Biolin ikasketak dituen arren, ahotsa bezalakorik ez du topatu Ainara Ortega hernaniarrak. Bereziki jazzaren munduan nabarmendu da. Hainbat musikari entzutetsurekin kolaboratu du, eta, haien artean, IƱaki Salvador pianistaren konfiantzazko kantaria izan da hamabost urtez. Aktore lanetan ere aritu izan da antzerkian eta telebistan.