Eserita nago amildegi ertzean
gogora etortzen zaizkit joan diren denak.
Ispilura begituz ezin ikusi ni naizena,
burua makurtu eta aurrera jarraitzen ikasia.
Ona eta txarra, iluna eta argia.
Ezin berezi gezurra eta egia.
Hainbeste nor-gehiago hainbeste hipokresia,
zenbat erantzunik gabeko galdera.
Atzera begira ezer ez da berdina,
haurtzarotik gauza asko aldatu dira.
Aldatzgorako aldapa bat ein zait guztia,
ezin dut gelditu nire barne guda.
Ona eta txarra, iluna eta argia.
Ezin berezi gezurra eta egia.
Hainbeste norgehiago hainbeste hipokresia,
Zenbat erantzunik gabeko galdera.