Urepeleko ahots hirukotea Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpek osatzen dute. 25 urte baino gehiago aritu dira oholtzetan Mixel Labeguerie, Mikel Laboa, Lurdes Iriondo, Xabier Lete eta osaba zuten Fernando Aire Xalbador bertsolariaren hitzak eta bertsoak kantatzen. 2014. urtean grabatu zuten lehen diskoa, Josu Zabalak eta Zenbat Gara elkarteak babesturik, Bidexka izenekoa, Erroa argitaletxearekin.