2026.08.25
Aitor Huergo

Aitor Huergo

  • Itziar (Gipuzkoa)
  • Folk-popa, Indie-folka

Atzera

Aitor Huergo - Lorea beti lore

Lorea beti lore

Zaharberritutako leiho batetik
jarri zara begira:
ortzadarrik ez da inun ageri
baina zenbat kolore!!!

Euriz bustiak diren petaloetan
begirada pausatuz:
badatoz eta badoaz,
badoaz eta badatoz.

Amildegiaren ertzean
eskuak luzatuta
jaso dituzun ziztadekin
oreka galdu duzu!

Lorea beti lore,
Lorea beti lore!

Konturatu orduko beira eder hori
lausotu egin zaizu.
Oharkabean ez al zaizu
lorontzia aldatu?

Lorea beti lore!
Lorea beti lore!