Ate danbateko batez
eskailereetan behera
atera naiz kalealdera
zure doinua entzutera.
Abenida handi honen
espaloi estuetan
zapata berri hauekin
zapata berri hauekin
banoa hiriko plazara.
Algoritmoen azti, etorkizunen igarle:
hogeitamar segunduz zeuregana itzazu!
Lau minutu baino lehen
bukatu (e)zazu abesten,
bestela, badakizu:
Game Over!
Norabide honetan
asetuko al ditugu
musikaren esanahi, helburu magia eta eta sustrai?
Algoritmoez gaindi
adimen artifiziala
izango ote dugu
ipar, bide,doinu iturri?
Abenida handi honen
espaloi estuetan
zapata berri hauekin
zapata berri hauekin
banoa hiriko plazara
Algoritmoen azti, etorkizunen igarle
hogeitamar segunduz zeuregana itzazu!
Lau minutu baino lehen
bukatu (e)zazu abesten,
bestela, badakizu:
Game Over!