liher taldearen disko berria azaroaren 4an kaleratuko da
Eta hutsa zen helmuga, diskoa ixten duen abestiko azken esaldia aukeratu du Liher taldeak bere lan berriari izenburua jartzeko. Azaroaren 4an kaleratuko du laukoteak bere laugarren diskoa, eta datorren asteazkenean, hilak 20, emango du ezagutzera lehen singlea. Horren berri emateko eta lan berria aurkezteko ezohiko bidea aukeratu du taldeak: kontzertua eskaini du Donostiako Intxaurrondo kultur etxean hainbat kazetari, musikari eta gonbidaturen aurrean. Taom ekoiztetxeak kontzertua grabatu egin du eta bertan hartutako irudiekin osatuko dituzte lehen bi singleen bideoklipak. Aurrerago, kontzertu osoaren filma ere zabalduko dute.

Liher taldekoak, ‘Hemen herensugeak daude’ diskoaren promozioko argazki batean.

Ez dira bi urte pasa Hemen herensugeak daude kaleratu zuenetik baina disko haren zikloa itxi eta “berriz ere jaiotzeko” erabakia hartu du taldeak. Izan ere, disko hura 2020ko otsailean argitaratu eta bi astera pandemia heldu zen eta aurkezpen bira osoa bertan behera utzi behar izan zuen. Horrek sortutako “shock emozionala” kantu berrietatik at uzten saiatu diren aurrean, azken hilabeteetan “bizitako hausturaren” isla da Eta hutsa zen helmuga diskoa. “Riff oro, atmosfera oro eta kontzeptu oro” taldekideek bizitako momentuaren adierazle dira, komunikabideei banatutako prentsa oharrean diotenez. “Irten ginen hegan herensugearen neskarekin, jakin gabe jausteak egingo zigula hainbeste min” dira diskoan Lide Hernando abeslariak ahoskatzen dituen lehen hitzak.

Taldearen arabera, “haustura” eta “hutsa” kontzeptuek osatzen dute diskoaren bizkarrezurra. Diskoaren lehen erdiko abestiek “taldearen eta norberaren hausturei, beldurrei eta atsekabeei buruz eta horiek konpontzeko kemenari buruz” hitz egiten dute. Ondorengo kantuetan, berriz, “dramaren erdian kolektibotasuna aurkitzeak duen eraginaz” mintzatzen hasten da taldea, “harik eta norberaren eta gizartearen konpontze prozesu horretan huts sendatzaile baten terrenoan sartu arte”. Hain zuzen ere, kolektibotasun horren adierazle gisa, lau abeslari gonbidatu dituzte diskoan parte hartzera: Noa Egiguren (Noa & The Hell Drinkers), Lidia Insausti (Arima Soul), Alain Martinez (Dinero, Qverno) eta Miren Narbaiza (Napoka Iria, Mice). Insausti izan ezik, beste hirurak aurkezpen kontzertuan izan ziren.

Diskoa Garate estudioan grabatu zuten udan, eta lehen aldiz lan egin dute Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Ekoizpena berriz, Iñigo Etxarri taldekideak egin du. Oraingoz ez dago diskoaren zuzeneko aurkezpen datarik iragarrita.

«Urostasuna berriz antzematen lagundu didate kantuok»
Aste honetan argitaratu du Aguxtin Alkhatek (Armendaritze, Nafarroa Beherea, 1982) Hutsaren hatsa disko berria, prozesu luze baten ondotik. Diskoaren kaleratzea iazko udaberrirako iragarri zuen egileak berak BADOK atarian, “Ezinaren izenean” kantuaren estreinaldiak lagunduta, artean zenbait kantu grabatzea falta zitzaiola. Diskoaren lehen aldea osatzen duten lau abestiak ziren. Jeremie Garat musikari eta ekoizlearekin grabatu nahi zituen Alkhatek, hari moldaketez jantzita. «Asko maite dut musikarekin duen harremana; laguna dut, eta nahi nuen berarekin lan egin. Baina ez zuen denborarik aurkitzen; beti hurrengo hilabeterako uzten genuen, eta, urtebete igaro ondoren, erabaki behar izan nuen beste pertsona batekin lan egitea».

Johannes Buffengana jo zuen Alkhatek, eta bi egunetan grabatu zituzten abestiak. Oso azkar joan zen dena. «Pierre [Sangla, bateria] eta Julien [Labat, gitarra] ostiral batean etorri ziren nire etxera moldaketak lantzeko, eta astelehenean grabatu genituen. Freskotasun bat bada hor». Gainerako abestiak, elektrikoenak, aspaldi grabatuak zituen Iñigo Irazokiren Atala estudioan. Martxorako etxean zituen fabrikatik jasotako hirurehun aleak —CD+LP—, baina COVID-19ren krisiak bi hilabetez atzeratu du argitaratzea, baita diskoa aurkezteko eman behar zuen lehen kontzertua —apirilean Tolosako Bonberenean— bertan behera utzi ere.

Aguxtin Alkhaten hirugarren diskoa da ‘Hutsaren hatsa’.

Autoekoizpenaren ordaina izan liteke. Lehen bi diskoetan —Ihes egin (2013) eta Haizeen meneko (2015)— UsoPop Diskak eta Elkar diskoetxeen babesa jaso zuen, baina oraingoan autoediziora jotzea erabaki zuen Alkhatek, disko honetan «kontu intimoak» aipatzeak «modu independenteago batean» lan egitea eskatzen zuelakoan. Ez zaio damu. «Hastapenetatik eskuetan ukan arte, disko bat argitaratzeko pasatu behar diren etapa guztiak ikasi behar izan ditut, eta esperientzia handi bat izan da».

Alkhaten kantuen atzean sarri daude esperientzia pertsonalak, baina disko honetan are pisu handiagoa du azken urteetan bizi izandakoak. «Nire egoera pertsonala asko aldatu da; etxez aldatu naiz, nire ondasun guztiak utzi ditut, eta zerotik hasi naiz berriro. Pare bat urte behar izan dut oreka berri bat atzemateko nire bizitzan, eta aski momentu ilunak pasatu ditut».  Kantua izan du une horietan gogoaren beheraldia gainditzeko terapia. «Ilunpe uneetan, doinu bat entzun du / Gauaren atean argia ikusi du / ta haruntz joan nahi du», abesten du diskoari izenburua ematen dion kantuan. «Abesti hori, oso garai ilunetan etxean bakarrik nengoelarik, kasik negarrez abesten nuen. Disko honetako kantuek oroitarazi didate urostasuna gauza sinpleenetan bilatu behar dudala: nire alabaren irrian, eguzki izpi batean, gauez izarrak ikustean… Urostasuna berriz antzematen lagundu didate».

Anjel Lertxundik Berria-n idatzitako zutabe batetik hartu du Hutsaren hatsa izenburua. «Euskarazko literatur ekoizpenaz ari zen, baina nire kasura egokitu nuen: hutsetik ere ateratzen ahal da hatsa. Fisika kuantikoa ere maite dut, eta, horren arabera, huts absoluturik ez da; huts handienean ere badira energia kuantikoak». Hain zuzen ere, kantuen atzealdean iluntasuna dagoen arren, itxaropenezko mezua eman nahi dio Alkhatek entzuleari iraupen laburreko folk-rock usaineko abesti sorta honekin. «Garairik ilunenetan ere beti dira argi batzuk, eta hara joan behar da. Gauza oro pasatzen da, nahiz eta momentuan berean pentsatzen dugun sekula ez dugula berriz atzemanen oreka bat. Mezu sinplea da, baina ondo dago oroitaraztea».

“Gauza oro pasatzen da, nahiz eta momentuan berean pentsatzen dugun sekula ez dugula berriz atzemanen oreka bat. Mezu sinplea da, baina ondo dago oroitaraztea”

Bizi dugun garai honetarako apropos idatziak dirudite zenbait kantuk. “Mundua aldrebes” izenekoak irekitzen du diskoa («norbait eseri da / mundu bazterrean / Lurra irauli nahiz / segundu bakar batean») eta “Esku eta lumek” abestiaren hasierak horrela dio: «Mila ta mila aukeren / bila ta bila geunden / egunak hurrenez hurren /baina urrea urririk zen». Eta amaierak: «Gure esku eta lumek / ahizpa anai ta umeek / ausartu nahi ez zutenek / zeregin daukagu denek». Pandemiak eragin duen krisi global honetatik irakaspenen bat aterako dugun «esperantza» dauka kantu egileak, baina aldi berean «eszeptiko» ageri da. «Errealitatetik kanpo kokatu da gizartea; ez ditu kontuan hartu gizakiaren jardunak lurrari eta biodibertsitateari eragiten dizkion ondorioak, eta birus bat behar izan da sistema hori guztia gelditzeko. Baina beldur naiz hau ere pasatuko dela eta itzuliko garela lehen bezala kontsumismora, milioika auto fabrikatzera…».

Zortzi kantuetatik blues akustikoko ale bat bereizten da. Irakurketa bikoitza du “Ai ama blues”-ek. Batetik, Xalbadorren “Ama Euskal Herria” hartzen du ispilu gisa Alkhatek. «Hark bezala, ikuspegi pesimista dut nik ere. Gizartearen masak itotzen ditu euskaldunak eta euskal kultura, Hegoaldean zein Iparraldean. Ezagutzen dut ikuspegi baikorra duen jendea eta poza ematen dit, baina nahitarat maite dut halako diskurtso pesimista bat zabaltzea, jendea iratzarrazteko». Bestetik, fonetikoki ingelesez irakur daiteke izenburua, I am a blues. «Zure heriotz egunean / beztituko gara beltzez / agurra eman nahiean / blues hau bertso baten ordez», dio hitzak. «Bluesa kanpotik ezarritako kultura uniformazioa litzateke, baina beltzen garrasia ere izan da bluesa, eta nik ere oihu egin nahi nuen».

Lehen diskotik Xan Bidegain (baxua) eta Julien Labat alboan izan ditu Alkhatek, eta oraingoan Pierre Sanglak hartu du Felix Buffen lekua baterian. Zuzeneko gehienetan berriz, Labatekin aritzen da Alkhat. Hark du pisurik handiena hartzen abestien sonoritatean. “Hitz gutxiko pertsona da baina bere gitarrak emozio asko pasarazten ditu. Horrez gain, lagun mina dut eta abentura hau konpartitzen dugu. Ondo uztartzen dugu elkar: nik behar dut bera kantuak beztitzeko eta berak behar du ni bezalako norbait, kantuak izateko eta bere dohainak gitarrarekin erakutsi ahal izateko”.

Ibilian-ibilian bere buruarenganako konfiantza eskasiari buelta ematen ari zaio Alkhat. «Bada jendea maite duena egiten dudana eta bultzatzen nauena, baina nik neure buruari egunero hamar mila galdera egiten dizkiot. Beti zalantzan jartzen dut. Ez naiz musika eskolara joan, ezta kontserbatoriora ere, eta beti sentitu dut nolabaiteko zilegitasun falta mundu horretan. Musika niretzat pasioa da, eta, UsoPop eta Elkar etorri ez balira, segituko nuen etxean bakarrik kantatzen. Baina aukerak etorri zaizkit, eta hartu ditut».

“Amodioa da mundua aldatzeko gakoa”
Frantziako presidentetzarako 2017ko bozen bigarren itzuliko lehia Emmanuel Macron eta Marine Le Penen artean jokatzeak ataka estuan jarri zituen joera ezkertiarreko hainbat hautesle. Zer egin? Eskuin muturra geldiarazteko Macroni botoa eman eta liberalismoa sostengatu, edo etxean gelditu eta inork Fronte Nazionaleko hautagaiaren garaipen posiblea eragozteko ezer egin ez izana leporatzeko aukera bizkar gainean hartu? Horretaz asko eztabaidatu zuten Willis Drummond taldeko kideek. Erabakiaren konplexutasuna laburbildu du Jurgi Ekizak. «Beti bada eskuin muturraren beldur hori, baina zerk eragiten du eskuin muturrak gora egitea? Ezberdintasunak sakontzen dituen sistemak elikatzen du eskuin muturra, kapitalismoak. Beraz, liberalen alde egiteak dakar arazoak hor segitzea; eskuin muturrak gora egiten segitzen du, ez baita borrokatzen haren kontra».

Willis Drummondek Kafe Antzokian aurkeztu zuen atzo lan berria. (Gorka Rubio / Argazki Press=

Dilema hori dago taldeak gaur argitaratu duen disko berriaren izenburuaren oinarrian. Xakean, nahiko ez lukeen mugimendua egitera behartuta dagoen jokalariaren egoera izendatzeko erabiltzen da zugzwang hitza, eta Ekizari baliagarria iruditu zitzaion «egoera politikoa mundu zabalean» azaltzeko idatzitako abestian txertatzeko eta disko osoa izendatzeko. «Pertsonaletik haratago, gogoa genuen erakusteko mundua nola ikusten dugun talde gisa», adierazi du taldeko abeslari eta gitarristak. Hortaz, diskoko abestietan agertzen diren gaietako batzuk dira krisi ekonomikoa, klima larrialdia, emakumeen borroka, Kataluniako prozesu independentista, jaka horien mugimendua, langileen prekaritatea, globalizazio kulturala, kolektiboaren galera eta indibidualismoaren gorazarrea.

Diskoaren izenburuak ezintasuna agertzen badu ere —«edozer gauza eginda, galdu egiten dugu»—, mezu baikor bat zabaldu nahi du taldeak azken abestian, “Galdera(k)”-en. «Ez dizut nik erranen arazorik ez denik, baina gehienek badute aterabiderik. Azkenean galdera ez da ‘nola egin?’, baizik eta ‘zergatik ez dugu egiten?’», abesten du Ekizak. «Mezu baikor batekin amaitu nahi nuen, jendeari esan ez garela kondenatuak. Egin dezakegu zerbait aldaketa klimatikoaren aurka, baina zergatik ez dugu egiten? Beldurrak ditugulako, mundua aldatzearekin batera gure mundua ere galtzeko beldurra. Horrek blokeatzen gaitu». Beldurrari amodioa gailentzea proposatzen du Ekizak abestian. Hitz hori hogeita bi aldiz errepikatuz ematen dio bukaera diskoari. «Askotan, beldurragatik ez ditugu egiten maitasunez egingo genituzkeen gauzak. Gakoa horretan datza. Maitasuna da munduko arazoak konpontzeko eta aurrera egiteko gakoa».

Willis Drummondek hirukote gisa argitaratzen duen estudioko lehen lana da Zugzwang (Tabula Rasa) —iaz Live kaleratu zuen, zuzenean grabatua—. Joseba Baleztena gitarristak taldea utzi zuen Tabula rasa aurreko diskoaren bira amaitutakoan. «Dezepzio txiki bat izan zen», gogoratu du Ekizak; «gustura geunden harekin eta taldeari ematen zionarekin, baina nabaritzen zen ez zuela taldearen erritmoa hartzen. Willis Drummondek eskatzen du denbora gehiena taldeari ematea, eta Josebaren filosofia ez da sekula hori izan. Berak maite du proiektu ezberdinetan parte hartzea, eta nabaritzen zen funtzionatzeko maneran ez zela gustura. Beraz, ez zen sorpresa izan».

Haren hutsuneaz gogoetarik egiteko astirik gabe, Japoniara abiatu zen hirukotea, kontzertu batzuk ematera. «Ziur ginen jarraitu nahi genuela, baina ez genekien beste gitarrista bat hartu edo ez. Erabaki genuen Japoniako bira hirukote moduan egitea, eta handik sartzean Gure Tokiak gaztetxeetako bira egitea, eta ondo pasatzen bazen horrela segitzea». Hirukotean hastean, taldearen soinua «pobretu» egin zen, baina aldi berean «zerbait efikazagoa, gordinagoa» bihurtu zela dio Ekizak, «eta jendeari gustatzen zitzaion».

Hiru kide, entitate bakarra
Hiru direnetik —Ekizaz gain, Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria)— taldea «entitate bakar bat» bilakatu dela dio abeslariak. «Bat egiten dugu asko. Ez dugu lider bat: hirurok garrantzi bera dugu. Eta disko hau hiruron nahasketa bat da; hiruron iritziak eta ekarpen musikalak daude bertan». Horrekin lotua dago azalaren diseinua. Gizonezko baten argazkia da; ez da taldekideetako inor, baina badu hiru taldekideetatik. Ramon Zabalegi diseinatzaileak hiru taldekideen aurpegiak nahastu ditu morphing teknika erabiliz, irudi errealista bat sortzeko. «Bat gehi bat gehi bat berdin bat: hori zen ideia. Willis Drummonden aurpegia da», azaldu du Ekizak.

Hain zuzen, denek konposatzen dute Willis Drummonden, baina Zugzwang-en Felix Buffek pisu handiagoa hartu du besteetan baino. Diskoko hamar kantuetatik zazpi bateria jotzaileak sortutako maketetatik abiatuta osatu ditu taldeak. Bateriak, baxuak eta gitarrak grabatu ditu etxean, eta zenbait kasutan ahotsetarako ideia batzuk ere proposatu ditu. Material horrekin, taldeak aldatu egin du abestiak konposatzeko prozesua disko honetan.

“Hiru garenetik entitate bakar bat bilakatu da taldea. Bat gehi bat gehi bat berdin bat: hori zen azalaren ideia. Willis Drummonden aurpegia da“

Astero entsegu lokalean sartuta landu ordez, Bordele inguruko etxe batera joan ziren astebetez kantuak maketatzera, eta handik hilabetera beste astebete egin zuten Xan Bidegainen familiaren etxe batean, kantuak zehazten eta egituratzen. Ondoren hasi zen Ekiza hitzak idazten, doinu bakoitzak iradokitzen zitzaion giroarekin lotuz, eta, azkenik, Atala estudiora sartu ziren grabatzera, Johannes Buff soinu teknikari eta ekoizlearekin. Thurston Moore, The Drones, Lee Ranaldo, Enablers eta beste askorekin aritutakoa da, baita Joseba Irazoki, Lumi eta Orbelekin ere. Felixen anaia izanagatik, lehen aldia du Willis Drummondekin. «Istanteak diskoa nahastu zuen Johannesek, eta Felixek aspaldi zuen gogoa probatzeko, baina ez genuen uste haren ekoizpen eta soinu estiloak bat egingo zuenik gure musikarekin».

New Yorken eta Lyonen bizitakoa da Johannes Buff, baina duela bi urte Baionan instalatu zen, eta taldearentzat une egokia zen harekin lan egiteko. «Disko hau nolabait familian egiteko gogoa genuen, buruhausterik gabe. Kantuak landu, estudiora joan, eta grabatu. Sinpleki. Musikari eman lehentasuna, eta ez grabazioaren esperientziari». Asmatu dutelakoan da Ekiza. «Sorpresa oso-oso ona izan da Johannesekin lan egitea. Bere ikuspegia du, eta uste badu kantuak baduela behar duena, ez du ezer gehiago grabatzen. Erabaki asko momentuan hartu dira, eta gu kontent ginen haren erabakiekin. Abeslari batentzat ere oso ekoizle fina da, zeren berak badaki zer nahi duen, eta argi esaten dizu. Buruhauste asko ebitatzen dizkizu».

Burke Reidek Tabula rasa-ri emandako soinu pisutsuaren aldean, arnasa gehiago du lan berriak. Ehundura, moldaketa eta aire berriak antzematen dira soinuan zein konposizioetan. «Felixek kultura musikal aski zabala du, eta freskotasuna eman dio taldeari. Guk ekarriko ez genituzkeen gauza batzuk ekarri ditu, baina sorpresa izan da ikustea hirurok hasi garenean kantuak lantzen berehala hartu dutela Willis Drummonden airea».

“Lehentasuna” lehen singlea da adibideetako bat, zeinean poparen ildo arin eta itsaskorrera gerturatu den taldea. «Guri ere bitxia egin zitzaigun jotzen hasi ginenean, ez baitzen gure estiloa», aitortu du Ekizak, «baina gero gustua hartu genion. Willis Drummonden ukitua du, betiko zaleek gustukoa izateko adina, eta, aldi berean, uste dugu zale berriak erakartzeko balio ahal duela».

“Lurrunaren atzean” abestiak kontrasteekin jolasten du, perkusio eta gitarren pasarte zaratatsu eta «desatsegin» batetik zati goxo eta amultsu batera egiten baitu jauzi. “Bigarren aukera” izenekoan, Anari Alberdik jarri du bigarren ahotsa, eta, hala egituraz nola melodiaz, harena izan zitekeen kantua. Felix Buffek aita hil zitzaionean idatzitako abestia da, eta crescendoa lehertzen denean sartzen da Anariren boza. «Azken momentuan grabatu zuen, Johannesen etxean, eta, abesten ari zelarik, hirurok elkarri begiratu genion, guztiz hunkiturik». Abestiaren «western kutsua» zela eta, Igor Telletxearen tronboia eta Joseba Irazokiren lap steel gitarra gehitu dizkiote.

“Izaki askeegiak” abestiak, berriz, 90eko hamarkadako indie-rockaren oihartzuna dakar, eta “Galdera(k)”-en free-jazz ukituko saxofoi batek igotzen du tentsioa. Ez dira falta, hala ere, Willis Drummondekin berehala identifikagarriak diren abestiak (“Oraintxe bertan”, “Zugzwang”, “Behin baziren”, “Sari soziala”, “Sugar baby.Sugar Daddy.Sugar herri”).

Durangoko Azokako Ahotsenean egingo du taldeak lehen zuzeneko aurkezpena, abenduaren 5ean, baina 2020ko urtarrilean abiatuko du bira: Bilbon 17an eta Miarritzen 31n. Otsailaren erditik martxoaren erdialdera bitartean, Japoniara itzuli eta Australiara joango dira lehen aldiz. Ondoren, Bartzelonan eta Madrilen aurkeztuko dute diskoa.

“Mungian eszena bat sortu ahal da, lanketa eginez gero”
Une musikal gozoa bizi du Mungiak. Zenbateraino den Belako-ren arrakastaren ondorio, zaila da esaten, baina haren uberan rock alternatiboaren esparru zabalean —post-punka, grungea, brit-popa…— mugitzen diren hainbat proposamen sortu dira azken bost urteetan. Esaterako, Dekot eta haren zatiketatik sorturiko Sua, Lukiek, Cecilia Payne, Senda, Leun edota gaur pantaila honetara ekarri dugun TOC taldea. “Zerbait komunean dugun talde asko gaude. Oraindik ez dago eszena bat baina egon ahal da. Horretarako lanketa bat egin behar da, eta egoera hau aprobetxatu”, diote bi urte eta erdi sortutako boskote honetako kideek.

“Bost lagunen arteko proiektu bat gara”.

Belako taldeko Josu Ximun Billelabeitia da TOCen bultzatzaileetako bat. Render Me Numb, Trivial Violence diskoaren bira amaierako kontzertuan jotzeko aukera eman zion, Madrilen, eta orain taldearen lehen EPa grabatu eta ekoitzi du. Badau-k bost abesti jasotzen ditu, The Libertines (“When?”) edota Belakoren hasierako garaia (“Begire zauz bile”) gogora ekar dezaketenak. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute, Montauk taldearekin batera, 22:00etatik aurrera (sarrera doan). Xabier Bilbao (ahotsa), Aitor Etxebarria (gitarra eta baxua) eta Antton Elorriaga (gitarra eta baxua) izan ditugu mintzakide elkarrizketa honetan. Mikel Bilbaok (bateria) eta Iker Lasak (gitarra eta baxua) osatzen dute taldea.

Nola sortu zen taldea? Adiskidetasunak edo musika gustu batzuk partekatzeak batu zaituzte?

Kuadrilako bost lagun gara, umetatik elkar ezagutzen dugu, eta musikarekiko maitasuna partekatzen dugu. Bost lagunen arteko proiektu bat gara. Taldearekin hasi ginenean bateria jotzaileak ez zekien tresna jotzen, baina esan genion bateria jo behar zuela eta horrela sortu zen taldea. Musika gustu ezberdinak ditugu baina badira talde batzuk denoi gustatzen zaizkigunak: The Libertines eta The Strokes, esaterako. Hasieran elkartu ginen bertsioak egiteko baina ez zitzaizkigun ondo ateratzen, eta erabaki genuen gure kantak sortzea. Denborarekin hartu dugu bide bat, estiloan igar daitekeena. Denok batera ikasi dugu konposatzen, orain badakigu nola konposatzen duen bakoitzak eta elkarren artean osagarriak gara. Orain egiten ditugun abestiak osoagoak dira egituraren aldetik. Ordu asko sartu dugu entsegu lokalean eta nabaritzen da.

Taldearen izenak Trastorno Obsesivo Compulsivo gaixotasunaren hizkiekin zerikusia du?

Hortik atera zen ideia baina esanahiagatik baino gehiago estetikoki, hiru letra larriz idatzita, gustatzen zaigulako aukeratu genuen.

Bi urte eta erdiko ibilbidean Bilboko Kafe Antzokian edota MAZ jaialdian jo duzue, baita talde aipagarri batzuekin partekatu agertokia ere: Atom Rhumba, Belako… Hasiera, uste baino errazagoa izan da?

Oso zaila da kontzertuak lortzea, baina zortea dugu lagunak ditugulako eta gainera gure kantuak gustatzen zaizkielako. Belakokoak gure lagunak dira aspalditik eta are gehiago, taldea sortzeko bulkadaren atzean Josu Ximun egon dela esango genuke. Beti esaten zigun talde bat egin behar genuela. Baina egia esan behar da: kontzertuak lortzea Euskal Herrian, diskorik ez baduzu, oso zaila da. Ingalaterran maketarik edo EPrik grabatu gabe kontzertuak jotzeko aukerak sortzen dira, baina hemen kultura hori ez dago garatuta. Hariak mugitu behar dituzu eta esfortzu handia egin.

Lehen bi abestiak, “Enemies” eta “Zaratak saltzen”, Javi Letamendiarekin grabatu zenituzten, El Inquilino Comunista eta WAS taldeetako kide ohiarekin, baina EP honetarako Josu Ximunengana jo duzue.

Javi Letamendiaren izena Lukiek taldeko Cristian Rodriguezek proposatu zigun, bera prest azaldu zen eta gure lehen esperientzia izan zen. Asko ikasi genuen. Aldaketa naturala izan da, Josuk gu grabatzeko gogo handiak zituelako. Lagun artean egin dugu eta oso ondo pasatu dugu. Ordu gehiago sartu dugu estudioan grabatzen, eta agian igartzen da. Gitarra gehiago sartu dugu, nahasketa eta ekoizpen aldetik landuagoa da… Prozesua ezberdina izan da eta emaitzan ikusten dira ezberdintasunak. Javi ez genuen hainbeste ezagutzen eta Josurekin aldiz, harreman handia dugu.

Beste aldaketa bat hizkuntzari dagokio. Grabatu zenuten lehen kanta ingelesez zen, bigarrena euskaraz, eta EPan denak euskaraz dira, bat izan ezik. Aurrera begira, euskarak aurrea hartu dio ingelesari?

Bai, garapen natural bat izan da. Entzuten ditugun talde askok ingelesez egiten dutenez, hasieran guk ere horretara jo genuen, baina denborarekin euskarara pasatu gara eta horrela jarraituko dugula uste dugu. Eroso sentitzen gara euskaraz abesten dugunean, gure ama hizkuntza izanda askoz gehiago sentitzen ditugu letrak. Ez diogu aterik ixten ingelesa berriz erabiltzeari, baina gehiena euskaraz izango dela uste dugu. Bestalde, kontzertuetan eta sare sozialetan euskara beti izan da gure lehen hizkuntza.

Lehen argitalpenerako EParen aldeko hautua egin duzue, disko luzea bazter utzita.

Bost abesti hauek dira konposatu ditugun azkenak. Gustatzen zaigu abestiak artean fresko daudela grabatzea. Hori izan daiteke arrazoietako bat. Bestalde, ez zen momentua LP bat ateratzeko. Bost abestiko aurkezpen disko bat edukita, etapa bat itxi eta orain has gaitezke LP baterako abestiak konposatzen, zerotik hasita, bukatu arte. Ahalik eta arinen egin nahi dugu diskoa.

“Eroso sentitzen gara euskaraz abesten dugunean, gure ama hizkuntza izanda askoz gehiago sentitzen ditugu letrak”

Gaur egun bi joera nagusi daude Euskal Herriko rock taldeetan: 70eko hamarkadako hard-rock eta stonerretik edaten dutenak eta elektronikarekin lotzen dutenak. Zuek erdibidean zaudete, 90eko hamarkadako eta mende honen hasierako rock alternatiboaren eraginak dituzue.

Zailtasunak ditugu beste talde askorekin identifikatuta sentitzeko. Seguru badaudela baina ez dira hain ezagunak. Beste estilo batzuek  protagonismo handiagoa dute. Euskal Herrian, gure sentsazioa da estilo bat edo bi asko bultzatzen direla, estilo horietako talde asko sortzen direla, baina hortik irteten den musika entzutea asko kostatzen dela. Gauza ezberdinak behar direla aldarrikatzen dugu, eta EParen izenburua, Badau, apur bat hortik doa, badaudela Euskal Herrian gauza ezberdinak eta bultzatu egin behar direla.

Zuek zer entzuten duzue azken aldian?

King Krule, The Voidz, Mac DeMarco… Euskal Herrian, Willis Drummond asko gustatzen zaigu, eta Itoiz pilo bat entzuten dugu.

Zer oroitzapen duzue abenduan Belakorekin Madrilgo La Riviera areto ezagunean emandako kontzertuaz?

Udalekuetara joatea bezalako esperientzia izan zen guretzat, aretoa ezagutzen duzu barrutik, kamerinoak… baina aldi berean badakizu ez dela zure momentuko errealitatea. Esperientzia polita izan zen, oso urduri egon ginen, baina eman genuen kontzertua, eta jendeak txalo egin zuen, agian gizalegez izan zen… Belakori beti eskertuko diogu horrelako aukera bat eman izana. Horrelako esperientziak lagunekin bizi ahal izateak balio erantsia du.

Kontzertuaren kronika ia guztietan Oasis taldeko Liam Gallagherrekin alderatzen dute Xabier abeslariaren jarrera. Ados zaudete?

Oasis gustatzen zaigu, baina halako konparaketekin beti berdin gertatzen da: plazer bat da alde batetik, baina aldi berean gorrotagarria da apur bat… Bakoitza den modukoa da, nire jarrera eta beste taldekideena eguneroko bizitzan daukagun jarrera bera da, agertoki batera eramanda.

“Madrilen Belakorekin jotzea udalekuetara joatea bezalako esperientzia izan zen. Bertan zaude baina hori ez da zure momentuko errealitatea”

Abenduan, Mungiako hainbat taldek kontzertua eman zenuten Olalde aretoan: Belako, Lukiek, Sua eta zuek. Belakoren arrakastaren eragina nabaritzen da herrian? Eszena baten parte sentitzen zarete?

Nabaritzen da zeozer. Talde asko dago, denetarik, baina zeozer komunean daukagu. Antzeko erreferentziak eta gustuak ditugu Belakok, Cecilia Paynek, Suak, Sendak, guk… Nahiz eta erreferentzia horien interpretazio ezberdina egiten dugun, rock alternatiboaren inguruan gabiltza denok, eta denoi gustatzen zaigu The Strokes, esaterako. Ikusten ditugu antzekotasun batzuk talde horien artean, bai. Oraindik ez dago eszena bat baina egon ahal da, badaude taldeak eta bada oinarri amankomun bat, baina beharko zen lanketa bat egin eszena bat sortzeko.

Duela 20 urte Getxo Sound delakoa sortu zen. Ikusten duzue Mungian antzekorik sortzeko aukera?

Izan leike, baina horretarako egon beharko zen taldeekiko tratu bat, kontzertuak egiteko espazio bat… Azken finean, hau kultura da, eta sustatu beharra dago. Beti esaten da kultura sustatu behar dela, baina gero ez da egiten. Mungian egoera hau aprobetxatu beharko lukete batzuek.

“Diskoa egitea dibertigarria izateko asmoak gidatu nau»
Proiektuaren izenak eta diskoaren izenburuak loturaren bat erakusten duten arren, Moxalen abestiak ez dira Audienceren larre bereko bazka. Gernikako taldeak bi hamarkadaz jorratu duen folk, country eta rock klasikoaren arteko uztarketaren arrasto gutxi dago Hannot Mintegia taldekide ohiaren egitasmo berrian, eta bai, ordea, zinemako musika, trip-hopa, loop-ak, iluntasuna, ahotsak eta giro artegagarriak.

Hannot Mintegiaren proiektu berria da Moxal.

Mintegiak sortu ditu abesti guztiak, baina musikari eta telebistako errealizadore horrek ez du bakarkako ariketa gisa ulertzen sormena. «Behar dut jendea inplikatu. Asko gustatzen zait beste musikariekin kolaboratzea, besteen diskoetan jotzea… saltsa hori behar dut». Hortaz, hainbat lagunengana jo du Zaldikatu lehen diskoa osatzeko: Aiora Renteriak (Zea Mays), Miren Narbaizak (Napoka Iria, MICE), Mursegok eta Ainara LeGardonek ekarpen nabarmena egin dute ahotsetan, eta Aitor Etxebarriak, Gaizka eta Ager Insunzak (Audience), Txufo Wilsonek (Empty Files) eta Jose Lastra ekoizleak lagundu diote soinu geruzen sarea ehuntzen. Diskoa bihar argitaratuko du Forbidden Colours zigiluak, biniloan eta formatu digitalean, eta martxoaren 16an Gernikako Lekuek jaialdian aurkeztuko du zuzenean lehen aldiz.

Promozioko argazkian, sudurretik odoletan ageri zara, baina satisfazioa iradokitzen duen irribarrea duzu ahoan. Ondoriozta liteke disko hau egiteko bidea zaila izan dela, baina merezi izan duela.

Argazkia “Azalgorri” abestiarekin egin dugun bideoklipetik aterata dago, eta irudi dibertigarri bat delako aukeratu dut. Izan ere, neure buruari agindu nion disko hau egiteak dibertigarria izan behar zuela. Will Oldhamek, elkarrizketa liburu batean [Will Oldham on Bonnie ‘Prince’ Billy, Alan Light, Will Oldham, 2012), zera dio gutxi gorabehera: «Musika eta diskoak egitea ariketa gogor eta mingarria baldin bada, orduan akats bat da. Erakuts iezaiozu zeure buruari dibertigarria izan beharko lukeela». Asmo horrek gidatu nau: prozesua ahalik eta gutxien konplikatzea eta ondo pasatzea. Ez dut lortu gauzak erraz eta sinple egitea, baina bigarrena bai, batez ere azkenengo fasean. Kolaborazioen zatia gozatua izan da niretzat. Gustatuko litzaidake beti horrela lan egitea, Miren Narbaizarengana joatea eta egotea egun bat bere lokalean gauzak proposatzen eta egiten. Ainara LeGardonekin, berdin. Mursegorekin posta elektroniko bidez egin dugu dena; ziztu bizian trukatzen genituen ideiak, grabazioak... Haien hizkuntza musikala eta artistikoa izugarri gustatzen zait, eta ez da egon batere tentsiorik.

Kantuen egilea zu bazara ere, Moxal ez duzu proiektu pertsonal edo bakarkako ibilbide baten hasiera gisa azaldu nahi izan, zuk «koordinatutako» proiektu gisa baizik. Lan kolektibo baten emaitza puntuala izendatzeko hartutako izena da, ala jarraipena izango du?

Bi ideia horien artean dago. Niri ez zait asko gustatzen pertsonalizatzea, eta ez dut atsegin nire izena proiektu baten buruan jartzea. Interesgarriagoa zait beste era batera aurkeztea, eta musikaren izpirituarekin gehiago bat datorrela uste dut. Esaterako, hasierako ideia zen nik ez abestea diskoan eta kolaboratzaileek abestea. Halaber, ez dut nahi Moxal zerbait itxia izatea. Kontzertu bakoitzean nork edo nortzuek joko duten ez jakitea nahiko nuke; agian, ni bakarrik azalduko naiz, agian sei joango gara, igual hiru... Nahiago dut musikak hitz egitea, irudiek eta istorioek hitz egitea, entzuleek proposamen batekin topo egitea, eta ez pertsona jakin batzuekin. Alde horretatik, Moxal momentuko gauza bat bezala ikusten dut, ohartzen naizen arren izena edo entitatea edo dena delakoa hartzen ari dela. Baina agian hurrengo lana 30 minutuko ikus-entzunezko bat da, edo folk akustikoko disko bat, zerbait esatearren.

Abesti gutxi batzuk grabatzea zen zure hasierako asmoa, ea zer gertatzen zen, baina kolaboratzaileei deika hasi zinen, eta proiektua hazi egin zen estudioan. Nola izan da prozesua? Hauxe da buruan zenuen diskoa?

Ez da egon plangintza zurrun bat, baina, estudioan egun gehiago egoteko aukera izan ahala, abesti gehiago agertuz eta forma hartuz joan ziren. Jose Lastraren inplikazioa handia izan zen, Forbidden Colours zigiluarena ere bai, eta, azkenean, gustura egoteko moduko bederatzi abesti grabatu genituen. Horietako bat ez da diskoan sartu. Oso-oso pozik nago emaitzarekin, eta bada buruan nuen diskoa. Kolaborazioak intuizioz izan dira. Ia denekin kolaboratu dut aurretik, Zea Maysek Ibilaldirako egindako abestian parte hartu nuen, Miren Narbaizarekin jo izan dut El_Txef_Aren aurkezpenetan, Ainara LeGardonen taldeko kide izan nintzen garai batean, Audiencerekin zer esanik ez, Maite Mursegorekin kontzertu pare bat jo nituen duela urte batzuk... Oso naturala izan da haiei deitzea.

Buruan zenuen bakoitzak zer egingo zuen diskoan?

Bai. Abesti batzuk aspalditik zeuden martxan, baina lanketa handia izan da egiturak ixtea, moldaketak egitea, hutsuneak betetzea... Nahiko intuitiboki jokatu dut. Esaterako, koru asko nire ahotsa grabatu orduko grabatu dira, eta gero dena egokitzen joan da. Kantuak egiten ditudanean, inkontinentzia moduko batek hartzen nau, gustatzen zait gauza asko sartzea, eta muga bat jarri behar izaten diot. Nik sentsazioa daukat kantuak bihurtu direla kantu kolaborazioekin, ordura arte ez nekiela kantuak ziren edo ideiak ziren. Kolaborazioek kantuak aldatu dituzte.

"Ez dut nahi Moxal zerbait itxia izatea. Entzuleek proposamen batekin topo egitea nahi dut, eta ez pertsona jakin batzuekin"

Promozio orrian diozunez, «bakarrik ibiltzen ikasteko prest» izaten da moxala. Audience uzteko erabakia lotuta dago disko hau egiteko asmoarekin?

Ez, batere ez. Audience bukatu zen lanak ez zidalako uzten taldearen erritmoari eusten. Audience utzi eta gero, ez nekien musika egiten jarraituko nuen, baina Aitor Etxebarriarekin jotzen hasi nintzen [Mintegiak berak zuzendutako Markak dokumentalaren musika aurkezteko], eta asko gozatzen da Aitorrekin jotzen… Audienceren kantuak jotzea ez da erraza, kantu gaitzak dira teknikoki, exijenteak, konposizio lan handia dago, egiturak itxita daude ia modu matematikoan, moldaketa denak oso landuta, entsegu asko dago atzean… Aitorrena beste perspektiba bat da: exijentea da, baina askatasun handia duzu. Aitorrekin berriro disfrutatzen hasi nintzen, eta prozesu kreatiboaren barruko harra berriz esnatu zen. Horri irteera emateko modu bat izan da diskoa. Asko gustatzen zait estudioan egotea, bat-batean soinu edo giro bat sortzea… Hor gozatzen dut.

Nola sortu dira abesti hauek?

Denetarik dago, baina asko sortu dira ordenagailuan saltseatzen. Soinu banku bat daukat, geruzen azpian agian daude Audienceren duela hogei urteko maketa-grabazioak… Gehien bat erritmo edo giro baten bulkada, soinu baten testura izaten da abianputua, eta hortik joaten naiz abestia osatzen.

“Seguru dauenak ez deko grazirik”, diozu “Seguru” abestian. Zalantzan eroso sentitzen zara?

Kostatzen zait seguru edo zehatza izatea musikan, zatiak non hasi eta non amaitzen diren ez da argi izaten, kosta egiten zait ixtea… Gehiago gustatzen zait, bizitzan ere, gauzak nahasirik egotea, nahiz eta batzuetan nahiko nuke argiago eta seguruago ikustea dena. Zalantzan bizi naiz, baina seguru egotea ere gustatzen zait, kar kar…

Itxuraz, Moxalek aldaketa dakar Audiencekiko. Country-rock alternatiboaren arrastorik ez da kasik —“Laguntzeko niri” eta “Haixie gara?” izan daitezke salbuespenak—, eta beste estetika eta hizkuntza musikal batzuk azaltzen dira: trip-hopa, zinemako musika, elektronika, loop-ak, koruak, esperimentazioa…

Eragin horiek beti egon dira hor, baina nik ez nuke hainbeste ezberdinduko Audienceren musikatik. Audience beti izango da nire eragin nagusia. Nire Musikene izan da: hor ikasi dut kantuak sortzen, moldaketak egiten, dinamikak garatzen, jotzen… Niretzat, osagaiak berberak dira, baina proportzio ezberdinetan jarrita. Musikarekin asko flipatzen duzun adin bat izaten da, gauza berri asko deskubritzen duzuna. Nire kasuan, PJ Harvey, Bjork, Nick Cave, Fugazi, Tricky, Neil Young…  horiek denak batera deskubritzeak eragin zidan inpaktua betiko geldituko da, osagai horiek beti egongo dira.

Disko honetan, asko eragin dit duela urte asko izan nuen proiektu batek, Zaldiak, Ibon Agirre Bilboko musikariarekin egin nuena. Berak anbiente elektronikoak sortzen zituen, eta nik haiekin nolabait abestiak egiten nituen. Halaber, Ainara LeGardonek azken diskoan [Ainara LeGardon, 2017] erabaki batzuk nola hartzen zituen ikusteak eragin handia izan du. “Zaldikatu #1” abestian, adibidez, nire sentsazioa zen kantuaren %90a eginda zegoela. Uste nuen kantu instrumentala izango zela, baina Ainara hasi zen ahotsarekin bere soinu esperimentazioa sartzen eta kantuaren erdia hartu zuen. Aitorrekin ere ikasi dut sinplifikatzen, baina apustu bat egiteko. Diskoko kantu batzuetan ez dago nire gitarrarik, espazioa zegoen gitarra sartzeko, baina, horren ordez, dagoenari garrantzia eman diogu, horren aldeko apustua egin dugu.

“Audience beti izango da nire eragin nagusia. Nire Musikene izan da: hor ikasi dut kantuak sortzen, moldaketak egiten, dinamikak garatzen, jotzen…”

Iluntasuna eta giro artegagarriak nagusi dira diskoan. “Gure telenobelie”-n lortzen duzu «Gu gara zatoz hona» leloak eragin mehatxagarria izatea entzulearengan.

Ez dut bilatu iluna izatea. Zinemako musika asko-asko gustatzen zait, David Lynchen pelikulak, B serieko filmak…. Hitzetan eszena moduko bat iradokitzen dut, ez dago oso argi zer gertatzen den, pertsonaia gutxi batzuk daude, gela ilun batean gertatzen da… Kantu batzuek funtzionatu dezakete ahotsik gabe, atmosfera bat sortuz, baina gustatzen zait ahotsa narratzaile batena balitz bezala erabiltzea, zerbait kontatzen duena…

Kantu bakoitzarekin ikus-entzunezko pieza bat egiteko asmoa duzu. Irudietan pentsatzen duzu musika sortzerakoan?

Irudietan ez nuke esango, eszena edo sekuentzietan agian bai, baina oso konkretuak dira. Izan ahal da nire bizitzako momentu batzuk fikziora eramanda moduan. Nire sorkuntzaren zati bat oso intuitiboa da, soinuak gustatzen zaizkit notak edo harmoniak baino gehiago, soinuaren eta frekuentzien arteko konbinazioak zer iradokitzen didan, zeren falta sumatzen dudan… hori izaten da abiapuntua. Gero dator lan kontzientea, gauzak ordenatzea, kentzea, egiturak lantzea…

Hitzak eta abesteko era ere oso intuitiboak dira. Diskoko gauzarik original eta intransferibleena dira. Hitzak baldin baditu, kantuak badu nik momentu horretan behar dudan zerbait, niretzat balio duena. Eta abesterakoan, berriz, nire iparrorratza izan da berba egiten dudan moduan abesten saiatzea. Eta, askotan, hitz bat sartzerakoan, pentsatzen nuen nire aitaitak hitz hori erabiliko ote zuen… Agian ez zuen erabiltzen, baina nire oroitzapenean bai. Zalantza une askotan hori izan da heldulekua: agian akordea ez da interesgarria, baina gutxienez hitzak eta esateko era baditu abestiak. Bada zerbait.

Diskoa amaituta, bada berriz entzutean harritu zaituen zerbait?

Diskoa egiteko kapaza izateak harritu nau, kar kar… Oso garrantzitsua izan da Jose Lastraren ekoizpena. Disko honetarako behar nuen beste belarri batzuk izatea alboan, garrantzia zeri eman erabakiko zuen pertsona bat… Erabaki guztiak nik neuk hartu izan banitu diskoan dauden gauza batzuk ez ziren egongo, nire estilo liburuan ez daudelako. Esaterako, nire disko batean sekula ez nuke sartuko erritmo kutxa batekin egindako txalo bat, lar sintetikoa delako, baina Lastrak egin du eta etxean entzun dudanean oso ondo txertatuta dagoela iruditu zait. Lastra horretan oso ona da.

Gernikako Lekuek jaialdian aurkeztuko duzu diskoa. Nola egingo duzu diskoko sonoritate aberats eta konplexua zuzenekora eramateko?

Hirukote moduan ari gara entseatzen Txufo Wilson (zintak, erritmo kutxa, sanplerrak), Jatsu Argarate (baxua) eta hirurok. Diskoa zuzenekora eramaten saiatzen ari gara, eta aurrerago taldea hazi ahal bada, hobeto. Gernikan Gaizka Insunzak ere lagunduko digu. Oraingoz lau bat kontzertu ditugu aurreikusita, ekainean Donostiako Dabadaban izango gara, Forbidden Coloursen jaian, eta Bilboko Kafe Antzokian ere. Gero batek daki. Dibertigarria den bitartean, segituko dugu.

Plaza Berrian, uztaileko gau batean
Bide Ertzean taldeak “Plaza Berrian“ abestia grabatu zuen bere diskoetako batean, merezi duena baino oihartzun apalagoa jaso duen Esan bare izenekoan hain zuzen. Tolosako taldeak ez zuen sekula jo bertan, baina bai Ubeda anaien aurreko bandak, Deabruak Teilatuetan-ek. Hainbat urte geroago, Imanol Ubeda plazako kioskora igo zen berriz ostiral gauean, Don Inorrez izenpean kaleratu duen lehen diskoa aurkezteko.

Don Inorrez taldeak Tolosan emandako kontzertuko irudia. (Pello Gorrotxategi)

“Plaza Berriko eserlekuetan

ederragoa dirudi gauak”

Arratsaldean euriak kontzertua hondatzearekin mehatxu egin zuen arren, gau giro ederra zegoen emanaldiaren hasierarako ordua heldu zenean. Zaila zegoen Plaza Berriko terrazetan eserleku libre bat aurkitzea, eta gehienek kontzertua bertatik jarraitzeko hautua egin zuten. Ordu laurdeneko atzerapenez agertu ziren taula gainean Imanol Ubeda (ahotsa, gitarra akustikoa eta gitarra elektrikoa), Ruben Caballero (gitarrak), Fernando Neira (baxua) eta Karlos Aranzegi (bateria eta programazioak). Diskoko ordena berean iritsi ziren lehen hiru kantuak: “Segika ditut”, “Bere txisteak” eta “Gaur euripean”. Berehala atera genuen ondorio nagusi bat: diskoaren aldean kantuak hazi egiten dira zuzenean, taldeak erakusten duen sendotasunari esker. Ez dirudi elkarrekin jotzen hasiberria den musikari talde bat denik —Tolosakoa zazpigarren kontzertua zuen, apirilean estreinakoz taularatu zenetik—. Berriz ere musikari bikainez inguratu da Imanol Ubeda: Aranzegi aspaldiko konplizea du, ezaguna da haren joaldi zehatz eta apaingarri gabea; Neirak urteak daramatza Ruper Ordorikaren taldean, eta egun MICE-rekin ere jotzen du, besteak beste. “Pua erabiltzen du baina hatzekin jotzean ateratzen den soinua ateratzen du”, zioen miresmenez gure inguruan zegoen baxu jotzaile batek. Ruben Caballerok oso gustuko du pop elektronikoaren molde horretan aritzea, hor dago Eñaut Elorrietaren diskoan egindako lana edota berriki eMe taldearekin egindakoa. Emanaldiko zenbait momentutan Fran Iturbe ekarri zigun gogora —eta ez bizarrarengatik bakarrik—. Pello Gorrotxategi teknikariaren laguntzaz, soinu indartsu eta garbia erakutsi zuen taldeak, Imanol Ubedaren ahotsa lehen planoan jarrita, hitz guztiak ondo ulertu genitzan, abeslariaren ahoskatze ederra tarteko.

Mugiro bila diskoak badu ezaugarri —on, nire ustez— bat: ez dago besteen gainetik nabarmentzen den kanturik, ez dago ale batek gainerakoei itzal egiteko arriskurik. Zale bakoitzaren kantu kutunenak maiz ez dira besteenekin bat etortzen, eta hori, askotan, seinale ona izaten da. Zuzenekoak ere ez du gorabeherarik eta harmonia ederrean txandakatzen dira diskoko kantuak, oraindik argitaratu gabekoak eta bertsioak.

“Zuretzat dira

nire kantu traketsak

Zuretzat dira

zu gabe ez ditut behar eta”

Diskoan ez dauden bi kantu jo zituzten Tolosan. Horietako batean bere buruaz barre egiten du  Imanol Ubedak, bakarkako proiektuari jarritako izena dela eta. “Ezkutatzen saiatzen den arren, denek dakite nor den eta ez du inor izutzen”, dio letrak gutxi gorabehera. Beste kantuak Pello Lizarralderen hitzak ditu, eta dagoeneko grabatua dagoen single batean argitaratzeko asmoa du Ubedak. Lehen entzunaldian country-folk ukitua duen kantu eder-ederra iruditu zitzaigun.

Horiez gain, lau bertsio entzun genituen. Lehenengoa, Bide Ertzeanen Don Inorrez diskoko “Iraileko gau batean” izan zen. Jatorrizkoa baino luzeagoa egin zuten amaierako zatian, Ruben Caballeroren luzimendu eta entzuleon gozamenerako. Deabruak Teilatuetan-en “Gaur euria egin du” kantu mitikoa aurrez ere moldatu izan du Ubedak —Peiremans-ek jotzen zuen duela bi urteko kontzertuetan—, eta Don Inorrezen jantzi berrietara egokitu du oraingoan. Amu melodikoari pisua kendu eta tentsioa gehitu dio, edo beste era batera esanda, pop gutxiago eta rock gehiago.

Bertsiorik arriskugarriena, azaltzen duen aldaketa estetiko nabarmenagatik, Bide Ertzeanen 77 diskoko “Sustraiak zainen ordez” abestiarena iruditu zitzaigun. Jatorrizkoaren gitarra akustikoaren ordez, gitarra elektrikoa darabil Ubedak eta loop batetik erritmo eta hots elektronikoak jaurtitzen ditu Aranzegik. Formatu horretarako abestirik aproposena ote den, zalantza hori utzi zigun.

Hirugarren bertsioa Ruper Ordorikaren omenez Bilboko Loraldia jaialdiak antolatutako kontzertuan estreinatu zuen taldeak —taldearen lehen agerraldi ez ofiziala ere izan zen hura—, eta orduan bezala Ixiar Oreja igo zen Tolosako agertokira “Banekien” abesteko.

“Plaza Berrian gaua egin arren

eder jarraituko du euriak”

Kontzertua burutzeko “Udaberriko azken mugan” jotzen ari zirela erori ziren lehen tantak, eta amaitu orduko ekaitza lehertu zen Plaza Berriaren gainean. Terrazak hustu eta barrura egin zuen jendeak. Don Inorrez euri tanten azpian desagertu zen, eta ez da udazkenera arte berriz azalduko. Urriaren hasieran Legorretan joko du, eta aurreikusita dago Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eta Donostiako Kutxa Kultur Klubean ere aritzea urtea bukatu aurretik.

Nor da piztia?

“Zigilu izaera gustatzen zaigu, baina ez dugu zurrun jokatuko”
Izana izan aurretik izena aldatu behar izan diote. Bilboko Zenbat Gara elkartearen baitan sortutako Erroa argitaletxearekin nahasketarik gerta ez zedin, Erro zena Erraia bihurtu da. “Orain metafora berria asmatu behar dugu izena azaltzeko”, dio barrez Jon Aranburuk, Gasteizen sortutako proiektuaren bultzatzaileetako batek. “Erro lurrarekin lotzen genuen, hemen sustraitutako kontu bat delako zigilua. Orain barne behar batetik ateratako kontua da Erraia. Halako behar bat ikusten genuen gure inguruan”. Izaki Gardenak, Joseba B. Lenoir eta Montauk batu dira norbere diskoak argitaratzeko lanak elkarrekin aurrera eramateko. Aurten bertan izango dira kalean, Erraiaren logoarekin, aipatu hiru taldeen disko berriak. Talde horietako kide ez bada ere, Jon Aranburu ere musikaria da: Bidelapurrak-en azken diskoan parte hartu du eta gitarra jotzen du Konpost talde sortu berrian —Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Txerra Bolinagarekin—.

Jon Basaguren, Joseba Baleztena,. Beñat Goitia eta Jon Aranburu, Erraia zigiluko kideak. (Jaizki Fontaneda / Foku)

Nork bota zuen zigilu bat sortzeko amua?

Jon Basagurenek autoekoizpenaren bidez atera nahi zuen Izaki Gardenak-en hurrengo diskoa, baina horrek dakarren lan handia bakarka egiteari ez zion zentzurik ikusten. Niri komentatu zidan eta bion artean hasi ginen aztertzen zer egin genezakeen… Hainbat eredu ikusi genituen, Bidehuts-en eredua zen gehien gustatzen zitzaiguna, autogestio plataforma moduko bat sortzea, eta erabaki genuen lehendabizi gure lagunei planteatzea ea interesatzen zitzaien gurekin modu honetan jokatzea. Joseba Baleztenari eta Montauk taldekoei esan genien, eta aurrera jo genuen. Norberak bere diskoak plazaratuko ditu zigilu baten babespean, baina lan batzuk elkarrekin egingo ditugu. Helburua ez da ekonomikoa inondik inora, jakin badakigu gaur egun disko bat ateratzeak galera ekar dezakeela batez ere, parra egitea da askotan helburu nagusia.

Jada aipatu duzu Bidehuts. Hura ere hiru talderen artean sortu zen. Zigilu baten bidez zertan lagundu diezaiokezue elkarri?

Zalantzak argitzen askotan. Banaketan, promozio kontuetan, norbaitek fabrikaziora bidali behar badu zerbait… halako istorioetan batez ere. Batek lan egiteko ohitura batzuk ditu eta beste bati ondo etorri ahal zaizkio… Azkenean bilgune bat da eztabaidatzeko eta aurretik eginda dauden lan batzuk errepikatu behar ez izateko.

Erraiak nola definitzen du bere burua: zigilua, plataforma, kolektiboa, diskoetxea…?

Badugu zigiluaren zera hori. Zigilu batek batasun estilistiko bat badakarrela ulertzen dugu eta gustatzen zaigu hori. Baina ez genuke nahi batasun estilistiko hori oso zurruna izatea, hortik ateratzeko bideak ere egon daitezke. Momentuz hiru disko hauek aterako ditugu udazkenean, eta aurrera begira norbait gerturatuko balitz guregana, plataforma kideok modu asanblearioan erabakiko dugu nola jokatu, irizpide estilistiko nabarmenik gabe. Oraingoz irizpideak izan daitezke euskarazkoak eta Gasteizkoak izatea, eta AEBetako doinuekiko afinidade bat izatea, baina aurrera begira ez dugu baztertzen amerikarra ez den zerbait ateratzea, edo erdarazkoa izatea… Buruan dugun irizpiderik nabarmenena, beharbada, Gasteiz edo Arabakoa izatea da. Hemen sortu da proiektua eta hemen gaude gu. Baina hori ere egunen batean atzera botatzea ere ez dugu baztertzen.

Izaki Gardenak-ek Elkar/Oihuka diskoetxearekin atera ditu orain arteko hiru diskoak, Joseba B. Lenoir Gaztelupeko Hotsak-en ibili da… Zer gogoeta egiten dute diskoetxeen gaur egungo zereginaren inguruan?

Hobe izango litzateke haiei galdetzea, baina agian ikusi dute hau dela biderik duinena euren lanaren jabe izateko %100ean, bitartekaririk gabe. Baina ni ez naiz inor haien gogoeta zein den esateko, eta zigilu bezala ez gara sartzen gogoeta horietan. Edozein talde libre da gurekin gauza bat egiteko edo ez egiteko, ez dago esklusitibitaterik ezta irizpide jakin bat eduki beharrik ere gurekin etortzeko. Afinidadea egonez gero, nahikoa da.

Gaur egungo musika eszenaz zer iritzi duzue, nola ikusten duzu eskaintza, publikoarena erantzuna, musikaren gaur egungo lekua gizartean…

Gasteizi buruz hitz egingo dizut batez ere. Eskaintza ikaragarria da, ez dago eszena bat, zortzi eszena egon daitezke! Gauza asko ekoizten da, kontzertu asko daude, publikoa egon badago baina sentsazioa da askotan publiko berdintsua dela, eta beti estilo jakin batzuetaz ari gara, pop eta rock-and-rollaren inguruko parafernaliaz. Niri ihes egiten didate beste musika estilo batzuek: reggae taldeak, hip hopa edo trapa egiten dutenak, lokaletan gaur egun gazteek egiten dutena… Horiek beste zirkuito paralelo batean mugitzen dira, eta askotan askoz jende gehiago mugitzen dute rock-and-rollak baino, nahiz eta areto gehienak, Gasteizen, rock-and-rollaren ingurukoak izan: Helldorado, Jimmy Jazz, Parral eta Gora tabernak…

Batu zareteneak musikarekin lotutako beste esparru batzuetan ere bazabiltzate: Muinoko Hotsak egitaraua antolatzen, hainbat talderen komunikazio lanak egiten (Uhinak), Hala Bedi irratian…

Oinarrian, laurok Hala Berri irratiko Hiru Kortxea saioko kideak izan gara. Herri mugimenduan gabiltzan jendea gara, eta horrek Erraiaren funtzionatzeko moduetan eragina du… Aurrera begira beste saltsa batzuetan sartzea oso erraza litzateke. Gasteizen izaerarekin bat datorrela uste dut, oso bizia da kultur produkzioan zein herri mugimenduaren aldetik, eta horrek eragiten du horrelako jokamoldeak izatea. Sare handi txiki bat da.

“Gasteiz oso bizia da kultur produkzioan zein herri mugimenduaren aldetik, eta horrek eragiten du horrelako jokamoldeak izatea”

Lehen argitalpena Joseba B. Lenoirren singlea izan da. Formatu digitalean plazaratu zuen udaberrian eta orain CDan eskura daiteke kontzertuetan. Udazkenean biniloan ere argitaratzea da asmoa, ezta?

Bai. Udarako atera dugu CD formatua, baina asmo nagusia binilo formatuan ateratzea da. Josebak buruan dauka sail bat osatzea binilo singleekin: single bakoitzak bertsio bat eta kantu propio bat jasoko ditu, eta diseinatzaile batek egingo du azala… Maiztasun jakinik gabe, datorkionean grabatu eta atera.

Zer aurreratu dezakezu Izaki Gardenak eta Montauk-en diskoei buruz?

Izaki Gardenak-ek astebete eman du Sevillako La Mina estudioan grabatzen, amaitu du grabazioa eta nahasketak irailean egingo dituzte. Saiatu arren, ez dugu lortu ezer gehiago jakitea, kar kar… Montauk Jimmy Jazz aretoan ari da grabatzen, eta gehientsuena egina dago, pare bat gitarreo falta zaizkie. Osagai elektroniko dexente sartu dituzte eta geruza asko izango ditu diskoak. Gasteizko Gaztetxearen bildumarako grabatu zuten abestian nabaritzen da jada usain hori. Bi diskoak udazkenean izango ditugu kalean, baina kontzertuetan beranduago hasiko dira bi taldeak, neguan.

Hemendik bost urtera, zer ibilbide nahi zenuke Erraiarentzat?

Gasteizen lokaletatik sortu den talde pare bati disko bat argitaratzeko laguntza emango bagenio, konforme nengoke. Gasteizen dagoen sorkuntza, hemengo eszena, ezagutarazteko bideak egitea ere bada Erraiaren helburuetako bat. Hain zuzen, gure asmoa da jada kalean dauden disko batzuk eramatea aurten Durangoko Azokara, han egoteko aukera izaten dezaten. Diskorik ez daukaten talde interesgarriak ere badaude, tabernetara eta kontzertu aretoetara iristen den eszena nahiko bizia da, baina lokalean geratzen dena ere nahiko indartsua da.

Abadetxe proiektua sortu dute, sorkuntza garatzen laguntzeko
Ikus-entzunezkoen mundutik datoz biak, esperientzia luzea dute dokumentaletan, telebistako saioetan edota publizitateko lanetan, baina horretaz gain musika zaletasuna partekatzen dute. Bi adierazpide artistikoak Abadetxe Sorlekua izeneko proiektuan batu dituzte Xabier Agirre soinu teknikariak eta Txabi Elkorobarrutia bideogileak. Mungian (Bizkaia) garai batean abadearen etxea izandako eraikinean “sorkuntza garatzeko inguru lasai, inspiratzaile eta aberasgarri bat” eskaini nahi diete musika talde eta bakarlariei, eta prozesu hori kantu eta bideo baten zuzeneko grabazioan jasota utzi. Agirrek berak Ni taldearekin grabaturiko abesti baten bideoa zabaldu dute egitasmoa ezagutarazteko aurkezpen gisa.

Bere esperientziatik abiatu zen Agirre proiektu honi ekiterakoan. Duela bi urte inguru Mungia jaioterrira itzuli zen eta Abadetxen jarri zen bizitzen. Inguruak lagundu zion azken urteetan bazter utzita zuen musika sorkuntza berriz hartzen eta Ni bakarkako proiektua martxan jartzen. “Inguru honek eskaintzen duen lasaitasuna eta patxada sorkuntzarako aberasgarri gertatu bazait niri, zergatik ez beste sortzaileei ere?”. Galdera horri tiraka erabaki zuen aspaldiko lagun duen Txabi Elkorobarrutiarekin Abadetxe Sorlekuari forma ematea. “Gu barrutik aberastuko gaituen zerbait egin nahi dugu, pertsonalitatea duen zerbait. Musikariak hona etorri eta etxean bezala sentitzea nahi dugu, barruko sormena garatu eta kanporatu dezaten”, azaldu du Agirrek.

“Musikari bakoitzaren nortasuna eta soinua aurkitu eta azaleratu nahi dugu, denok ezberdinak baikara”

Abadetxen grabazioak egiteko tresneria apailatu du Agirrek, “nahasketak ere bertan egin daitezke, nahi izanez gero”, baina ez dute grabazio estudioetako dinamika erreproduzitu nahi. “Estudioan perfekzioaren bila joaten da musikaria, akatsik gabeko joaldia egiten nahi izaten du, toma asko grabatzen ditu helburu horrekin, eta horrek desbirtuatzen du errealitatea. Perfekzioa ez baita existitzen, pertsonak gara, ez makinak. Akatsean dago benetakotasuna”. Horren ordez, sorkuntza prozesua eta zuzeneko momentua jasotzea interesatzen zaie Agirreri eta Elkorobarrutiari. Hortaz, Abadetxeren proiektuak ezaugarri zehatz bat du: hala kantuak nola bideoa zuzenean grabatuko dira, musikari guztiak batera joaz. “Musikari bakoitzaren nortasuna eta soinua aurkitu eta azaleratu nahi dugu, denok ezberdinak baikara”, azaldu du Agirrek.

“Momentua harrapatzea” da helburua. “Sorkuntzaren hasierako freskura eta bizitasuna gordetzen da horrela. Hau oraintxe gertatu da eta kito”. Halaber, prozesua “arintzea” lortzen da horrela. Bideoa sekuentzia plano bakarrean grabatzeko erabakiak ere, hautu estetikoa izateaz gain, helburu bera du: “taldeak komunikatu nahi duena momentu horretan bertan jasotzea eta ikusleak barruan sentitzea”, adierazi du Elkorobarrutiak. Bere azken lanetako bat hain zuzen, modu horretan egina dago, Purple Velocet taldearen “Krystal” abestiaren bideoklipa.

Agirre eta Elkorobarrutiaren hasierako planteamendua zen talde edo bakarlari bakoitzarekin kantu eta bideo bana grabatzea, baina une honetan “indar gehien” hartu duen aukera da hiru kantuz osatutako EP bat eta kantu horietako baten bideoa eskaintzea. “Zuzenean grabatzeko planteamendu horrekin, asteburu batean erraz asko osatu daiteke EP bat. Taldeak edo bakarlariak baliatu dezake gero kontzertuetan saltzeko, eta bideoa berriz, promoziorako euskarri gisa erabili dezake”. EPa euskarri fisikoan argitaratuko litzateke, Creative Commons lizentziapean, baina Agirre eta Elkorobarrutiaren buruan ez dago, oraingoz, ohiko zigilu bat sortzea. “Ez dugu zigilu bat sortuko, baina bai gustatuko litzaiguke EP bakoitzak Abadetxeren marka eramatea, diseinuan estetika bat jarraituz esate baterako. Jendeak ikusten duenean berehala identifika dezan Abadetxerekin”. Eta pixkanaka “komunitate bat” sortzea nahi lukete, “hona datorren jendea Abadetxeren parte sentitzea, eta une jakin batean, demagun, talde batek gitarrista bat behar izanez gero grabazio baterako, Abadetxeko komunitateko musikarien artean aurkitu ahal izatea”.

Informazio gehiago: abadetxe.net

Harremanetarako: abadetxe.ongietorri@gmail.com

The Friday’s Crew-ren bideoklip berria estreinatu dugu
Datozen asteetan argitaratuko du Mauka diskoetxeak  The Friday’s Crew taldearen laugarren diskoa, Harresien gainetik. Azpeitiko punk-oi! boskoteak Higain estudioan grabatu du lan berria, Haritz Harreguy soinu teknikariarekin, eta taldekideek aurreratu dutenez, “beste lanek baino rock-and-roll eta punk-rock ukitu handiagoa izango du, gogorragoa izango da, baina, era berean, melodiak zaindu ditugu”.

Lehen singlearen bideoklipa estreinatu dugu gaur BADOK atarian, “Iritsiko da” abestiari dagokiona. Bertan Bultz! taldeko Xabier Gallastegi Xagu-k kolaboratu du ahotsetan.

The Friday’s Crew-k Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko du Harresien gainetik, abenduaren 8an, 17:00etan.