Maialen Aizpun de la Peña (ahotsa, gitarra), Nahia Garaikoetxea Salinas (ahotsa, gitarra, trikitia), Itziar Olague Barberena (ahotsa, biola) eta Olatz Jimenez Nadales (ahotsa, teklatua) musikariek osatzen dute Iruñerriko Abian laukote akustikoa. 2020an sortu zuten taldea, hirukote formatuan, baina Olatz Jimenez batu zitzaien taldera 2023ko maiatzean. Taldearen amaiera iragarri zuten 2025ean.