Donostiako hardcore melodikoko taldea. Nazioarteko biretan parte hartu zuten, beren kabuz nahiz Berri Txarrak, No Fun At All edo Satanic Surfers taldeekin. Bost disko kaleratu ondoren eta 25 urteko ibilbidearen ostean, agurra iragarri zuten beren sare sozialetan 2025ean, argitara atera ondoren talde gisa zituzten ideiekin «bateraezinak diren egoera oso desatseginak aipatzen dituzten testigantzak».