Lehendakaris Muertos taldeko Aitor Ibarretxek 2014ko uda barnetegi batean igaro ostean sortu zuen Aberri Txarrak taldea, euskaraz kantatzeko asmoz. Beren «euskara batuaren maila eskasarekin eta Googleren itzultzailearen laguntzarekin», 2014an kaleratu zuten lehen EPa: PNV faxista. Hurrengo urtean kaleratu zuten lehenbiziko disko luzea, Ertzainis Democracy izenekoa.