Ez balitz amore ematerik
borrokak ez zuen izango zentzurik
izan dadin etsipen kanta hau
eusten jarraitzeko aitzaki
eusten jarraitzeko aitzaki
Etsipen kanta hau abesten diot, arnasa behar duenari
Etsipen kanta hau abesten diot, guri
Nora nindoan? arnasestuka borrokara, arnastea etsitzea bada
Odola galduz goaz, elkar ukitzerik ez bada, nola?
Bat egiteko beharra
bat izan ezin izana
izan dadin etsipen kanta hau
eusten jarraitzeko aitzaki
eusten jarraitzeko aitzaki
Etsipen kanta hau abesten diot, arnasa behar duenari
Etsipen kanta hau abesten diot, guri
Nora nindoan? arnasestuka borrokara, arnastea etsitzea bada
Odola galduz goaz, elkar ukitzerik ez bada, nola?
latentzian badagoenak gorpuzten du korrontea
latentzian badagoena, borroka arteko frontea
latentzian badagoenak gorpuzten du korrontea
latentzian badagoena bihar esnatuko dena