Aiert Alberdi oñatiarrak pop elektronikoan kokatu du bere burua, eta genero disidentziaz mintzo da erresistentzia jarrera batekin, musika eta artea adierazpen politiko gisa ulerturik. Konpositorea, ekoizlea eta abeslaria izateaz gain, Soziologia eta Zientzia Politikoetako ikaslea ere bada Aiert, eta bi munduak uztartzen ditu bere elektropop kantuetan.