Asier Perez Basterra konpositore eta gitarristaren bakarkako proiektua da A.Maiah. 90eko hamarkadan zenbait rock eta post-punk taldetan aritu ondoren, 2010. urte inguruan praktika esperimentalagoak esploratzeari ekin zion: noise industriala, instrumentu gisa gitarraren mugak bilatzen dituzten konposizioak eta inprobisazio askea batik bat. Hainbat musikarirekin kolaboratu du, eta haien artean aipatzekoa da Garazi Navasek emakume ahots zurien koru baterako berridatzitako A.Maiah-ren konposizioa, Durangas dokumentalean entzun daitekeena.