Aho Zakil Konekxion Zugarramurdin sortutako punk taldea da. 2019an osatu zuten hirukotea Olivier Harotzarene (gitarra) eta Arno Harotzarene (bateria) aita-semeek eta Mattin Oronoz abeslariak, zugarramurditarra lehena eta saratarrak beste biak. Sarako Gaztexearen 30. urteurrenean jotzeko apustua egin zutela eta elkartu ziren hiru musikariak. Gerora Azkaineko Mikel Indak sartu zen taldera bateria jotzera eta Arnok baxua hartu zuen.