Filmetarako soinu banden konpositore eta ekoizle gisa da ezaguna bereziki Aitor Etxebarria gernikarra, baina munduko hainbat txokotako hamaika klubetatik ere igaro da, El_Txef_A izenez sinatu izan duen elektronika proposamen minimalista eta esperimentalarekin. Lengoaia propioa du ekoizle bizkaitarrak: minimalismotik eta musika elektronikotik edateaz gain, jazza, orkestrarako idazketa eta euskal tradizioa ere uztartzen ditu, modu garaikidean, filmetarako sortzen dituen lanetan. Netflix eta HBO plataforma handien film entzutetsu batzuk musikatzeaz gain, Asier Altuna zuzendariaren Karmele filmaren soinu banda ere egin du, besteak beste.