Soraluzeko A Tuti Plain taldeak 2016 inguruan ekin zion bideari, rock doinuak nagusi zituela. Oinarri horretatik abiatuta, bestelako estiloetara jotzen dute gipuzkoarren kantuek, izan popera, grungera, metalera, funk musikara… Ina Peñalba (gitarra, ahotsa), Joseba Mendizabal (gitarra), Jondar Plata (baxua) eta Gotzon Elizburu (bateria) musikariek osatzen dute taldea.