2014.10.20
Aiumeen Basoa

Aiumeen Basoa

  • 1994
  • Metala

Atzera

Triarchy of Vasconia–Iluntasunaren Itzulera
 

Triarchy of Vasconia–Iluntasunaren Itzulera

1999 - War Is Inminent


Intro(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon
Aintzinako guduen oroimenak(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon
Arlekina / Aiumeen Basoa(Aiumeen Basoa)
facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


PARTAIDEAK

  • Beleak, gitarra eta ahotsa
  • Egoitz, baxua
  • Mikelot, gitarra eta ahotsa
  • Belainotz, bateria
  • Ibone, ahotsa
  • Paul, txirula
  • Herio, teklatua
  • Aitor, bibolina

GENEROA

Metala

Aiumeen Basoa 1994an sortu zen Mutrikun (Gipuzkoa). Euskara, muturreko metala, euskal mitologia eta folka uztartu zituen aurreneko taldeetakoa da. Hasiera hartan, lau musikarik osatzen zuten: Egoitz (baxua eta teklatua), Beleak (gitarra eta ahots urratua), Mikelot (gitarra eta ahots garbia) eta Belainotz (bateria). Gutxira beste hainbat kide batu ziren taldera: Paul (haize instrumentuak), Herio (teklatua), Ibone (ahotsa) eta Aitor (biolina).

AiumeenBasoa-arg

Aiumeen Basoa taldea.

Hiru abestiko maketa bat grabatu ondoren, Triarchy of Vasconia–Iluntasunaren Itzulera izeneko disko partekatuan parte hartzea erabaki zuten. Horrela, 1999an Adhur eta Ilbeltz euskal taldeekin batera lehen lana argitaratu zuten War Is Inminent diskoetxe espainiarraren eskutik. Bi urte beranduago Donosti Rock zigiluak berrargitaratu zuen. Lan horrek zer esana eman zuen bere garaian eta underground mailako muturreko metalaren harribitxi bat da. Hurrengo urteetan, Aiumeen Basoa taldeak makina bat aldaketa izan zituen. Ondorioz, gipuzkoarren ibilbideak etenaldia izan zuen, nahiz eta kide sortzaileek konposatzen segitu.

Hutsuneak bete eta taldea finkatzeko asmoarekin zenbait musikari batu ziren: Fory (bateria), Ibai (eskusoinua eta teklatua), Oihane (ahotsa), eta Imanol (biolina). Aldaketekin aurrera egitea lortu eta lehen diskoa grabatzea erabaki zuten. Horretarako, 2006an Ondarroako Santos Records estudioetan sartu ziren. Lorturiko emaitza ona biribiltzeko, lau urte beranduago, Dan Swanö musikari eta teknikariak masterizatu zuen diskoa Suediako Unisound estudioetan. Horrela, 2010ean Iraganeko bide malkartsutik estreinako diskoa argitaratu zuten. Ordutik, taldeak hainbat aldaketa izan ditu.