Aizkorak Zorroztu taldeko hiru kideak beren musikan eragina izan duten bi korronteen berezko erritmo, soinu eta egiturekin inprobisatzen hasi ziren 2014ko udaberrian. Hain zuzen, minimalismoa, after-punkaren esperimentazioa eta grungearen izaera korrosiboa eta estutasuna izan dira taldearen oinarriak. 60. eta 70. hamarkadetako musika tresnak, zinemarekiko zaletasuna eta 80 eta 90. hamarkadetako talde euskaldunen itzalaz osatzen dituzte beren kantuak. 2016an kaleratu zuten Apur Nazazu izeneko estreinako diskoa.