2019.06.20
4 Itzal

4 Itzal

  • 2001 - 2004
  • Rocka

Atzera

Lagundu

Jasotzeko

Denborarekin galdu
denborarekin garaitu
momentu denen jabe
sentitzeko.

Atzerapenak dira
aurrerapenen mesede
erein gabe dagoen uzta
alperrik baita.

Urteetan barrena
iturri gabeko ura
gelditu gabe doa
bideetan,
lehorra dagoena
bustitzen dakielako.
Eta bien bitartean gu,
begira gaude!!!

Dena badoa
gure une ederrenak
ta denak badauka
non gelditua!!!

Amodioarentzat
bizigarri den orduan
zahartuek larrutan
gozatzen dute.