Belarri

2019.04.11
Belarri

Belarri diskoetxe alternatiboa eta elkartea ere bada, estetika desberdinetako artistak garatzea proposatzen duena, musika tradizionalaren eta munduko musikaren arloan, baita pop, musika elektronikoan zein gaur egungo musika estilo gehienetan.

Euskal Herrian oinarritua izaki, diskoetxea tokiko artisten lana haien lurraldean eta kanpoan sustatzeko, eta nortasun indartsuak dituzten beste lurraldeekin loturak egiteko nahikeriatik sortu da. Horiek hola, belarri musika moderno eta berritzaileari irekia da, edozein ingurumenekoa izanik ere.

Musikaren sektorean gertatzen ari diren aldaketez eta musikariek benetako irabaziak lortzeko gaur egun dituzten zailtasunez oharturik, labelak zuzena eta gardena izan nahi du. Era berean, ingurumenarekiko jokoan denari oharturik, belarrik ekologikoa izan nahi du. Artisten adostasunarekin, material birziklatua edota birziklagarria erabiltzeari lehentasuna ematen dio material fisikoen fabrikazioan eta administrazioan.