Paper zuri bat
erresuma baten erdigunean
irri bat ainguratzear.
Lau ertzetan zehar
mezu soil bat hostokatu nahiean:
lauki bat, laberinto bat.
Idazten hasi eta, ertzak non dira?
Karratu itxi hontan arrakalik ez!
Uholde honen baitan
ur-jausi laisterrak
orri bazterretatik amildegira:
zerraldo!
Garai zaharretako mamu ilun guztiak
konjuratu egin zaizkit… ezin ulertu!
Soinu-unibertso honetan
ahokatu ezinik
eremuz kanpo nago:
zerraldo!
Aurkitu dut erantzuna, pirritaka-pirritaka!
Aurkitu dut erantzuna: esfera bat, esfera bat!
Idazten hasi eta ertzak non dira
desagertu egin dira… Arrakalik ez!
Garai zaharretako mamu ilun guztien
konjuro guzti haiek ezerezean!
Bai, banaiz! Esfera bat!