Albora begira erraz ikus daiteke dena
Ez dago asko lantzerik lortzeko nahi duzuna
Arraroa da zerbait berezi ikustea
Esfortzua alferrikan baita
Zeruak ez zaitu itxoiten
Izarrez nekatuta dago
Zerua beteta dago jada hainbesteez
Hegan egin zure irizpideekin
Egin hegan nahi duzun erara
Hegan egin nahiz eta oinutsik
Egin hegan zure modura
Norberak hautatzen du abiapuntua
Zenbait aukeren artean beti errazena
Non geratu da norberaren ezaugarria
Besteetatik desberdintzearen grina
Zeruak ez zaitu itxoiten
Izarrez nekatuta dago
Zerua beteta dago jada hainbesteez
Hegan egin zure irizpideekin
Egin hegan nahi duzun erara
Hegan egin nahiz eta oinutsik
Egin hegan zure modura