Zerura begira ote
inork salbatuko nauen
abizenak lapurtu dizkidate
Zalantzan zu nor zaren
Guk argi dugun arren
Mugitzen zaituena orain artekoa
botatzea bada, ahaztu
behintzat lokartu arte
Nork emango digun geure zena
Zor minkorregia, odolustutako egia
Guztion eskutatik kendu dituzun lorak
Denon etxetatik eraman dituzun hormak
Kaleak hutsik, mindurik
ba ote dago herri oso bat hiltzerik?
Kaleak hutsik, mindurik
ba ote dago herri oso bat hiltzerik?
min partekatuak mantentzen nau hemen
men egitearen kontra egon arren
gorputz askok zauria igarri bez
azken arnasa hartu arte
Guztion eskutatik kendu dituzun lorak
Denon etxetatik eraman dituzun hormak
Kaleak hutsik, mindurik
ba ote dago herri oso bat hiltzerik?
Guztion eskutatik kendu dituzun lorak
Denon etxetatik eraman dituzun hormak
Kaleak hutsik, mindurik
ba ote dago herri oso bat hiltzerik?
Kaleak hutsik, mindurik
ba ote dago herri oso bat hiltzerik?