2026.08.25
Aitor Huergo

Aitor Huergo

  • Itziar (Gipuzkoa)
  • Folk-popa, Indie-folka

Atzera

Aitor Huergo - Lorea beti lore

Willi Balea

Aizu! Begira (e)zazu itsasalderantz!
Hara! Willi balea ez ote da hori?
Mendataldetik Casacamporaino,
Eskoileratik Sakonetaraino.

Ur-hondoan ondo, gardena garden.
Bakoitza berean denok batean,
erreka bazterrak eta labarrak:
ur-hondoan ondo.

Aizu! Guregana zuzen ez al dator?
Hara! Ondargainera iritsi zaigu ta!
Olatuetan sorginen algarak!
Konjuru hitzak airean dabiltza!

Ur-hondoan ondo, gardena garden.
Bakoitza berean denok batean,
erreka bazterrak eta labarrak:
ur-hondoan ondo.

Zigarrokinak, edalontziak,
koloretako puxika pila…
Hau ote al da aurrerabidea?

Bart iluntzeko zerbeza latak,
plastiko zati ikustezinak…
Zabortegia bihurtu al zaigu bizitokia?

Tira! Goazen, erreka bazterrean barna.
Hartu! Jaso! Kenduaz ematera gatoz!
Artzabaletik Santiagoraino,
Sakonetatik ortzemugaraino!

Ur-hondoan ondo, gardena garden.
Bakoitza berean denok batean,
erreka bazterrak eta labarrak:
ur-hondoan ondo.