Agian rock metal taldea Bizkaiko eta Arabako lau musikarik osatzen dute: Arkaitz Vega (ahotsa eta gitarra), Julen Donaire (gitarra), Endika Donaire (bateria) eta Mikel Ortega (baxua). Rise Against, Volbeat, Stone Sour, Governors, System Of A Down, Su ta Gar eta Ken Zazpi taldeak aipatzen dituzte beren inspirazio iturrien artean. 2018an kaleratu zuten lehen diskoa, Denbora izenekoa.