2026.08.25
Aitor Huergo

Aitor Huergo

  • Itziar (Gipuzkoa)
  • Folk-popa, Indie-folka

Atzera

Aitor Huergo - Lorea beti lore

Bota duzu

Bota duzu!! Ala erori egin zaizu?
Ezpain artetik bihotza…
Nahigabean nahigabe
atera da bihotza!

Leiho bat irekita daukazu,
haize berri bat.

Bota duzu! Ala erori egin al da??
Ezpainartetik badoa,
nahigabean nahigabe,
atera da beldurra!

Arnasa hartu eta arnastu
hartu ta bota.

Baina, hala ere,
itzalita darraizu noraezean,
begirada bustia…

Ez ahaztu:
arnasa hartu eta arnastu!
Arnasa hartu eta arnastu!!

Ez ahaztu:
Nor zaren beti gogoratu!!
Arnasa hartu eta bota!