2022.11.19
Aitor

Aitor

  • Kantautorea

Pasitan

Oinez autobide ondoko bankura arte,
oinez, autobide ondoko dorretxera arte.
Gora ta behera, hiriko atalaian,
denborarekin berriketan.

Aldatu dira orain gure begiradak,
Bidegurutzetako musikarekin dantzan.

Goxo, auzoko kaleetan goxo-goxo oinez
Solas!!Solasean goaz espaloian zehar,
datorkigunaz, doakigunaz, ….
Gure gauza ñimiñoetaz!

Haizeak eroan ditu bankuko hostoak,
euriz garbitu dira gure atalaiak.

Datorkigunaz,doakigunaz, …
Gure gauza ñimiñoetaz!
Aldatu dira orain gure begiradak,
Bidegurutzetako musikarekin dantzan.
Haizeak eroan ditu bankuko hostoak,
euriz garbitu dira gure atalaiak