Bilbotik «rave punk folklorikoa» dakarkigu Xabier Aguado eta Naroa Esturok osatutako bikoak. 2024an kaleratu zuten estreinako lana, taldearen izen berekoa, baita bigarrena ere, Nekea. DIY filosofiaren jarraitzaile leialok fanzine banarekin lagundu dituzte bi argitalpenak, Atico Stereoren eta DDT Banaketak zigiluen laguntzaz.