Julen Goikoetxea hondarribiarraren proiektua da Acto Messie. 7A.M. Prod. izena ere badarabil bere ekoizpenetan. Hip-hoparen kulturarekin harreman estua du, rap abeslaria eta ekoizlea izateaz gain grafitiaren munduan ere murgilduta baitago. Edonola ere, haren musika proposamenak rapetik harago doazen generoak ere ukitzen ditu. Hok Ttuk Hamalau kolektiboko kide da.