Discos Suicidas-Hilargi Records

2014.05.23
Discos Suicidas-Hilargi Records

Discos Suicidas-Hilargi Records diskoetxea 1982. urtean sortu zuen Oscar Amezagak, Bilbon. Lavabos Iturriaga taldeko abeslaria zen Amezaga, eta lehenago Muskaria musika aldizkaria sortu zuen, Roge Blasco eta Pedro Mari Azkorretarekin. Zaramataldearen lehen singlea argitaratzeko sortu zuen Amezagak Discos Suicidas. Haatik, gaztelaniaz abesten duten punk eta rock taldeekin osatu du katalogoa, Euskal Herrikoak zein kanpokoak (Eskorbuto, MCD, Guerrilla Urbana, El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes...). Salbuespen bakarrak, Joseba Gotzon, Lauburu, Kalapo, Noizbait eta Suaz Blai-ren lanak izan dira. 1986. urtean ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! euskal punk taldeen disko bilduma argitaratu zuen, Bap!!, Danba, Ultimatum, M.C.D., Porkeria T eta Zer Bizio? taldeekin.

Azken urteetan atzerriko merkatuetan jarri du arreta, batez ere Latinoamerikan. Horrela, 1995ean Ura Records sortu zuen Mexikon, eta 2000. urtean Eki Records Argentinan.