2026.08.21
Ahuntzak

Ahuntzak

  • 2018
  • Punk-rocka

Atzera

Ahuntzak - Behin soilik

Atzera

Ahuntzak - Panpinak

Suntsitu (ft. RonkOi!)

Laino artean oihuak deika
Bomben hotsekin nahastuta
Lurrean aita eta ama erahilduta
Ametsgaiztoa egi bihurtuta

Begietan soilik beldurra
Odola irabazle izendatua
Betiko ustel buru barrua
Kontrola helburua

Gorrotoz, beldurrez
daude bustita banderak
Suntsitzen ta hiltzen
erlijioen izenean
Berunez, burdinez
Jantzitako agurdioak

Gizartearen hileta

Mendeak pasa eta beti kontu berdina
erlijioen boterea bikoizten da
estatuak ezkutatu ditu bere armak
mahai gainean mapak zatitzen doaz

Gogor eutsi arbasoen indarra,
mundu zakar honen argi izpi bakarra
suntsipen azpian jaiotako landa
basapizti erara prestatuta atera da gaur

Herriek beldurra galduta
heriotzaren kontra ostikoka
gure bukaera, gure bukaera…
ez dago gure eskuetan

Gorrotoz, beldurrez
daude bustita banderak
Suntsitzen ta hiltzen
erlijioen izenean
Berunez, burdinez
Jantzitako agurdioak

Gizartearen hileta