Kantautore donostiarrak bi disko kaleratu zituen 70eko hamarkadan: bata, izen bereko EPa, 1972an, Herri Gogoa diskoetxearekin; bestea, Ongi egin duk mutil / Itsasoan preso LPa, 1977an, Elkar diskoetxearekin. 80ko hamarkadan, musika alde batera utzi zuen taxista lanetan aritzeko. 2000. urtean itzuli zen, Naizena izan arte diskoarekin, Imanol eta Hondarribiko Eskifaia abesbatzarekin kolaboraturik, eta 2007an azken lana autoekoitzi zuen, Noiz izenekoa.