Aurpegi berean bi begi desberdin…
Hate everything, you must cry!
Bi begi desberdin zuribeltzean (e)ta urdinean
Gorroto (e)ta malko.
Hate everything, you must cry!
Zerura begiratu eta goiko izarretan
nork ez du ikusten maitearen dizdira?
Mila argi brintza guri begira
itsaso mendi eta gure plazetan.
Ahaztuak gogora ekarriz omendu
Hate everything, you must cry!
Kolpatuak oroituz haize berriei begira:
esku bat,bihotz bat.
Hate everything you must cry!
Harriek negar egin zuten mende hura
gardenean gogora ekartzerik ez bada,
nola begiratu zeruko izarretara
eta aldi berean bihotz barrura?
Eta aldi berean hetsi ezinik diren
zauri guztiak garbitu?