Doinu zaharrek piztu ziguten
bihotzez kantatzeko grina
barruan geneukana kanporatzeko
akorde solte batzuen gainean
Ta denbora aurrerda doan ahala
su berri bat pizten ari da
zulo ilunetatik ari gara oihuka
orain gure unea da
Amestu genuen guztia lortu arte borrokan
Inposatuak zaizkigun kartzela usteletan
Gizarte honen arauek jartzen dizkiguten kateak
Apurtu ditzagun denak
Ekinez lortuko ditugu
Behin izan genituen ametsak
Pausoz pauso aurrera begira
Gailurrera helduko gara
Ta amore emateko ez dago unerik
Ez dugu galduko nortasuna
Eta betiko lagunekin batera
Jarraituko dugu bidean
Amestu genuen guztia lortu arte borrokan
Inposatuak zaizkigun kartzela usteletan
Altxatu dezgun ahotsa ez daudenen izenean
Batera geldiezinak gara
Amestu genuen guztia lortu arte borrokan
Inposatuak zaizkigun kartzela usteletan
Alienatu ezin dituzten gazte errebeldeak
Aiama taldea gara