2026.08.24
Aiert

Aiert

  • Oñati (Gipuzkoa)
  • Pop elektronikoa

Atzera

Aiert - Omen ala Behar

Atzera

Aiert - Abizenak

Atzera

Aiert - Autodefentsa (feat. Olatz Salvador)

Ama

Abuztuak 17 izan behar zan gure eguna
Hainbeste gogorekin netorren zu ezagutzeko ama
Azkenian egun batzuk aurreratu nintzen
Zu ikusteko gogoz hementxe agertu nintzen

Gasteizerako bidean planak aldatu ziren
Festetara joan ordez ospitalean gelditu ginen

Argitu nazazu bidea, momentu ilunenetan
Besarkatu nire beldurrak, bidean galtzen naizen bakoitzean
Urruntzen naizen egunean, itxaron hor badaezpada
Gogoan izan betirako gure islada
ama

Gauero kontatutako istorio guztiak
Partekatu ditugun bidaia bereziak
Zurekin ikusitako film eta kontzertuak
Etxean igarotako ostiral arratsaldeak

Jaio eta zazpi urtera argi-izpi bat sortu zen
Lau kideko familia bosteko bihurtu zen

Argitu nazazu bidea, momentu ilunenetan
Besarkatu nire beldurrak, bidean galtzen naizen bakoitzean
Urruntzen naizen egunean, itxaron hor badaezpada
Gogoan izan betirako gure islada
ama

Ilargi azpian begitara begiratzean
Esandako maite zaittut guztiak egi bihurtzean

Argitu nazazu bidea, momentu ilunenetan
Besarkatu nire beldurrak, bidean galtzen naizen bakoitzean
Urruntzen naizen egunean, itxaron hor badaezpada
Gogoan izan betirako gure islada
ama