Ibai Aierza konpositore eta abeslariaren indie punk proiektua da Dekot, 2014. urtean sortutakoa, Jataben. 2016an kantu batzuk grabatu, eta Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten 2016an. 2021ean argitaratu zuten beren lehen lan luzea: Döner Kebab Pizza Italia. 2023an etorri zen bigarrena, Photoplayer izenekoa. 2025ean, Ibaik Axis mundi kaleratu zuen, bakarka egindako lehena, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abestutako kantuz osatua.