2022.11.19
Aitor

Aitor

  • Kantautorea

Argi-izpi

Zu, bazara.
Zu, bazaude.
Lekutxoa egiten,
zurea.
Lekutxoa egiten,
munduan,
egunsentiko
argi laranjaz
gure gelako hormak
bustiz ta jantziz.

Zu, bazara.
Zu, bazaude.
Izarrek ere gaua
argitzen dute.
Izarrak ere txiki
ikusten dira
Ilargiko argi,
zara itsasargi!
Handitasunerantz,
zara argi-izpi.