2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Jolasa

Gure begietatik, ikuspegitatik,
errimetatik sortzen diren enigmetatik,
zuen etiketatik at dagoen etikatik
guk erantzunik ez dugu eta ez galdetu zergatik.

Ai ai ai, ez erran hau zernahi denik.
Lehen, orai ez gaude zai ba al dugun baimenik
ez pentsa garai bateko usai denak onak direnik
gu ez gira gai eta ez dugu nahi eman irakaspenik.

Errimen atzetik buru belarri jo ta ke
bafleek aurreiritziak puskatu arte
pentsatzea hau dela gorrotoaren parte
interpretazio txarra egitea litzake

Bakana, anitza, goxoa, bortitza...
Bihotzak mintza diten zein da giltza?
Gure hitza iltza dadin jolasten gabiltza.
Gure irakasle bakarra deitzen da bizitza.

Ez dugu fama bilatzen, ez dugu izan nahi portada,
nahiago izan zuen barne hormetako pintada.
Aberastu ez arren pozik egongo gara
zuen belarritara gure hitzik sartzen bada.

Hitz bat, ideia bat, bidea hautatu.
Bisioz, bizipen guztiak kontatu.
Guk osatu, zuk gozatu, autozentsura akabo.
Euskal rapa bizirik dago.

Bakardadean hotza, kontzertuetan bero
bihotz taupaden hotsak bihurtzen gaitu ero.
Fin ekin eta egin hamaika ahalegin
esandakoaz ez dadin inor damutu gero.

Kritikak onartzen ditugu guk ere eginik
mundura nehor ez baitzen sortu guzia jakinik.
Gauza onak nola gaitzak hartzen ditugu gaitzat
garrantzi berdina dute bideak eta emaitzak.

Aurreiritzi itxi hoiek behar dira galdu
ez gara lehenak iritsi baina ez gatoz berandu.
Nahiz den akats modura ikusi ohi duguna
guretzako dohai bat da ezberdintasuna.

Ez har, ez jar estu
guk bota eta zuen esku.
Ahal duenak ongi pasa hau da gure jolasa
irabazteko ari ez denak galtzerik ez du.

Hartu eta eman 
trukatu, nahasi...
Dakizuen eran
ez da orain hasi
Guk zueri, zuek guri,
elkarrengandik bada zer ikasi.