2026.08.24
Aiert

Aiert

  • Oñati (Gipuzkoa)
  • Pop elektronikoa

Atzera

Aiert - Omen ala Behar

Atzera

Aiert - Abizenak

Atzera

Aiert - Autodefentsa (feat. Olatz Salvador)

Omen ala behar

Aukera bat merezi al dut?
Agian pare bat ere bai
Betiko zena guztiz ahaztu
ta aurrerantz begira omen dugu

Omen ala behar
esan zidan behera begira
istripu sarriak
autobusarekin jolasean

Izoztuta utzi didazu larruazala
Zerura tiroka, odoletan esku bat ta bestea ezkutatuta
zu ta ni korapilatuta nonbaitean; nork daki omen ala behar

Ez, ez dut aurpegira begiratzeko asmorik
Ez zaitut entzungo ya nahikoa dut neure buruarekin
Beldurrak sutan, zure hitzak kanpoan, haizeak daramatzala
bizkor,
Bakean utzi bakean dagoena ta utz nazazu bakarrik behingoz

Izoztuta utzi didazu larruazala
Zerura tiroka odoletan esku bat ta bestea ezkutatuta
zu ta ni korapilatuta nonbaitean: nork daki, omen ala behar